Pasa de martxoaren 14ean "Ibaien aldeko nazioarteko eguna" izan
zen. Egun hau aitzakia bezala hartuta, Andoaingo Eguzki talde ekologistak
kontzientziazio lana burutu du. Hortarako Andoaingo hiru institutoetan
erakusketak eta hitzaldiak antolatu ditu. Pasa den astean Ikastolan egon ziren
erakusketa eta hitzaldiak. Aurreko bi asteetan La Sallen eta Leitzaranen.
Bertan Lurpea Garbi ko adiskideak gonbidatu genituen beraien esperientziak
kontatzera, izan ere, Tolosaldeako herri guztietan identifikatuak dituzte zeinen
egoeretan aurkitzen diren bertako kobazulo, zein simak. Guztiak zaborrez
josita. Ideia bat egiteko Laurraul herriko simatik 42 tona zabor atera
zituzten, bertan egindako garbiketan, tartean guda zibil garaiko obus bat.
Jakitun gara kobazulo zein simak mota guztietako zaborrez josita egoteak
horrek nolako eragina daukan lur azpiko uretan edo akuiferoetan. Modu berdinean
zeinen garrantzitsuak diren akuifero horiek garbi mantentzea.
Guzti hau modu didaktiko batean ikusi ahalko izango dugu Basteron, martxoak
25an botako dugun dokumentalean. Lurpea Garbikoek beraien ikerketa dokumentatua
dute eta denon eskura jarriko dugu.
Ikasleak Lurpea Grabikoen azalapenak entzuten
Goizez hiru institutoetako ikasleek ikusteko aukera izango dute.
Arratsaldez berriz herritarrek. 18:45etan ateak irekiko ditugu eta 19:00etan
hasiko gara emanaldiarekin. 19:30etan hausnarketa kolektibo bat egingo dugu
egileekin, antolatzaileekin eta herritarrekin. Hori aberasteko Eneko Agirre
biologoa eta Inma Mugerza hidrogeologa izango ditugu gurekin batera.
Papelera
del Oriaren isurketa berriak salatu ditu Eguzkik
Papelera del Oriak ibaira
egindako isurketa berriak salatu ditu Eguzkik.
Zizurkilgo enpresa honen
isurketak iazko martxoaren 29an salatu genituen azken aldiz. Orduan, Ura
agentziak isurketa horiek egon bazirela konstatatu eta enpresa
arazte-instalazioak handitzeko egiten ari zen lanekin lotu zituen.
Urtebete luze pasatu da eta
oraindik ez du arazo hura gainditu?
Eguzki, 2020ko ekainean
Eguzki
ha denunciado nuevos vertidos de Papelera del Oria
Eguzki ha denunciado esta semana nuevos vertidos al río de
Papelera del Oria (Zizurkil).
La última vez que denunciamos vertidos de esta empresa, en este
mismo punto, fue el 29 de marzo del año pasado. Desde la agencia Ura
constataron poco después la existencia de esos vertidos y los relacionaron con
problemas derivados de las obras que estaba realizando Papelera del Oria para
ampliar sus instalaciones de depuración.
Más de un año después, ¿Sigue sin superar esos problemas?
Beste behin ere, Andoainen ibai bat aparrez zikinduta
agertu da. Gaurkoan Leitzaran ibaiari egokitu zaio. Aparra batez ere Garaiko
Errotako presan (Olagain Auzoan) ikusi ahal izan dugu baina ez daukagu
informaziorik gorago ere ikusi ote zitekeen ziurtatzeko.
Egia esate aldera ezin dugu ziurtatu isurketa bat egon
denik, presen inguruan inongo isurketarik gabe ere sortu ohi baita aparra (apar
horren zergatia ez dago oso garbi) kopuru txikitan baina kasu honetan aparra nahikoa
ugariago zen.
