Mostrando entradas con la etiqueta URA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta URA. Mostrar todas las entradas

martes, 24 de marzo de 2026

Tolosaldeko kobazuloen kutsaduaren egoeraz dokumentala Basteron

 Pasa de martxoaren 14ean "Ibaien aldeko nazioarteko eguna" izan zen. Egun hau aitzakia bezala hartuta, Andoaingo Eguzki talde ekologistak kontzientziazio lana burutu du. Hortarako Andoaingo hiru institutoetan erakusketak eta hitzaldiak antolatu ditu. Pasa den astean Ikastolan egon ziren erakusketa eta hitzaldiak. Aurreko bi asteetan La Sallen eta Leitzaranen.

 

Bertan Lurpea Garbi ko adiskideak gonbidatu genituen beraien esperientziak kontatzera, izan ere, Tolosaldeako herri guztietan identifikatuak dituzte zeinen egoeretan aurkitzen diren bertako kobazulo, zein simak. Guztiak zaborrez josita. Ideia bat egiteko Laurraul herriko simatik 42 tona zabor atera zituzten, bertan egindako garbiketan, tartean guda zibil garaiko obus bat.

 

Jakitun gara kobazulo zein simak mota guztietako zaborrez josita egoteak horrek nolako eragina daukan lur azpiko uretan edo akuiferoetan. Modu berdinean zeinen garrantzitsuak diren akuifero horiek garbi mantentzea.

 

Guzti hau modu didaktiko batean ikusi ahalko izango dugu Basteron, martxoak 25an botako dugun dokumentalean. Lurpea Garbikoek beraien ikerketa dokumentatua dute eta denon eskura jarriko dugu.

Ikasleak Lurpea Garbikoen azalpenak entzuten
Ikasleak Lurpea Grabikoen azalapenak entzuten

 

Goizez hiru institutoetako ikasleek ikusteko aukera izango dute. Arratsaldez berriz herritarrek. 18:45etan ateak irekiko ditugu eta 19:00etan hasiko gara emanaldiarekin. 19:30etan hausnarketa kolektibo bat egingo dugu egileekin, antolatzaileekin eta herritarrekin. Hori aberasteko Eneko Agirre biologoa eta Inma Mugerza hidrogeologa izango ditugu gurekin batera.

 

Bertan itxaroten zaituztegu

martes, 24 de febrero de 2026

Campaña sobe la contaminación de aguas subterraneas y cuevas en Andoain

 



Actividades que se realizan en torno al "Día Internacional por la acción de los Ríos"

El 14 de marzo se celebra el "Día Internacional por la acción de los Ríos" y desde el grupo ecologista Eguzki queremos hacer una labor de concienciación.

Llevamos meses colaborando con los miembros de Lurpea Garbi, muestrade ello son el vertedero clandestino y contaminante que había en el embalse de Ibiur (1) o la denuncia de las 150 ruedas que había en la regata Kontzekal de la localidad de Asteasu (2).

El colectivo Lurpea Garbi ha realizado un estudio de las cuevas y simas de toda Tolosaldea y ha constatado la importancia de la contaminación que sufre. Por este motivo han solicitado su limpieza en la Diputación, donde esta petición ha sido aceptada por unanimidad. De momento sólo se ha llevado a cabo la limpieza en la localidad de Larraul, donde se han extraído de la sima local 42 toneladas de basura, con restos óseos, botellas y todo tipo de residuos, entre ellos un obús de la época de la guerra civil.

Durante el estudio de las cuevas y simas han tomado imágenes con las que han realizado un documental. Este documental se podrá ver en Bastero la tarde del 25 de marzo. Mientras tanto, con el objetivo de concienciar sobre la importancia de las aguas subterráneas y la necesidad de mantenerlas limpias, a partir del 23 de febrero 3 centros escolares (Aita Larramendi Ikastola, La salle-Berrozpe y Leizaran Institutua) de Andoain serán la sede alternativa de una exposición sobre la investigación y charlas, y los alumnos de secundaria podrán ver el documental en Bastero la mañana del 25 de marzo.

El hecho de que las cuevas y las simas estén contaminadas con basura hace que al llover, el agua pase por la basura, contamine el agua y filtre esta agua a los acuíferos, contaminándolos.

Queremos aprovechar el día internacional por la acción de los ríos para tomar conciencia sobre el agua de los acuíferos y la importancia de mantener limpias las cuevas y las simas.

Para finalizar recordamos que desde Eguzki llevamos años reivindicando la instalación de rejillas metálicas para evitar la caída de residuos a los ríos, tanto en los puentes como en otras zona ssensibles. Ya se han instalado en decenas de localidades y hay miles de metros protegidos, fruto de la colaboración con los Ayuntamientos. Nos gustaría recordar y felicitar a las instituciones por las rejillas que se colocaron el año pasado en los puentes de Andoain o las que se han instalado después de la obra de la regata Errekabletz - Ziako. ¡Este es el camino!

Tenemos qué celebrar y que reivindicar este día internacional por la acción de los ríos.

 

Eguzki, Grupo Ecologista y Antinuclear, febrero de 2026.

 

  1. https://eguzki.org/es/2025/08/11/ibiur-urtegiko-zabortegia-garbitu-egin-dute/

      2.  https://eguzki.org/es/2025/06/24/150-gurpil-baino-gehiago-errekara/

Lurpeko uraren eta haitzuloen kutsaduraz kanpaina Andoainen

 

Martxoren 14ean ospatzen da "Ibaien aldeko nazioarteko eguna" eta Andoaingo Eguzkitik kontzientziazio lana egin nahi dugu.


 

Lurpea Garbiko kideekin hilabeteak daramatzagu elkarlanean, horren adierazgarria da Ibiur urtegian zegoen zabortegi klandestino eta kutsatzailearen afera (1) edota Asteasu herriko Kontzekal errekastoan zeuden 150 gurpilen salaketa (2).

