sábado, 21 de marzo de 2026

Energia Berriztagarrian Sokatira hitzaldi interesgarria Hernanin

 

Eusko Jaurlaritzak, energia berriztagarrien inposaketaren inguruan duen jarrerak eragindako kezka, haserre eta erantzun gisa, herritarrak antolatuz doaz hainbat herri eta eskualdeetan.

Hemen beste hitzaldi interesgarri bat, Billabonakoan martxoaren 25ean egongo  den Aitziber Sarobek errepikatuko du eta Iñaki Lasagabaster, Euskal Autonomia Erkidegoen Administrazio zuzenbidean dagoen adituriek nagusienetakoak parte hartuko dute Biteri Kultur Etxean martxoaren 27an 18:30tan.


Eta bukaeran LPS Honi Ez! ekimenaren berri emango da.

Amasamendi astea matxoaren bukaeran

Amasamendirako Premier ESPF Ipar Haizea enpresak bultzatzen duen  egitasmoa eolikoak sortu duen kezka eta egonezinaren ondorioz Amasa- Billabonan egiten ari diren lanketen artean, Amasemandi aste hau ospatuko dute martxoaren 23 eta 27a bitartean. Hona kartela :




Amasamendiko egitasmoa 2 errota eoliko edo aerosorgailuz osatutako egitasmoa da, orotara 10MW gaitasuna edukiko lukeena.

Honakoa eta EAEko beste hainbat kokalekutan aurkezten edo martxan jartzen saiatzen ari dira beste hainbat egitasmo, haize energiaz naiz eguzkiarenaz baliatzeko, Energia Berriztagarrien Plan Sektoriala oraindik indarrean egon gabe. Ondorioz, perritxikuak baina ugariago sortu diren egitasmoak edo Araban aurrera eramaten ari direnak (Labrazakoa eta Azazetakoa bereziki), Eusko Jaurlaritzaren erabateko arduragabekeria dira. Hau da, Eusko Jaurlaritzak beste jarrera eta eraki batzuk hartu balitu, lehenik gizartean, herritarroi egitasmo horien inguruan ezbaidatzeko aukera emango liguke eta are garrantzitsuagoa, energiaren naiz energia berriztagarriei buruz eta ez alderantziz orain gertatzen ari den bezala.




viernes, 13 de marzo de 2026

NUEVA PLANTACIÓN DE ÁRBOLES EN EL LEITZARAN

Este año vamos a llevar cabo una nueva plantación de árboles. A decir verdad, hemos empezado a prepararla antes que nunca y, aun así, las cosas se nos han torcido un poco.

Por ello, aunque las intenciones originales eran otras, realizaremos la plantación un año más en la zona de Muntto, en el Leitzaran, dando continuidad a la parcela del año pasado. Siguiendo la línea de trabajo que llevamos desde el principio, la plantación se hará en terrenos comunales de Andoain, utilizando unos 200 ejemplares de especies autóctonas. De hecho, nuestro objetivo es que en el futuro los terrenos públicos alberguen bosques naturales formados por especies locales, impulsando la biodiversidad y los diferentes ecosistemas (así como sus conexiones) para que cumplan adecuadamente las funciones ecosistémicas de las que se beneficia la sociedad (agua de calidad, oxígeno, retención de CO2…). Tampoco podemos obviar el objetivo de declarar Leitzaran parque natural, realizamos estas actividades convencidos de que ayudan en la gestión del valle y en conseguir esa declaración.

Llevaremos a cabo la plantación en colaboración con el Ayuntamiento de Andoain, propietario del terreno, y en coordinación con los guardabosques y técnicos de la Diputación.

Por lo tanto, hacemos un llamamiento a todo aquel que quiera participar: que acuda el 14 de marzo a las 9:00 de la mañana al aparcamiento de Otieta (cerca del túnel). Tras una subida de unos 40-45 minutos comenzaremos la plantación y terminaremos el día con un hamaiketako (almuerzo). Nosotros nos encargaremos de las azadas y del almuerzo.

Qué llevar: ropa de lluvia y botas de monte.


ZUHAITZ LANDAKETA BERRI BAT LEITZARANEN

 


Zuhaitz landaketa berri bati ekingo diogu aurten. Egia esateko inoiz baina lehenago hasi gara prestatzen eta hala ere gauzak trakestu egin zaizkigu.