Eguzkikook egoera honen berri eman badugu ere, ez da izango gai
honen inguruan gehiago jakiteko aukerarik, izan ere URAko ikuskariak, egungo
konfinamendu egoeran, oso baldintza jakinetan irteten baitira ikuskapenak
egitera eta Leitzarango honek ez ditu baldintzak betetzen.
Eguzkitik uste dugu Eusko Jaurlaritzak ikuskaritzan ezarritako zerbitzu minimo horiek ez direla inola ere egokiak, helburua kutsatzaile naiz ingurumenaren erasotzaileei bidea libre uztea ez bada behintzat. Gure ustez,
naturaren zaintza beti dago zerbitzu minimoetan eta horren adierazle da hamaika
aldiz basozainen, ikuskarien edo/eta ingurumeneko ertzaintzaren lan taldeen
handitzea eta baliabideen ugaritzea eskatu izana. Beraz inola ere ez da
onargarria berez nahikoa ez diren oinarrizko
zerbitzu batzuetan are zerbitzu murritzagoak ezartzea, horretarako egoerak
eskatzen duen eta beharrezkoak diren segurtasun naiz osasun neurriak hartzen
badira behintzat.
Hilabetean bi
isurketa
Bestalde gogorarazi nahi dugu hilabete pasatxoko
tartean Andoaingo ibaietan (bertatik igarotzen direnetan) eman den bigarren gertakaria dela. Aurrekoa, martxoaren
13an gertatu zen Errekabeltz edo Ziako errekan eta kasu hartan isurketa ikertu
ahal izan zen eta Krafft enpresa izan zen arduraduna. Egun oraindik ebatzi ez
den expediente bat du irekia.
Iturria: SOS Deiak
Salaketa hauetako asko herriatarren laguntzarik gabe posibl ez lirateke izango, beraz ingurumenari egindako eraso posibleen berri ematen jarraitzea eskatzen dizuegu, denon artean Euskal herria ekologiatik erikitzearen alde.
Aiurri aldizkariak antolatutako Andoaingo udal hauteskundetako zerrendaburuen eztabaidan bideoan ikusi daitekeen baieztapenzorrotza egin zuen Mari Jose Izagirre EAJko zerrendaburuak, EH Bilduko zerrendaburu den Andoni Alvarezi zuzenduz.
Andoaingo ur beltzak, Europar Batasuneko araudiaren arabera 2005etik aurrera ez ziren ibaira isuri behar baina orduan oraindik Adunako araztegia eta bertara doan kolektorea eraiki gabe zeuden. Ordu ezkeroztik epez kanpo ari gara.
Egun ur beltzen % 60 inguru bidaltzen dira araztegira. Andoaingo udalak baditu berak bideratu beharreko zenbait puntu beltz saneamenduari dagozkionean:
-Sorabilla. Etxeko urak eta industrialak Oriara isurtzen dira. Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartu zuen lan hau eta udal baimenak ematear daude egun. Aurten burutuko da.
-Juanita Alkain. Futbol zelaira doan zubipeko isurketa hau konpontzeke dago oraindik. Eperik gabe.
-Leitzaran. Bereziki mingarri guretzat, babestutako ibai batera isurtzeagatik. Arazoaren %90 konpontzeko egitasmoa onartua eta 350.000 euro ere lotuta. Isurkinen %10 inguru pendiente.
Baina Andoaingo arazorik potoloena gai honetan Ziako errekan dugu. Bertan egun 8100 biztanleren (etxekoak+industrietakoak) ur beltzak elkartzen dira eta 2007a ezkeroztik Eusko Jaurlaritzak mahai gainean duen arren, arazoari ez dio konponbiderik ematen. Egun 5 miloi eurotan baloratuak daude lanak.
Arazoak aspalditik datoz eta konponbidean aktore ezberdinak parte haretzen dute.
Beraz, Mari Jose, EAJ, andoaindarroi gezurrik ez.
HAUTESKUNDEETAN ERE DENAK EZ DU BALIO!
