martes, 24 de marzo de 2026

Tolosaldeko kobazuloen kutsaduaren egoeraz dokumentala Basteron

 Pasa de martxoaren 14ean "Ibaien aldeko nazioarteko eguna" izan zen. Egun hau aitzakia bezala hartuta, Andoaingo Eguzki talde ekologistak kontzientziazio lana burutu du. Hortarako Andoaingo hiru institutoetan erakusketak eta hitzaldiak antolatu ditu. Pasa den astean Ikastolan egon ziren erakusketa eta hitzaldiak. Aurreko bi asteetan La Sallen eta Leitzaranen.

 

Bertan Lurpea Garbi ko adiskideak gonbidatu genituen beraien esperientziak kontatzera, izan ere, Tolosaldeako herri guztietan identifikatuak dituzte zeinen egoeretan aurkitzen diren bertako kobazulo, zein simak. Guztiak zaborrez josita. Ideia bat egiteko Laurraul herriko simatik 42 tona zabor atera zituzten, bertan egindako garbiketan, tartean guda zibil garaiko obus bat.

 

Jakitun gara kobazulo zein simak mota guztietako zaborrez josita egoteak horrek nolako eragina daukan lur azpiko uretan edo akuiferoetan. Modu berdinean zeinen garrantzitsuak diren akuifero horiek garbi mantentzea.

 

Guzti hau modu didaktiko batean ikusi ahalko izango dugu Basteron, martxoak 25an botako dugun dokumentalean. Lurpea Garbikoek beraien ikerketa dokumentatua dute eta denon eskura jarriko dugu.

Ikasleak Lurpea Garbikoen azalpenak entzuten
Ikasleak Lurpea Grabikoen azalapenak entzuten

 

Goizez hiru institutoetako ikasleek ikusteko aukera izango dute. Arratsaldez berriz herritarrek. 18:45etan ateak irekiko ditugu eta 19:00etan hasiko gara emanaldiarekin. 19:30etan hausnarketa kolektibo bat egingo dugu egileekin, antolatzaileekin eta herritarrekin. Hori aberasteko Eneko Agirre biologoa eta Inma Mugerza hidrogeologa izango ditugu gurekin batera.

 

Bertan itxaroten zaituztegu

0 comentarios:

Publicar un comentario