 

 

Lurpea Garbiko lagunek Tolosaldea osoko kobazulo eta sima kutsatuen ikerketa egin dute eta Aldundian eskatu dute hauek garbitzea, berau ho batez onartua izan delarik. Oraingoz soilik Larraul herrian egin da garbiketa, non bertako simatik 42 tona zabor atera diren, hezur, botila eta mota guztietako hondakinak zeudelarik, tartean guda zibil garaiko obus bat.

 

Tolosaldeako ikerketa horretan zehar bildutako irudiekin dokumental bat egin dute. Dokumental hau martxoak 25eko arratsaldean ikusi ahalko da Basteron.

Bien bitartean,  lurpeko guneak naiz ura bargi matetzearen garrantzia eta beharraz kontzientzia hartzeko helburuarekin, otsailak 23an hasita Andoaingo 3 ikastetxetan (Aita Larramendi Ikastola, La salle-Berrozpe eta Leizaran Institutua) ikerketaren erakusketa eta honen inguruko hitzaldien egoitza alternatiboa izango dira eta ikasleek martxoak 25eko goizean ikusi ahal izango dute dokumentala Basteron.

 

Kobazulo eta simak zaborrez kutsatuak egoteak ekartzen du euria egitean bertatik igarotzen den urak zaborra zeharkatzea, ura kutsatu eta ur hau filtratzea akuiferoetara, hauek kutsatuz.

 

Ibaien aldeko nazioarteko eguna baliatu nahi dugu akuiferoetako uraren inguruan kontzientzia hartzeko, baita kobazulo eta simak garbi mantentzearen garrantziaz ere.

 

Bukatzeko gogorarazi nahi dugu Eguzkitik urteak daramatzagula aldarrikatzen saretxo metalikoak ezartzea ibaietara hondakinak erori ez daitezen, zubietan naiz gune sentiberetan. Dagoeneko hamarnaka herrietan jarri dituzte eta  milaka metro daude babestuta, Udalekin izandako elkarlanaren fruitu. Gogorarazi eta txalotu nahiko genuke iazko urtean Andoaingo zubietan jarri ziren saretxoak edota Errekabeltz-Ziako errekaren lanen ostean ezarri direnak. Hau da bidea!

 

(1(1)   https://eguzki.org/?s=ibiurko

(2(2)   https://eguzki.org/2025/06/24/150-gurpil-baino-gehiago-errekara/


domingo, 19 de abril de 2020

El Leitzaran con espuma... ¡Pero sin inspectores!



Una vez más, un río ha aparecido manchado de espuma en Andoain. Hoy le ha tocado al río Leitzaran. Hemos podido ver la espuma sobre todo en la presa de Garaiko Errota, en el barrio de Olagain, pero no tenemos información sobre si se podía ver aguas arriba.

A decir verdad, no podemos asegurar que haya habido un vertido, ya que la espuma (cuya causa u origen no está muy clara) se suele producir en torno a las presas en pequeñas cantidades aún en ausencia de vertidos, aunque en este caso la espuma era bastante más abundante.

A pesar de que desde Eguzki hemos informado de esta situación, no habrá posibilidad de conocer más sobre este tema, ya que los inspectores de URA, en la actual situación de confinamiento, salen a realizar las inspecciones en condiciones muy concretas y este de Leitzaran no cumple las condiciones.

Desde Eguzki consideramos que los servicios mínimos establecidos por el Gobierno Vasco en la inspección no son adecuados, salvo que su objetivo sea dejar libre el camino a los contaminadores y agresores del medio ambiente. Entendemos que la conservación de la naturaleza siempre está en servicios mínimos y prueba de ello es que en innumerables ocasiones se ha solicitado la ampliación de los equipos de trabajo y la ampliación de los recursos de los guardas forestales, inspectores y/o de la Ertzaintza ambiental. Por lo tanto, en ningún caso es admisible que en algunos servicios básicos que no son suficientes por sí mismos, se establezcan servicios aún más reducidos, a menos que se adopten las medidas de seguridad y salud necesarias que la situación requiere.

Dos vertidos en un mes.

Por otro lado, recordamos que se trata del segundo incidente en  poco más de un mes (a su paso)en los ríos, a su paso por Andoain. El anterior se produjo el 13 de marzo en el arroyo Errekabeltz o Ziako, en cuyo caso se pudo investigar el vertido y la empresa responsable fue Krafft. A día de hoy, existe un expediente abierto a Krafft que aún no se ha resuelto.

Fuente: SOS Deiak

Para terminar, muchas de estas denuncias no serían posibles sin la colaboración de los ciudadan@s
 por lo que os pedimos que sigáis informando de posibles agresiones al medio ambiente, en favor de construir Euskal Herria desde la ecología.

lunes, 20 de mayo de 2019

Mari Jose, EAJ, ANDOAINDARROI GEZURRIK EZ! / Mari Jose, PNV, ¡NO MINTAIS A LAS Y LOS ANDOAINDARRAS!