La cabeza de
lista por el PNV, hizo unas declaraciones y reproche contundente al también candidato
por EH Bildu, en el debate de los cabezas de lista para las elecciones
municipales organizada por la revista Aiurri. Estas son las imágenes:
Puesto que
llevamos años denunciando los retrasos en estas infraestructuras básicas, así
como denunciando la contaminación generada, llevando a cabo acciones
reivindicativas… Le queremos contestar lo siguiente:
Las aguas
residuales de Andoain, según la normativa europea, no se pueden verter directamente
al río desde el 2005 pero en aquella época, ni siquiera se había empezado a
construir la depuradora de Aduna o la estación de bombeo de Txistoki, ni el
colector que lleva las aguas sucias a la depuradora. Todo lo que se ha hecho
desde entonces, se está ejecutando fuera de plazo.
Actualmente calculamos
que se envían a la depuradora el 60% de
las aguas residuales. A pesar de ello, el Ayuntamiento de Andoain tiene varios
puntos negros en los que debe actuar directamente:
- - Sorabilla.
Se vierte tanto aguas fecales domésticas como industriales al Oria. La
Diputación de Gipuzkoa se hizo cargo de la ejecución de la misma el año pasado
y actualmente el ayuntamiento está a punto de dar el permiso de obra. Se
ejecutara este año.
- - Juanita
Alkain. Este foco que vierte junto al puente que va al campo de fútbol aún
no está resuelto. Sin fecha.
.
- - Leitzaran.
Epecialmente doloroso este caso para nosotros y nosotras, por ser un río
protegido y ser utilizado por diversas instituciones como imagen. Actualmente,
está aceptado el proyecto para solucionar el 90% del problema y acordados los
350.000 euros a invertir. El 10% restante del vertido queda aún pendiente.
Pero, sin duda el
problema más grave de Andoain, en este etma, lo tenemos en la regata de Ziako. En
el se vierten, a día de hoy, las aguas
residuales de 8100 habitantes equivalentes (domésticos + industriales) y a
pesar de que desde 2007 el Gobierno Vasco tiene el problema sobre la mesa, aún no lo ha
solucionado. Y aún va más lejos la cosa pues según el Plan Hidrológico del 2016, se deben invertir 1 millón de euros
para el 2021 para empezar a solucionar el tema. Sim embargo en el nuevo borrador
de acuerdo presentado antes de las elecciones por el Gobierno Vasco y la
Diputación Foral de GIpuzkoa, tampoco aparece ese millón. Actualmente el proyecto
está valorado en 5 millones de euros.
Por lo tanto, Mari Jose, PNV, ¡No mintáis a las y los andoaindarras!
¡EN LAS ELECCIONES TAMPOCO VALE TODO!
Aurten ere, Santakrutz jaien barruan, Leitzaran ibaiaren
erreka jaitsiera berri bat antolatu du Eguzkik. Jaietan eginik, dudarik gabe,
festa kutsu nabariko jaitsiera izango da baina baita aldarrikatzailea ere.
Aldarrikapenak bi ardatz nagusi ditu: Leitzaranera isurtzen
jarraitzen dugun ur-beltzen bideratzea eta Leitzaran ibai eta arroaren babes
osoa aldarrikatzea.
Ur- beltzei dagokionean, arazoaren %90arekin
amaitzeko Olagain auzoko egitasmoa mahai gainean du Udalak. Orain berau aurrera
eramateko diru partida zehaztea falta eta hori ere laster egiteko itxaropena badugu
ere, berehala egiteko eskatzen jarraitzen dugu. Hori gauzatuz gero aspaldiko
urtetako aldarrikapen garrantzitsu bat beteta ikusiko genuke, ibai
ekosistemarentzat onura izugarria ekarriko lukeena. Ez dugu ahaztu nahi
arazoaren %10 ezkerraldetik datorrela eta horri oraindik ez diola eskua sartu
udalak. Eskumalde horretatik etorri dira azkenaldian, isurketa arazo ez oso
larri baina bai ikusgarriak.
Azken urtebetean gertatutako isurketetako bat.