Horregatik, jatorrizko asmoak beste batzuk baziren ere, beste urte batez Leitzarango Muntto inguruan egingo dugu landaketa, iazko lursailari jarraipena emanez. Hasieratik daramagun lan ildoari jarraikiz, Andoaingo herri lurretan egingo dugu landaketa, bertako espezietako 200 bat ale erabiliz. Izan ere, gure asmoa herri lurretan etorkizunean bertako espezieez osatutako baso naturalak izatea da, bioaniztasuna eta ekoisistema ezberdinak naiz beraien arteko loturak edo konexioak bultzatuz eta gizarte mesedetua aterako den funtzio ekosistemikoak (kalitatezko ura, oxigenoa…) egoki beteko dituena. Ezin ahaztuko dugu Leitzaran natura parke izendatzearen zioa ere, halako jarduerek bailararen kudeaketan laguntzen dutelakoan egiten baititugu.

Landaketa lurjabe den Andoaingo Udalarekin elkarlanean eta Aldundiko basozain eta teknikariekin koordinazioan eramango dugu aurrera.

Beraz, deialdia egiten dugu, landaketan parte hartu nahi duen orori etor dadila martxoaren 14an goizeko 9:00tan Otietako aparkalekura (tunel inguruan). 50 minutu inguruko igoera ostean landaketari ekingo diogu eta eguna hamaiketakoarekin bukatuko dugu. Aitzurrak eta hamaiketakoaz gu arduratuko gara.

Eraman beharrekoak: euritarako arropa eta mendiko botak.


martes, 24 de febrero de 2026

Campaña sobe la contaminación de aguas subterraneas y cuevas en Andoain

 



Actividades que se realizan en torno al "Día Internacional por la acción de los Ríos"

El 14 de marzo se celebra el "Día Internacional por la acción de los Ríos" y desde el grupo ecologista Eguzki queremos hacer una labor de concienciación.

Llevamos meses colaborando con los miembros de Lurpea Garbi, muestrade ello son el vertedero clandestino y contaminante que había en el embalse de Ibiur (1) o la denuncia de las 150 ruedas que había en la regata Kontzekal de la localidad de Asteasu (2).

El colectivo Lurpea Garbi ha realizado un estudio de las cuevas y simas de toda Tolosaldea y ha constatado la importancia de la contaminación que sufre. Por este motivo han solicitado su limpieza en la Diputación, donde esta petición ha sido aceptada por unanimidad. De momento sólo se ha llevado a cabo la limpieza en la localidad de Larraul, donde se han extraído de la sima local 42 toneladas de basura, con restos óseos, botellas y todo tipo de residuos, entre ellos un obús de la época de la guerra civil.

Durante el estudio de las cuevas y simas han tomado imágenes con las que han realizado un documental. Este documental se podrá ver en Bastero la tarde del 25 de marzo. Mientras tanto, con el objetivo de concienciar sobre la importancia de las aguas subterráneas y la necesidad de mantenerlas limpias, a partir del 23 de febrero 3 centros escolares (Aita Larramendi Ikastola, La salle-Berrozpe y Leizaran Institutua) de Andoain serán la sede alternativa de una exposición sobre la investigación y charlas, y los alumnos de secundaria podrán ver el documental en Bastero la mañana del 25 de marzo.

El hecho de que las cuevas y las simas estén contaminadas con basura hace que al llover, el agua pase por la basura, contamine el agua y filtre esta agua a los acuíferos, contaminándolos.

Queremos aprovechar el día internacional por la acción de los ríos para tomar conciencia sobre el agua de los acuíferos y la importancia de mantener limpias las cuevas y las simas.

Para finalizar recordamos que desde Eguzki llevamos años reivindicando la instalación de rejillas metálicas para evitar la caída de residuos a los ríos, tanto en los puentes como en otras zona ssensibles. Ya se han instalado en decenas de localidades y hay miles de metros protegidos, fruto de la colaboración con los Ayuntamientos. Nos gustaría recordar y felicitar a las instituciones por las rejillas que se colocaron el año pasado en los puentes de Andoain o las que se han instalado después de la obra de la regata Errekabletz - Ziako. ¡Este es el camino!

Tenemos qué celebrar y que reivindicar este día internacional por la acción de los ríos.