Aiurri aldizkariak antolatutako Andoaingo udal hauteskundetako zerrendaburuen eztabaidan bideoan ikusi daitekeen baieztapenzorrotza egin zuen Mari Jose Izagirre EAJko zerrendaburuak, EH Bilduko zerrendaburu den Andoni Alvarezi zuzenduz. Andoaingo ur beltzak, Europar Batasuneko araudiaren arabera 2005etik aurrera ez ziren ibaira isuri behar baina orduan oraindik Adunako araztegia eta bertara doan kolektorea eraiki gabe zeuden. Ordu ezkeroztik epez kanpo ari gara. Egun ur beltzen % 60 inguru bidaltzen dira araztegira. Andoaingo udalak baditu berak bideratu beharreko zenbait puntu beltz saneamenduari dagozkionean:
-Sorabilla. Etxeko urak eta industrialak Oriara isurtzen dira. Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartu zuen lan hau eta udal baimenak ematear daude egun. Aurten burutuko da.
-Juanita Alkain. Futbol zelaira doan zubipeko isurketa hau konpontzeke dago oraindik. Eperik gabe.
-Leitzaran. Bereziki mingarri guretzat, babestutako ibai batera isurtzeagatik. Arazoaren %90 konpontzeko egitasmoa onartua eta 350.000 euro ere lotuta. Isurkinen %10 inguru pendiente. Baina Andoaingo arazorik potoloena gai honetan Ziako errekan dugu. Bertan egun 8100 biztanleren (etxekoak+industrietakoak) ur beltzak elkartzen dira eta 2007a ezkeroztik Eusko Jaurlaritzak mahai gainean duen arren, arazoari ez dio konponbiderik ematen. Egun 5 miloi eurotan baloratuak daude lanak. Arazoak aspalditik datoz eta konponbidean aktore ezberdinak parte haretzen dute. Beraz, Mari Jose, EAJ, andoaindarroi gezurrik ez. HAUTESKUNDEETAN ERE DENAK EZ DU BALIO!


La cabeza de lista por el PNV, hizo unas declaraciones y reproche contundente al también candidato por EH Bildu, en el debate de los cabezas de lista para las elecciones municipales organizada por la revista Aiurri. Estas son las imágenes:

Puesto que llevamos años denunciando los retrasos en estas infraestructuras básicas, así como denunciando la contaminación generada, llevando a cabo acciones reivindicativas… Le queremos contestar lo siguiente:

Las aguas residuales de Andoain, según la normativa europea, no se pueden verter directamente al río desde el 2005 pero en aquella época, ni siquiera se había empezado a construir la depuradora de Aduna o la estación de bombeo de Txistoki, ni el colector que lleva las aguas sucias a la depuradora. Todo lo que se ha hecho desde entonces, se está ejecutando fuera de plazo.

Actualmente calculamos que se envían  a la depuradora el 60% de las aguas residuales. A pesar de ello, el Ayuntamiento de Andoain tiene varios puntos negros en los que debe actuar directamente:

-         -    Sorabilla. Se vierte tanto aguas fecales domésticas como industriales al Oria. La Diputación de Gipuzkoa se hizo cargo de la ejecución de la misma el año pasado y actualmente el ayuntamiento está a punto de dar el permiso de obra. Se ejecutara este año.

-         -     Juanita Alkain. Este foco que vierte junto al puente que va al campo de fútbol aún no  está resuelto. Sin fecha.
.
-         -      Leitzaran. Epecialmente doloroso este caso para nosotros y nosotras, por ser un río protegido y ser utilizado por diversas instituciones como imagen. Actualmente, está aceptado el proyecto para solucionar el 90% del problema y acordados los 350.000 euros a invertir. El 10% restante del vertido queda aún pendiente.

Pero, sin duda el problema más grave de Andoain, en este etma, lo tenemos en la regata de Ziako. En el se vierten, a día de hoy,  las aguas residuales de 8100 habitantes equivalentes (domésticos + industriales) y a pesar de que desde 2007 el Gobierno Vasco  tiene el problema sobre la mesa, aún no lo ha solucionado. Y aún va más lejos la cosa pues según el Plan Hidrológico  del 2016, se deben invertir 1 millón de euros para el 2021 para empezar a solucionar el tema. Sim embargo en el nuevo borrador de acuerdo presentado antes de las elecciones por el Gobierno Vasco y la Diputación Foral de GIpuzkoa, tampoco aparece ese millón. Actualmente el proyecto está valorado en 5 millones de euros.
Por lo tanto, Mari Jose, PNV, ¡No mintáis a las y los andoaindarras! ¡EN LAS ELECCIONES TAMPOCO VALE TODO!

lunes, 22 de abril de 2019

Leitzarango jeitsiera 2019: aurten ere ur-beltzak eta Leitzaranen babesa aldarrikapenaren ardatz


Aurten ere, Santakrutz jaien barruan, Leitzaran ibaiaren erreka jaitsiera berri bat antolatu du Eguzkik. Jaietan eginik, dudarik gabe, festa kutsu nabariko jaitsiera izango da baina baita aldarrikatzailea ere.
Aldarrikapenak bi ardatz nagusi ditu: Leitzaranera isurtzen jarraitzen dugun ur-beltzen bideratzea eta Leitzaran ibai eta arroaren babes osoa aldarrikatzea.


  •          Ur- beltzei dagokionean, arazoaren %90arekin amaitzeko Olagain auzoko egitasmoa mahai gainean du Udalak. Orain berau aurrera eramateko diru partida zehaztea falta eta hori ere laster egiteko itxaropena badugu ere, berehala egiteko eskatzen jarraitzen dugu. Hori gauzatuz gero aspaldiko urtetako aldarrikapen garrantzitsu bat beteta ikusiko genuke, ibai ekosistemarentzat onura izugarria ekarriko lukeena. Ez dugu ahaztu nahi arazoaren %10 ezkerraldetik datorrela eta horri oraindik ez diola eskua sartu udalak. Eskumalde horretatik etorri dira azkenaldian, isurketa arazo ez oso larri baina bai ikusgarriak.

Azken urtebetean gertatutako isurketetako bat.

  •         Dakizuenez, egun Leitzaran ibaia Biotopo babestu izendatuta dago baina zoritxarrez hori ez da nahikoa ez ibaiaren beraren etorkizun egokia bermatzeko ezta Leitzarango arroarena ere. Horregatik, Aldundiari behingoz neurri eraginkorrak hartzea eskatzen diogu eta horien artean Leitzaran natur parke izendatu dezala.
Muturluze piriniarra, Leitzarango altxor bizidunetako bat zeinak gizakiaren presio jasan  egar duen, bizilekuaren laterazioak, arrantza,zentral hidroelektrikoek... tarteko.