Dakizuenez, egun Leitzaran ibaia Biotopo babestu
izendatuta dago baina zoritxarrez hori ez da nahikoa ez ibaiaren beraren
etorkizun egokia bermatzeko ezta Leitzarango arroarena ere. Horregatik,
Aldundiari behingoz neurri eraginkorrak hartzea eskatzen diogu eta horien
artean Leitzaran natur parke izendatu dezala.
Muturluze piriniarra, Leitzarango altxor bizidunetako bat zeinak gizakiaren presio jasan egar duen, bizilekuaren laterazioak, arrantza,zentral hidroelektrikoek... tarteko.
Jaitsiera maiatzen 1 ean ospatuko da. Horretarako 16:00
Bekoplazan geratu gara baltsak jasotzeko; edo Olarzar Parkean 16:15etan,
bertatik abiatuko gara eta 16:45tan. SantAkrutz zubi ingurura 17:30 aldera
iritsiko gara.
Eguzkitik, nola ez parte hartzera animatu nahi zaitugu eta
zalantzak argitzeko apirilaren 24an Urigainen 18:30tan ospatuko den bilerara
etor zaitezke.
INGURUENAREN ETA
LEITZARANEN ALDE!LEITZARAN NATUR
PARKEA!!
Eguzki Talde Ekologista eta
Antinuklearra 2019ko apirilean.
Como viene siendo
habitual, Eguzki ha organizado una nueva bajada del río Leitzaran, bajada que se
celebra dentro las fiestas de Santa Cruz, por lo que el ambiente festivo está
garantizado y donde la reivindicación también será protagonista.
Una instantanea de la bajada del 2018.
La reivindicación
se basa en dos ejes: la canalización de las aguas fecales que aún seguimos
vertiendo al Leitzaran principalmente y la protección integra de la cuenca su
cuenca.
En lo
que a las aguas fecales concierne, el Ayuntamiento tiene el proyecto de la
conexión a colector del barrio Olagain sobre la mesa, lo cual supondría la
desaparición del 90% del problema. Ahora falta concretar la partida
presupuestaria para llevar a cabo la obra y aunque tenemos la esperanza de que sea
pronto, seguimos exigiendo que se ejecute ya. Ello supondría el cumplimiento de
una reivindicación que llevamos realizando durante muchos años, la cual
supondría una mejora sustancial del ecosistema fluvial. Tampoco nos queremos
olvidar del 10% restante, de vertido de la margen izquierda, al que el
Ayuntamiento aún no ha metido mano. De ese margen se han producido últimamente
vertidos de un carácter no muy grave pero si vistosos.
Uno de los vertidos de los producidos este año.
Como
sabéis, el río Leitzaran está declarado Biotopo Protegido pero desgraciadamente
resulta insuficiente para garantizar un futuro con garantías para el río ni
para la cuenca o valle entero. Por ello, le pedimos a la Diputación de GIpuzkoa
que tome medidas efectivas de una vez, entre ellas la declaración de Parque
Natural del valle Leitzaran.
El desmán del pirineo, una de las joyas vivientes del Leitzaran condenada a padecer la presión humana por alteración del habitat, pesca, centrales hidroeléctricas...
La bajada se
llevará a cabo el 1 de mayo. Para ello hemos quedadoa alas 16:00 emn Bekoplaza
para la recogida de balsas; o 16:15 en el Parque Olazar, de donde partiremos a
las 16:45. Legaremos al puente de Santa Cruz sobre las 17:30.
Desde Eguzki
invitamos a participar en la bajada y recordamos que para aclarar dudas y
preguntas sobre la participación hemos convocado una reunión para el miércoles
24 a las 18:30 en Urigain.
Oria ibaiak isurketa bat jasan du Asteasu erreka
Oriaratzen den lekuan, Zizurkil eta
Amasa-Villabona artean. Guk astea aurrera joan ahala jakin badugu ere, isurketa
astelehenean gertatu zen.