 

Eguzki, Grupo Ecologista y Antinuclear, febrero de 2026.

 

  1. https://eguzki.org/es/2025/08/11/ibiur-urtegiko-zabortegia-garbitu-egin-dute/

      2.  https://eguzki.org/es/2025/06/24/150-gurpil-baino-gehiago-errekara/

Lurpeko uraren eta haitzuloen kutsaduraz kanpaina Andoainen

 

Martxoren 14ean ospatzen da "Ibaien aldeko nazioarteko eguna" eta Andoaingo Eguzkitik kontzientziazio lana egin nahi dugu.


 

Lurpea Garbiko kideekin hilabeteak daramatzagu elkarlanean, horren adierazgarria da Ibiur urtegian zegoen zabortegi klandestino eta kutsatzailearen afera (1) edota Asteasu herriko Kontzekal errekastoan zeuden 150 gurpilen salaketa (2).

 

 

Lurpea Garbiko lagunek Tolosaldea osoko kobazulo eta sima kutsatuen ikerketa egin dute eta Aldundian eskatu dute hauek garbitzea, berau ho batez onartua izan delarik. Oraingoz soilik Larraul herrian egin da garbiketa, non bertako simatik 42 tona zabor atera diren, hezur, botila eta mota guztietako hondakinak zeudelarik, tartean guda zibil garaiko obus bat.

 

Tolosaldeako ikerketa horretan zehar bildutako irudiekin dokumental bat egin dute. Dokumental hau martxoak 25eko arratsaldean ikusi ahalko da Basteron.

Bien bitartean,  lurpeko guneak naiz ura bargi matetzearen garrantzia eta beharraz kontzientzia hartzeko helburuarekin, otsailak 23an hasita Andoaingo 3 ikastetxetan (Aita Larramendi Ikastola, La salle-Berrozpe eta Leizaran Institutua) ikerketaren erakusketa eta honen inguruko hitzaldien egoitza alternatiboa izango dira eta ikasleek martxoak 25eko goizean ikusi ahal izango dute dokumentala Basteron.

 

Kobazulo eta simak zaborrez kutsatuak egoteak ekartzen du euria egitean bertatik igarotzen den urak zaborra zeharkatzea, ura kutsatu eta ur hau filtratzea akuiferoetara, hauek kutsatuz.

 

Ibaien aldeko nazioarteko eguna baliatu nahi dugu akuiferoetako uraren inguruan kontzientzia hartzeko, baita kobazulo eta simak garbi mantentzearen garrantziaz ere.

 

Bukatzeko gogorarazi nahi dugu Eguzkitik urteak daramatzagula aldarrikatzen saretxo metalikoak ezartzea ibaietara hondakinak erori ez daitezen, zubietan naiz gune sentiberetan. Dagoeneko hamarnaka herrietan jarri dituzte eta  milaka metro daude babestuta, Udalekin izandako elkarlanaren fruitu. Gogorarazi eta txalotu nahiko genuke iazko urtean Andoaingo zubietan jarri ziren saretxoak edota Errekabeltz-Ziako errekaren lanen ostean ezarri direnak. Hau da bidea!

 

(1(1)   https://eguzki.org/?s=ibiurko

(2(2)   https://eguzki.org/2025/06/24/150-gurpil-baino-gehiago-errekara/


domingo, 16 de marzo de 2025

Leitzarango biodibertsitate babestua.

Leitzaran ibaiko harana, Gipuzkoan kokatua, aberastasun ekologiko handiko natura-eremu babestua da. Babestutako Biotopotzat deklaratua, biodibertsitate paregabea eta interes bereziko habitatak ditu, besteak beste, Usabelartzako turbera. Erreportaje honetan bi espezie azpimarratuko ditugu, beren berezitasun eta kontserbazio-egoera dela eta arreta berezia merezi dutenak: Drosera intermedia landare haragijalea eta Ur Zozoa (Cinclus cinclus).


Ur Zozoa: Uraren Kalitatearen Adierazlea.

Ur zozoa (Cinclus cinclus) Leitzaran ibaiko hegazti enblematikoenetako bat da. Gorputz
trinkoa, lumaje iluna eta bular zuri nabarmena ditu. Igeri egiteko eta urpean murgiltzeko gaitasun bikaina du. Intsektu akuatikoak, moluskuak eta krustazeo txikiak jaten ditu, uretan murgilduz harrapatzen dituenak.