Jaitsiera maiatzen 1 ean ospatuko da. Horretarako 16:00 Bekoplazan geratu gara baltsak jasotzeko; edo Olarzar Parkean 16:15etan, bertatik abiatuko gara eta 16:45tan. SantAkrutz zubi ingurura 17:30 aldera iritsiko gara.



Eguzkitik, nola ez parte hartzera animatu nahi zaitugu eta zalantzak argitzeko apirilaren 24an Urigainen 18:30tan ospatuko den bilerara etor zaitezke.

INGURUENAREN ETA LEITZARANEN ALDE!  LEITZARAN NATUR PARKEA!!

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra 2019ko apirilean.

Bajada del Leitzaran 2019: el saneamiento y la protección del Leitzaran ejes de las reivindicación, un año más.


Como viene siendo habitual, Eguzki ha organizado una nueva bajada del río Leitzaran, bajada que se celebra dentro las fiestas de Santa Cruz, por lo que el ambiente festivo está garantizado y donde la reivindicación también será protagonista.

Una instantanea de la bajada del 2018.

La reivindicación se basa en dos ejes: la canalización de las aguas fecales que aún seguimos vertiendo al Leitzaran principalmente y la protección integra de la cuenca su cuenca.

  •         En lo que a las aguas fecales concierne, el Ayuntamiento tiene el proyecto de la conexión a colector del barrio Olagain sobre la mesa, lo cual supondría la desaparición del 90% del problema. Ahora falta concretar la partida presupuestaria para llevar a cabo la obra y aunque tenemos la esperanza de que sea pronto, seguimos exigiendo que se ejecute ya. Ello supondría el cumplimiento de una reivindicación que llevamos realizando durante muchos años, la cual supondría una mejora sustancial del ecosistema fluvial. Tampoco nos queremos olvidar del 10% restante, de vertido de la margen izquierda, al que el Ayuntamiento aún no ha metido mano. De ese margen se han producido últimamente vertidos de un carácter no muy grave pero si vistosos.
Uno de los vertidos de los producidos este año.
  •          Como sabéis, el río Leitzaran está declarado Biotopo Protegido pero desgraciadamente resulta insuficiente para garantizar un futuro con garantías para el río ni para la cuenca o valle entero. Por ello, le pedimos a la Diputación de GIpuzkoa que tome medidas efectivas de una vez, entre ellas la declaración de Parque Natural del valle Leitzaran.
El desmán del pirineo, una de las joyas vivientes del Leitzaran condenada a padecer la presión humana por alteración del habitat, pesca, centrales hidroeléctricas...


La bajada se llevará a cabo el 1 de mayo. Para ello hemos quedadoa alas 16:00 emn Bekoplaza para la recogida de balsas; o 16:15 en el Parque Olazar, de donde partiremos a las 16:45. Legaremos al puente de Santa Cruz sobre las 17:30.

Desde Eguzki invitamos a participar en la bajada y recordamos que para aclarar dudas y preguntas sobre la participación hemos convocado una reunión para el miércoles 24 a las 18:30 en Urigain.

¡A FAVOR DEL MEDIO AMBIENTE Y EL LEITZARAN!! 

¡LEITZARAN PARQUE NATURAL!

domingo, 14 de mayo de 2017

Leitzaranen jeitsierako bideoa, 2017 / Video de la baja del Leitzaran 2017


Bideo ikusteko zapaldu irudian:
Para ver el video haz click sobre la imagen:


sábado, 13 de mayo de 2017

Isurketa Orian, Zizurkil eta Villabona parean


Oria ibaiak isurketa bat jasan du Asteasu erreka Oriaratzen den lekuan,  Zizurkil eta Amasa-Villabona artean. Guk astea aurrera joan ahala jakin badugu ere, isurketa astelehenean  gertatu zen.

Jakin dugunez, isurketa kaltzio karbonatozkoa (CaCO3) izan da zeina gai oso ohikoa den paper fabriketan, papera leundu eta sendotasuna emateko. Gai arriskutsua gerta daiteke kontzentrazioaren arabera, kasu honetan ez dirudielarik arrainak hil duenik.



Jakin orduko, harremanetan jarri gara Ura agentzia eta beste zenbait instituzioekin. Egun ziurtatzeko moduan gaude Oriako paper fabrikatik (Papelera del Oria) egin dela isurketa, dirudienez balbula batek huts egin dielako.

Ikusgarria izan bada ere, zorionez gertakari oso larrian ez dela izan dirudi. Hala ere, Eguzkikook adi jarraituko dugu gaia zertan bukatzen den jakiteko eta egoerak hala eskatuko balu, beharrezko neurriak martxan  jartzea eskatzeko.

Dena dela, gertakari honek argi uzten du, enpresa hau eta bere gisakoak, hau da, aspaldian eraikitakoak eta gai kutsakorrak egunerokotasunean behar dituztenak, ez dutela behar bezalako azpiegitura halako arazoei (enpresaren bertsioaren arabera) aurre egiteko. Horregatik enpresari berari halako egoerak edo larriagoak errepika ez daitezen beharrezko neurriak lehen bai lehen hartzea eskatzen diogu. Ura agentziari berriz, egoera bertsuan dauden enpresa edo lantegiei beharrezko prebentzio neurriak eskatzea, exijitzea fauna eta landarediaren, hala nola ura naiz ibaien kalitatea bermatzea.