Jakin dugunez, isurketa kaltzio karbonatozkoa (CaCO3)
izan da zeina gai oso ohikoa den paper fabriketan, papera leundu eta
sendotasuna emateko. Gai arriskutsua gerta daiteke kontzentrazioaren arabera,
kasu honetan ez dirudielarik arrainak hil duenik.
Jakin orduko, harremanetan jarri gara Ura agentzia eta
beste zenbait instituzioekin. Egun ziurtatzeko moduan gaude Oriako paper
fabrikatik (Papelera del Oria) egin dela isurketa, dirudienez balbula batek
huts egin dielako.
Ikusgarria izan bada ere, zorionez gertakari oso larrian
ez dela izan dirudi. Hala ere, Eguzkikook adi jarraituko dugu gaia zertan
bukatzen den jakiteko eta egoerak hala eskatuko balu, beharrezko neurriak
martxan jartzea eskatzeko.
Dena dela, gertakari honek argi uzten du, enpresa hau eta
bere gisakoak, hau da, aspaldian eraikitakoak eta gai kutsakorrak
egunerokotasunean behar dituztenak, ez dutela behar bezalako azpiegitura halako
arazoei (enpresaren bertsioaren arabera) aurre egiteko. Horregatik enpresari
berari halako egoerak edo larriagoak errepika ez daitezen beharrezko neurriak
lehen bai lehen hartzea eskatzen diogu. Ura agentziari berriz, egoera bertsuan
dauden enpresa edo lantegiei beharrezko prebentzio neurriak eskatzea, exijitzea
fauna eta landarediaren, hala nola ura naiz ibaien kalitatea bermatzea.
Bukatzeko, herritarrei ere, halako gertakarien aurrean
ahalik eta azkarren abisua emateko eskatzen diogu, isurketa gertatzen den unean
laginak hartzen ez badira kasu askotan oso zaila baita jakitea nor izan den
arduraduna. Horretarako 112 telefonora, Ertzaintzara (Ingurumen sail bat
dauka), Udlatzain edo talde ekologistongana jo dezakete.
Barbo ugari hilik ikus daitezke Oria ibaian, Aliriko zubi parean, Zubietan, justu Donostia eta Usurbilen arteko mugan. Arrain handiak dira, berrogei eta berrogeita hamar zentimetro bitartekoak. EGUZKIkook argazki batzuk atera eta hementxe dituzue atxikituta.
Ez da guztiz segurua, baina, itxura guztien arabera, hilketa hau lotuta dago aurreko astelehenean Urnietan izan zen istripuarekin. Produktu arriskutsuak garraiatzen zituen kamioi batek beste baten kontra jo eta, horren ondorioz, 10.000 litro lixiba isuri ziren. Horietatik asko Akan errekara joan ziren, Urumea bailarara, alegia. Beste batzuk, berriz, Ziako errekara, hau da, Oria bailarara. Bazirudien isuri kutsakorraren eragin nabarmenena Urumeakoan gertatuko zela, baina, antza denez, Orian ere uste baino kalte handiagoa izan da.
Numerosos barbos muertos pueden verse en la ribera del Oria, a la altura del puente de Aliri, en Zubieta, justo en la muga entre Donostia y Usurbil. Son piezas grandes, de entre 40 y 50 centímetros de longitud. Aqui os dejamos algunas fotos.
Aunque no es absolutamente seguro, lo más probable es que esta mortandad de peces sea consecuencia del accidente que tuvo lugar el lunes en Urnieta, donde un camión de transporte de mercancías peligrosas chocó con otro vehículo y, como consecuencia, se vertieron 10.000 litros de lejía. Buena parte de ellos fueron a parar a la regata Akan, que desemboca en el Urumea. El resto, a la regata Ziako, que hace lo propio en el Oria. Se daba por supuesto que era la cuenca del Urumea la que se había llevado la peor parte, pero parece que también en el Oria los daños han sido más importantes de lo esperado.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira, gure kasuan Andoainen. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.