viernes, 13 de marzo de 2026

ZUHAITZ LANDAKETA BERRI BAT LEITZARANEN

 


Zuhaitz landaketa berri bati ekingo diogu aurten. Egia esateko inoiz baina lehenago hasi gara prestatzen eta hala ere gauzak trakestu egin zaizkigu.

Horregatik, jatorrizko asmoak beste batzuk baziren ere, beste urte batez Leitzarango Muntto inguruan egingo dugu landaketa, iazko lursailari jarraipena emanez. Hasieratik daramagun lan ildoari jarraikiz, Andoaingo herri lurretan egingo dugu landaketa, bertako espezietako 200 bat ale erabiliz. Izan ere, gure asmoa herri lurretan etorkizunean bertako espezieez osatutako baso naturalak izatea da, bioaniztasuna eta ekoisistema ezberdinak naiz beraien arteko loturak edo konexioak bultzatuz eta gizarte mesedetua aterako den funtzio ekosistemikoak (kalitatezko ura, oxigenoa…) egoki beteko dituena. Ezin ahaztuko dugu Leitzaran natura parke izendatzearen zioa ere, halako jarduerek bailararen kudeaketan laguntzen dutelakoan egiten baititugu.

Landaketa lurjabe den Andoaingo Udalarekin elkarlanean eta Aldundiko basozain eta teknikariekin koordinazioan eramango dugu aurrera.

Beraz, deialdia egiten dugu, landaketan parte hartu nahi duen orori etor dadila martxoaren 14an goizeko 9:00tan Otietako aparkalekura (tunel inguruan). 50 minutu inguruko igoera ostean landaketari ekingo diogu eta eguna hamaiketakoarekin bukatuko dugu. Aitzurrak eta hamaiketakoaz gu arduratuko gara.

Eraman beharrekoak: euritarako arropa eta mendiko botak.


0 comentarios:

Publicar un comentario