Bukatzeko, herritarrei ere, halako gertakarien aurrean ahalik eta azkarren abisua emateko eskatzen diogu, isurketa gertatzen den unean laginak hartzen ez badira kasu askotan oso zaila baita jakitea nor izan den arduraduna. Horretarako 112 telefonora, Ertzaintzara (Ingurumen sail bat dauka), Udlatzain edo talde ekologistongana jo dezakete.

sábado, 6 de mayo de 2017

Leitzaran ibaiaren jeitsiera erreibindikatiboa

Leitzaran natur parke izendatzearen eta isurketekin amaitzearen alde.


Asteburu honetan, urtero bezala, erreka jaitsiera antolatu du Eguzkik, Leitzaran aranak eta Leitzarn ibaiaren arroak egun dituen arazoen aldarria egiteko.
Jaitsiera, zeina Andoaingo Santa Krutz jaien barruan ospatzen den, ur hotzarekin baina oso giro bero alai eta festatsuan joan zen, non  batez ere gazteak parte hartu zuten.
Leitzaran Natur Parkea.
Leitzaran Natur Parkearen izendapena, Leitzarango autobiaren (Andoain-Irurtzun autobidea) eraikuntza gatazkatsuaren inguruan emandako elkarrizketa eta negoziaketetan gauzatzen hasi zen, 1992an lortuta akordioarekin. Ordutik hona, Leitzaran ibaia 1995ean izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Biotopo Babestu, benetan izan behar zuenaren suzedaneo bat besterik ez dena, EBeko Natura 2000 Sarearen barruan dago, zeinaren ondorioz 2012an KBG (kontserbazio Bereziko Gunea)izendatu zen, biak ala biak egungo babes mailaren adierazle nagusi gisa.

Abiatu aurretik, talde argazkia.

Praktikan, egunerokotasunean, babes hori ez dago hain argi edo ez da hain erreala. Izan ere, lehen unetik hasi ziren babeserako oinarrizko gaiak ez betetzen edo huts egiten. Adibidez, Biotopo izendapenetik eratortzen da:
-          Egungo habitat edo/eta bioaniztasuna  mantentzen edo hobetzeko helburuak zehazteko eta aurrera eramaten lagunduko duen  urtez-urteko plangintza. EZ DAGO.
-          Kudeaketa egin ahal izateko antulakunde bat, patronatua deitu ohi zaiona, EZ DAGO.
-          Leitzarango bide nagusia ibilgailuei ixteko bezalako neurri zehatzak, zeina Biotopo izendepanean bertan datorren (gogora dezagun, 1995eko da), ez da indarrean jarri 2011 arte. INDARREAN 16 URTE BERANDUAGO!
KBG izendapenari dagokionean berriz, honek lau urterako plangintza eta aurrekontu batez osatuta egon beharko luke baina ez da horrela. EZ DAGO EZ PLANGINTZA EZT AURRENKONTU ZEHATZIK LEITZARAN KBGrako , ZEINA NAHITAEZKOA DEN.
Egia izanik ere aurrerapauso txiki batzuk eman direla, Usabelartza zohikaztegiaren hobekuntza, Inturiako presaren desagertzea (orain Ollokikoaren ari da Aldundia), arrainentzako errunlekuak sortzea… Egun Leitzaran KBG-an EZ DANO EZ PLANGINTZARIK EZTA IKUSPEGI OROKORRIK ERE.
Isurketak ez dira eteten.
Baina badu Leitzaranek Andoaingo udalerrian beste arazo bat: ur beltzen isurketak.
Egun, UR BELTZEN ISURKETA LEITZARAN IBAIRA EZ DA ETEN, 2013A EZKERO ORIA ERDIKO ARAZTEGIA MARTXAN BADAGO ERE. Gainera hauen  UBIDERATZEAK EZ DU DATARIK.

Leitzaran bezala, Errekabeltz edo Ziako erreka ere, Andoaindik igarotzen da eta Orian hiltzen da. Eta hartan bezala, ur beltzak Errekabeltzera isurtzen jarraitzen dugu, zeinak Andoaingo ur beltzen %40 inguru diren. Eta hala jarraitu beharko dute denbora luzez, ERREKABELTZ-ZIAKO ERREKAKO SANEAMENDUA EZ BAITA  AURRERA ERAMANGO 2021 ARTE. Data hori ere zalantzan jartzeko modukoa da, Eusko Jaurlaritzaren aurtengo aurrekontuetan EAE osoan ur zikinak biltzeko eta arazteko 12,5 milioi euro baino ez ditu ipini Jaurlaritzak, eta diru kopuru horrekin ezin zaie inolaz ere aurre egiten hasi alor honetan bete gabe dituen konpromisoei. Are gehiago, aurrekontu hauekin, atzerapenek pilatzen jarraituko dute, ezinbestez. Kontuan izan Jaurlaritzak alor honetan dituen zorrak, Gipuzkoan bakarrik, 50 milioi euro ingurukoak direla. Izan ere, Mijoakoa ez da agindutako finantzazioaren zain dagoen proiektu bakarra (1).
Jaurlaritzak EAE osorako aurreikusi dituen 12,5 milioi horietatik 612.000 euro baino ez dira Gipuzkoako ibaien egoera hobetzera bideratuko. Zehatz-mehatz, 12.000 Pasai Donibanerako, 300.000 Villabonarako eta beste 300.000 Mallabirako. Mallabiko partida honi dagokionez, kontuan izan Mallabiko eta Ermuko ur zikinak Debatik ateratzeko lanek 9 milioi euroko aurrekontua dutela.



