jueves, 27 de octubre de 2016

Bihar fcc eta ghk-ra martxa. ERRAUSKETARIK EZ!!



Aita Santuak ere FCC eta GHKra martxan parte hartzera deitu omen du! Aita Santuaren bedeinkapena ere ba omen du Erraustegiaren kontrako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutik-ek bihar larunbatean, Hernanin, FCC eta Gipuzkoako Hondakin Kontsorziora antolatutako martxak. Izan ere, Aita Santuak esan berri du errautsak nonahi sakabanatzea bekatua dela, moda edo joera hori ez datorrela bat kristau sinismenekin. Beraz, EAJko demokrata-kristauek, Zubietako erraustegiarekin aurrera egin baino lehen, bi aldiz pentsatu beharko lukete; eskumikatzeko arriskua dute, bestela. Dena dela, harira: martxa horrek Aita Santuaren bedeinkapena badu, nola ez duen EGUZKIren atxikimendua ere izango! Gogoan izan: BIHAR LARUNBATEAN, 12etan, HERNANIKO PLAZA BERRIN. Eraman zarata ateratzeko zerbait. Martxa bukatutakoan, Hernanin bertan, Erraustegiaren Zorraren Festan, giro onean jarraitzeko aukera izango dugu.

viernes, 12 de agosto de 2016

AHTaren lanek iturburu bat agortu dute Sorabillan

 

 Halako zerbait gertatuko zela aurreratu genuen orain urtebete. 


 

 Sorabilla auzoko zenbait biztanlek BERRIA egunkariaren bidez jakinarazi dute, http://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2016-08-11/iturburu_bat_lehortu_dute_ahtaren_lanek.htm ur hornidurarako erabiltzen duten iturburuak ia urik ez duela ematen. Iturburu hori 8 baserriren hornidurarako erabiltzen da: 45 bizilagun, ganadua, baratzgintzatik bizi den baserria... denak hortik hornitzen ziren orain arte.

Kaltetu batzuk Goikoetxeberri inguruan. Argazkia: Berria

Kostata bada ere, obra kontratatzaileak, ETSk (Euskal Trenbide Sareak) azkenean onartu du, arazoaren eragileka izan direla eta momentuz nolabaiteko irtenbidea ematen ari zaio eragindako egoerari zisterna bidez ura eramanaz baina hau behin behineko moldaketa bat baino ez da.

Hortxe dago koska orain: Sorabillako auzotar hauek ea nola ziurtatuko duten uraren hornidura etorkizunean.

Zoritxarrez, eguzkikook ez gaitu ezustean harrapatu albisteak. Izan ere, duela urtebete, AHTren zati honetan  egiten ari diren tunelean izandako gertakariaren ondoren, non tunelaren zuloan urak gainezka egitearen ondorioz ( unerik larrienean 400 m3/orduko isuri ziren) harrapaladan langilez uste beharra izan zuten, halako zerbait gertatuko zela adierazi baikenuen. Ikusi: http://eguzkiandoain.blogspot.com.es/2015/07/aht-eko-tuneleko-uholdeak-zizurkil.html

Garbi utzi nahi dugu gu ez garela besteak baina bizkorragoak edo ez dakigula beste inork baino gehiago, informazioa bildu baino ez dugu egin, AHTa eraikitzeko txosten teknikoetan adierazten zuena nagusiki. Izan ere, txosten tekniko horietan nabarmen agertzen bait da inguru oso sentibera bera dela Andoain- Aduna eta Aduna- Zizurkil ibilbideak igaro behar duena, ia dena tunel bidez, gune karstiko ia ezazaguna ( datu gutxi ezagutzen direna ebaluaketa zehatzago bat egiteko) eta azterketa gehiago eskatzen duena. Honen harira Andoaingo Udalean duela dozena bat urte mozio bat onartu zen ingurue horren azterketa geologikoak egiteko baina ez zen inoiz gauzatu.