Iturria: Olaia Garcia, Ur zozoa Leitzaranen 2025ean

Ibaiko ekosistemaren bioadierazlea.

Espezie honek uraren ondoan dauden zuloetan habia egiten du eta ibaien kalitatearen menpe dago. Leitzaranen presentziak ur garbi eta oxigenatuak daudela adierazten du. Hala
ere, kutsadurak eta ibaien ibilgua aldatzeak bere populazioei kalte larriak eragin
diezazkieke.

Euskal Herrian, ur zozoa interes bereziko espezie gisa katalogatuta dago. Bere babesa
bermatzeko, ibaietako ur-garbitasuna mantendu behar da eta ingurumen-inpaktu negatiboak saihestu. Leitzaran ibaian espezie honek bizirik irautea bere uraren kalitate bikainaren seinale da.

Drosera eta Usabelartzako Turberarekin duen Harremana.

Drosera intermedia, euskaraz eguzki-ihintza, landare haragijalea da, Usabelartzako turberan hazten dena. Habitat berezi horrek Leitzaran ibaiaren Babestutako Biotopoaren
parte da, eta Euskal Herrian landare hau aurki daitekeen lau eremu bakarrenetako bat da. Horrez gain, adierazle ekologiko garrantzitsua da, bere presentzia hezetasun, azidotasun eta habitataren kontserbazio-baldintza espezifikoen menpe baitago.



Drosera intermedia landare txikia da, hosto itsaskorrez estalia, mukilago izeneko substantzia bat jariatzen duten guruin bereziak dituena. Substantzia horri esker, intsektu txikiak harrapatzen ditu (horregatik esaten zaio “haragijalea”!). Harrapatutako intsektuetatik funtsezko mantenugaiak lortzen ditu, nitrogenoa kasu, hazten den lurzorua elikagai gutxikoa baita. Lur azido eta hezeetan garatzen da, turbera ekosistemen ezaugarri diren baldintzetan.

Usabelartzako Turbera.

Turberak oso ekosistema delikatuak dira, ur-goraldi eta materia organikoaren deskonposizio baxuaren ondorioz sortzen direnak. Horrek turba metaketa ekartzen du. Hala ere, turbera arrisku handien pean dago, gizakiaren jarduerek eragindako ur-erregimenaren aldaketak, espezie exotikoen basoberritzeak (pinu landaketak, adibidez), eta abeltzaintza eta mendizaletasunaren eraginak (turberak zapaltzea).

Turberaren degradazioak Drosera intermedia eta habitat honetara moldatutako beste espezie batzuk arriskuan jar ditzake. Usabelartzako turbera babestea funtsezkoa da Leitzaran ibaiaren Babestutako Biotopoaren biodibertsitatea mantentzeko. Kontserbazio-neurrien artean daude: gizakiaren sarbidea mugatzea eta espezie inbaditzaileak kentzea. Neurri hauek ezinbestekoak dira ekosistema hauskor hau bizirik mantentzeko.


Iturria: Xabier Cabezón (Leitzaran.net)

Ondorioz.

Leitzaran ibaiko Babestutako Biotopoa espezie bakarren babesleku naturala da, hala nola Drosera intermedia eta Ur Zozoa. Bi espezie hauen iraupena beren habitataren mantengan dago. Drosera turberen kontserbazioaren adierazlea da, eta ur-belatza, berriz, ibaiaren uraren kalitatearena.

Ekosistema hauek babestea funtsezkoa da Leitzaran haraneko biodibertsitatea eta oreka naturala bermatzeko.

Lagundu Leitzaran natura-ingurunea babesten!

- 🌱 Zatoz bertako zuhaitzak landatzera eta haraneko habitata zaintzera!
- 🏞 Leitzaran Parke Naturalaren deklarazio eskaeran gurekin bat egin eta maiatzaren 1an Santakrutzetako erreka jetsieran parte hartu! Gainera aurten 25.urteurrenez egingo dugu ekintza sinboliko hau.

Bibliografía:

 https://www.leitzaran.net/varios/turbera-usabelartza.html

https://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/ac84aBuscadorWar/especies/16626

 https://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/ac84aBuscadorWar/especies/10125