EAJren eta PSEren artean izenpetutako gobernu-akordioak beste gauza asko ez ezik honako hau ere badio: "Uraren hornikuntza, saneamendu eta arazketa azpiegitura hidraolikoak garatu eta eraikiko dira, dagoen plangintzaren arabera". Baina plangintzak epeak ere zehazten ditu, eta, ikusi dugun bezala, proiektu askotan epe horiek ez dira bete, eta, itxura guztien arabera, bete gabe jarraituko dute. Alde horretatik, Urkulluren gobernu berriaren eta Iñaki Arriola Ingurumen kontseilari berriaren aurrekontua ezin etsigarriagoa da. Gauzak izugarri aldatu ezean, garbi dago gobernu-konpromiso hori ez dela beteko, eta legegintzaldiak hasi baino ez du egin.

Andoaingo Eguzki.

miércoles, 11 de enero de 2017

Eguzki reclama al Gobierno Vasco que invierta en el saneamiento de Errekabeltz-Ziako.

También en el resto de proyectos de saneamiento pendientes


Eguzki ha denunciado que son muchos los proyectos de saneamiento pendientes que siguen acumulando retrasos, fundamentalmente porque el Gobierno Vasco no realiza las inversiones a las que en su día se comprometió. En este sentido, la organización ecologista reclama al nuevo ejecutivo de Urkullu que aborde esta cuestión como se merece, empezando por reflejarla en los presupuestos que está elaborando para 2017.

Desembocadura de Errekabeltz, en el Oria
Entre los proyectos pendientes se encuentra el saneamiento de Ziako Erreka o Errekabeltz, que figuraba ya en el Acuerdo Marco interinstitucional para la construcción de infraestructuras hidráulicas en Gipuzkoa en el período 2007-2011. Esos trabajos no solo no se han realizado, sino que, según la nueva planificación, aprobada este mismo año que acabamos de dejar atrás, no está previsto acometer el grueso de los mismos hasta el período... ¡2022-2027! En las actuales circunstancias, eso es poco menos que admitir que Ziako Erreka va a seguir vertiendo directamente al Oria sine diae. Y no precisamente las aguas residuales de cuatro caseríos aislados, sino las de todas las viviendas e industrias situadas a lo largo de Gudarien Etorbidea, Geltoki, Buruntza, Bazkardo, Kale Txiki, Avenida Gudaris y Ama Kandida. De hecho, este no es el único, pero sí el más importante, sin duda, de los problemas de saneamiento que quedaron pendientes en Andoain tras la entrada en servicio de la depuradora de Aduna en 2013.
El pacto de gobierno firmado entre PNV y PSE, entre otras muchas cosas, dice lo siguiente: "Se procederá al desarrollo y ejecución de las infraestructuras hidráulicas de abastecimiento, saneamiento y depuración del agua, de conformidad con la planificación existente". Pero la planificación existente incluye plazos, que, como hemos visto en el caso de Ziako Erreka, se vienen incumpliendo de manera reiterada. De modo que, salvo que por parte del Gobierno Vasco haya un compromiso presupuestario suficiente, que hasta ahora no ha existido, este apartado del pacto quedará en papel mojado.
         Una idea que oímos con frecuencia es que los proyectos de saneamiento pendientes se irán ejecutando a medida que haya “disponibilidad presupuestaria”. Pero dinero, haberlo haylo, y, en esta cuestión, como en todas, es cuestión de prioridades. Otra cosa es que, como en el año que acaba de terminar, el Gobierno haya destinado el 72% del presupuesto de inversiones del Departamento al TAV, cuya financiación corresponde además a Madrid. Y, claro, con la “calderilla” que le quede no le llegue para hacer frente a sus propias competencias y, en concreto, a sus compromisos en materia de saneamiento.

¿Cuando llegaraán las aguas sucias de más de la mitad de lo andoaindarras a estas instatalacines de Aduna?

         ¿Que el TAV es "estratégico"? ¿Y el saneamiento no lo es? Desde nuestro punto de vista, los proyectos de saneamiento son más que estratégicos, pues son simplemente básicos. Ya sabemos que no son tan glamourosos como otra clase de proyectos. Sin embargo, parafraseando a Bertolt Brecht, nosotros pensamos que, del mismo modo que hay proyectos malos, malísimos y nefastos, también los hay buenos, muy buenos y mejores; y luego están los que, como los relacionados con el saneamiento, son imprescindibles.
Eguzki, enero de 2017

P.D. Más información sobre los proyectos de saneamiento pendientes en Gipuzkoa debido a los incumplimientos del Gobierno Vasco en:
http://eguzki.org/es/2016/12/28/ibaiak-saneatzeko-hainbat-proiektuk-atzerapena-pilatzen-jarraitzen-dute-jaurlaritzak-ez-duelako-horiek-finantzatzeko-konpromisorik-betetzen/

miércoles, 27 de julio de 2016

Oriako legartzen garrantzi ekologikoaz ohartarazi du Eguzkik / Eguzki pone de manifiesto la importancia ecológica de las graveras del Oria



Para leer en castellano: 

Uharriz osatutako gune hauek hegaztien kumatze-garaian seinaleztatzeko eskatu dio talde ekologistak Foru Aldundiari 

Oriak Tolosa parean osatu dituen legartzak hegaztien kumatze-garaian seinaleztatzeko eta mugatzeko eskatu dio Eguzkik Foru Aldundiari. Helburua da eragoztea arrantzaleak, piraguistak edo ibaiaren beste erabiltzaileak behar baino gehiago hurbiltzea eta, konturatu gabe ere, habiak gune hauetan egin ohi dituzten hegaztien txitaldiak galaraztea. 


Hegazti hauetako bat txirritxo txikia da (Charadirus dubius), “interes bereziko” eta espezie “kaltebera” gisa katalogatuta dagoena. Orian arraroa bada ere, azken urteotan Tolosako legartzetan kumatu du. Hain justu, aurten txirritxo-habi bat arriskuan jarri duen egoera batek bultz egin dio Eguzkiri legartzak mugatzeko eskatzera. 

Txirritxo txikia ez da Tolosako legartzetan dabilen espezie arraro bakarra. Izan ere, dortoka korrontezalea ere (Mauremys leprosa) hor dago. Oriako parte honetan, aurten ikusi ahal izan da lehen aldiz espezie hau, txirritxo bezala “kaltebera” gisa katalogatuta dagoena. Eguzkik Foru Aldundiari eskatu dio basozainek espezie hauen segimendu bat egiteko, beraien biziraupena errazte aldera. 

Espezie hauen presentzia ingurumenaren kalitate-adierazletzat jo daiteke, eta Oriak azken hamarkadotan onerako ezagutu duen aldaketaren sintoma ere bada. Eguzkiren ustez, “oraindik egiteko asko dago, jakina, esaterako, gero eta atzerapen handiagoa pilatzen duen sanemendu-sarea behingoz osatzea edo fauna piszikolari hainbesteko kalte egiten dioten presak desagertaraztea, baina, zorionez, bizitza berpizten da ibaietan aukera txikiena eman bezain pronto, eta horren lekuko garbia da Tolosako kasu hau”. 

Kontuz “garbiketa” eta dragatuekin! 

Txirritxo txikiaren eta dortoka korrontezalearen presentziak hainbati gogoeta eginarazi beharko liekeela ere uste dute ekologistek. Izan ere, haien iritziz, “Tolosan badira hainbat herritar Orian sastraka eta zikinkeria baino ikusten ez dutenak, eta ibaia lehenbailehen ‘garbitzen’ eta kanal huts bat balitz bezala uzten tematuta daudenak”. Honen aurrean, zera diote: “Behar bestetan errepikatuko dugu: gauza bat da ibaia garbitzea eta beste bat, oso bestelakoa, bertan dagoen bizitza itotzea. Ibaia garbitzen da gizakiak bototako zikinkeriak kentzen (zirkulazio-seinaleak, erosketa-karrotxoak, era guztietako plastikoak…) eta landare inbaditzaileak erauzten (fallopia, buddleja...). Baina horiek ez ezik berez sortzen den bertako landaretza ere kentzen badugu, ez gara garbitzen ariko, bizitza itotzen baizik. Izan ere, berezko landaretza honek ibaiari arnasa hartzen laguntzen dio, ura freskatzen du eta, gainera, hainbat espezieri elikatzeko zein kumatzeko aterpe eskaintzen die. Harriei dagokienez, arrazoibide berberak balio du: gauza bat da han eta hemen botatako eraikuntza-hondakinak kentzea eta beste bat, oso bestelakoa, ibaiak berak garraiatu eta leku jakin batean utzi dituen uharriak zikinkeriaren edo uholdeen aitzakian dragatzea; jakinik, gainera, dragatze horrek uste baino lehen ez duela ezertarako ere balio izango”. 
“Oso atzean geratu da orain dela hogeita hamar bat urte ezagutu genuen Oria hura, paper-fabriken apar ikusgarria ezaugarri nagusi zuena. Ibaiak hobera egin du, nabarmen. Honek berak pizgarri izan beharko luke Udalak, Foru Aldundiak, Ura Agentziak eta, oro har, herritar guztiok, ibaian jardun behar dugunean, ahalik eta modurik txukunenean egin dezagun”, esan dute Eguzkikoek. 


EGUZKI 2016eko uztailean

lunes, 9 de mayo de 2016

Aginagako saneamendua datarik gabe atzeratu dela salatu du Eguzkik


Erakundeek 2011rako hitzartu bazuten ere, ez da egin, eta orain Plan Hidrologiko berriak 2027ra arte programatu dituen lanen artean ere ez dago.

Ur zikinak zuzen-zuzenean isurtzen dira Oriara, Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu batean.

Eusko Jaurlaritzak Aginagako eta Txokoaldeko saneamendua berriz ere atzeratu duela salatu nahi du Eguzkik, eta oraingoan datarik gabe atzeratu, gainera. Izan ere, Plan Hidrologiko berriak 2027ra arte programatu dituen lanen artean ez da agertzen. Memorian, berriz, bai; memorian oraindik egin gabe dauden beste hainbat saneamendu-proiekturekin batera aipatzen da, baina "erakunde arduradunen aurrekontu mugatuek" lanok 2027 baino lehen programatzea "zailtzen dutela" ohartarazita (Programa de Medidas, 40. orrialdea). Alegia, Eusko Jaurlaritzak (Eusko Jaurlaritza baita zati gehiena ordaindu behar duena) ez duela lan hauetarako sosik ipintzeko asmorik, denbora puska ederrean, behintzat.

Kontuan izan behar da 2007an erakundeek 2011 bitartean Gipuzkoan egin beharreko hainbat lan hidrauliko hitzartu zituztela. Lan haietako bat Aginagako saneamendua zen, batez beste hiru milioi euroko aurrekoantua zuena. Hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, Ura Agentziaren bidez, %75 ordaintzeko konpromisoa hartu zuen eta Añarbeko Urek, berriz, %25. Urteak joan dira, ordea, eta Aginagak saneamendurik gabe jarraitzen du. Eta ez hori bakarrik, baizik eta, esan bezala, Plan Hidrologiko berrian lan hauek edozein programaziotik kanpo utzi dituztela.

Egia da Aginaga ez dela nukleo handia, baina, alde batetik, 500 lagunen (gehi zenbait enpresaren) karga kutsatzailea gutxi ere ez da, eta, bestetik, kontuan izan behar da ur zikin horiek zuzen-zuzenean Oriara doazela Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu batean. Hain zuzen, KBE honen helburu nagusietako bat uraren kalitateari eustea da eta 5. helburu operatiboan espresuki aipatzen da Aginagako saneamenduaren beharra.


Ana Oregi Ingurumen sailburuak, orain dela gutxi Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldi batean, zera esan zuen: "Natura 2000 Sarea da Europaren apustu nagusia biodibertsitatea kontserbatzeko". Baina gehiago ere esan zuen: "Administrazioak Natura 2000 Sarea babestera bideratzen duen euro bakoitzak 22 euro baino gehiago ematen ditu" (http://irekia.euskadi.net/eu/news/31411-ana-oregi-natura-2000-sarea-europaren-apustu-nagusia-biodibertsitatea-kontserbatzeko). Bada, adierazpen hauei erreparatuta, ondorioztatu genezake Aginagako saneamendua atzeratuz, ingurumenari kalte egiteaz gain, dirua eta guzti galtzen ari garela.

Glamour gutxiko proiektuak, baina ezinbestekoak

Orain dela gutxi esan genuen bezala, azken urteotan asko aurreratu da saneamendu-alorrean, baina, alde batetik, burutu diren lanak, oro har, oso atzerapen handiarekin burutu dira, eta, bestetik, oraindik egiteko asko geratzen da.

Plan Hidrologiko berrian errepikatzen den ideia bat hauxe da: egiteko dauden proiektuak egiten joango dira aurrekontu publikoek ahalbidetzen duten neurrian. Horren adibide da Aginagako kasua. Baina erakundeek, bereziki Eusko Jaurlaritzak, saneamendu-proiektuetara behar beste diru bideratzen ez badute, beste lehentasun batzuk dituztelako izango da, beharbada proiektu “estrategikoagoak”, AHT kasu. Saneamendu-proiektuak oinarri-oinarrizkoak bai, baina ez omen dira “estrategikoak”, eta ulertzen dugu politikoentzat ia edozer saneamendua baino glamorurosoagoa izatea. Alabaina, guk, Bertolt Brechten urak gure errotara ekarriz, badakigu proiektu txarrak, txarragoak eta zitalak dauden bezala, proiektu onak, hobeak eta bikainak ere badaudela. Eta gero daude ezinbestekoak: horietakoak dira saneamenduarekin zerikusirik dutenak.


Eguzki, 2016ko maiatzean

domingo, 1 de mayo de 2016

LEITZARAN IBAIAREN JEITSIERA: IBAI BIZI BATEN ALDE / BAJADA DEL RÍO LEITZARAN: POR UN RÍO VIVO


(PINCHAR ABAJO EN "más información" para leer en CASTELLANO

Gaur Leitzara ibaiaren jaitsiera ospatu dugu, jai giroa eta aldarrikapena batuz,  urtero egin ohi dugun bezala.



“Leitzaran bizi baten alde” lelopean, gizarteari naiz instituzioei honako mezua luzatu nahi diogu: Leitzaranen legezko babesa  egungo forman ez da nahikoa bere kontserbaziorako, benetako babes batera jo behar dugu. 

Leitzaran ibaia 1995ean izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Biotopo Babestu, benetan izan behar zuenaren suzedaneo bat besterik ez dena(Leitzarango autobiaren inguruko akordioen arabera Parke Natural izendatu behar baitzen), EBeko Natura 2000 Sarearen barruan dago, zeinaren ondorioz 2012an KBG (kontserbazio Bereziko Gunea), biak ala biak egungo babes mailaren adierazle nagusi gisa.

Praktikan, egunerokotasunean, babes hori ez dago hain argi edo ez da hain erreala. Izan ere, lehen unetik hasi ziren babeserako oinarrizko gaiak ez betetzen edo huts egiten. Adibidez, Biotopo izendapenetik eratortzen da:
- Egungo habitat edo/eta bioaniztasuna  mantentzen edo hobetzeko helburuak zehazteko eta aurrera eramaten lagunduko duen  urtez-urteko plangintza. EZ DAGO.
- Kudeaketa egin ahal izateko antulakunde bat, patronatua deitu ohi zaiona, EZ DAGO.
- Leitzarango bide nagusia ibilgailuei ixteko bezalako neurri zehatzak, zeina Biotopo izendepanean bertan datorren (gogora dezagun, 1995eko da), ez da indarrean jarri 2011 arte. INDARREAN 16 URTE BERANDUAGO!
KBG izendapenari dagokionean berriz, honek lau urterako plangintza eta aurrekontu batez osatuta egon beharko luke baina ez da horrela. EZ DAGO EZ PLANGINTZA EZT AURRENKONTU ZEHATZIK LEITZARAN KBGrako , ZEINA NAHITAEZKOA DEN.
Pausotxoak ematen ari dira, Erreka arrain haztegiaren (Andoain)eraispena, Usabelartza zohikaztegiaren hobekuntza, Inturiako presaren desagertzea, errunlekuak sortzea…  Denak egitasmo bakan eta leku zehatzetara zuzenduak dira eta EB-k emandako laguntzengatik ez balitz (LIFE egitasmoak), ez zirela aurrera eramango ziur gaude (Inturiako presarena izan ezik, duela hiru urte hasi zen eta). Leitzaran KBG-an EZ DANO EZ PLANGINTZARIK EZTA IKUSPEGI OROKORRIK ERE.

Bukatzeko, Leitzarango beheko aldean egoera are okerragoa dela adierazi nahi dugu. KBGa bukatzen den lekutik Orian hiltzen deneraino, kudeaketa are desastreagoa da. Egoeraren adierazle garbiena UR BELTZAK zuzenean Leitzaranera isurtzen jarraitzen dela izan daiteke eta hauen UBIDERATZE ETA ARAZKETAK DATARIK ERE EZ DUELARIK. Zati honetan baia babestuta ez badago ere, konektibitatea mantendu nahi badugu, uraren kalitateak ere arrazoizkoa izan behar du.

EGUZKI, TALDE EKOLOGISTA ETA ANTINUKLEARRA Andoainen 2016ko apirilaren 30ean.