Hementxe dago iturriaren biltegia. Argazkia: Berria
Honek garbi uzten du, halako egitasmoen inguruan egiten diren ingurumenaren eraginerako azterketak, kalteen neurketak e.a. ezer gutxirako balio dutela, tramite hutsa direla, baimenak lortzeko eman beharrezko pausoak. Hala, ez dugu txostenik topatuko egitasmoa inguru horretan sortzen dituen kalteengatik aurrera eraman ezin dela esango duenik; beste aukera bat bilatzea gomendatzen edo eskatzen dutenik. Izan ere, ikerketa horiek lanak bultzatzen dituzte herri erakunde berberek ordaintzen dituzte eta beraiek kontratatzen dituzten ebaluaketarako enpresak badakite aldez aurretik zein izan behar duen txostenaren emaitzak: lanak egin daitezke, egitasmoa jasangarria da.

Ez da inguru honetan gertatzen den lehen kasua, izan ere Zizurkilen ere kezxatu omen dira iturbururen bat lehor delako, Asteasun tunela behera etorri eta gutxira bi erreka lehortu zirenaren berri eman zuten auzotarrek eta AHT Gelditu Elkarlanak,( http://www.berria.eus/paperekoa/3128/003/001/2015-07-11/eten_baturaren_bidean.htm ) Anoetan beste bat, Adunan, Legorretan, Udalaitzen.... Eta zenbat iturburu naiz errekasto ez ote dira urik gabe egongo dagoenerako eta inork salatu ez?

Ondorioak, edozein eratakoak direla ere, herritar guztion artean ordainduko ditugu, beti bezala.




miércoles, 27 de julio de 2016

Oriako legartzen garrantzi ekologikoaz ohartarazi du Eguzkik / Eguzki pone de manifiesto la importancia ecológica de las graveras del Oria



Para leer en castellano: 

Uharriz osatutako gune hauek hegaztien kumatze-garaian seinaleztatzeko eskatu dio talde ekologistak Foru Aldundiari 

Oriak Tolosa parean osatu dituen legartzak hegaztien kumatze-garaian seinaleztatzeko eta mugatzeko eskatu dio Eguzkik Foru Aldundiari. Helburua da eragoztea arrantzaleak, piraguistak edo ibaiaren beste erabiltzaileak behar baino gehiago hurbiltzea eta, konturatu gabe ere, habiak gune hauetan egin ohi dituzten hegaztien txitaldiak galaraztea. 


Hegazti hauetako bat txirritxo txikia da (Charadirus dubius), “interes bereziko” eta espezie “kaltebera” gisa katalogatuta dagoena. Orian arraroa bada ere, azken urteotan Tolosako legartzetan kumatu du. Hain justu, aurten txirritxo-habi bat arriskuan jarri duen egoera batek bultz egin dio Eguzkiri legartzak mugatzeko eskatzera. 

Txirritxo txikia ez da Tolosako legartzetan dabilen espezie arraro bakarra. Izan ere, dortoka korrontezalea ere (Mauremys leprosa) hor dago. Oriako parte honetan, aurten ikusi ahal izan da lehen aldiz espezie hau, txirritxo bezala “kaltebera” gisa katalogatuta dagoena. Eguzkik Foru Aldundiari eskatu dio basozainek espezie hauen segimendu bat egiteko, beraien biziraupena errazte aldera. 

Espezie hauen presentzia ingurumenaren kalitate-adierazletzat jo daiteke, eta Oriak azken hamarkadotan onerako ezagutu duen aldaketaren sintoma ere bada. Eguzkiren ustez, “oraindik egiteko asko dago, jakina, esaterako, gero eta atzerapen handiagoa pilatzen duen sanemendu-sarea behingoz osatzea edo fauna piszikolari hainbesteko kalte egiten dioten presak desagertaraztea, baina, zorionez, bizitza berpizten da ibaietan aukera txikiena eman bezain pronto, eta horren lekuko garbia da Tolosako kasu hau”. 

Kontuz “garbiketa” eta dragatuekin! 

Txirritxo txikiaren eta dortoka korrontezalearen presentziak hainbati gogoeta eginarazi beharko liekeela ere uste dute ekologistek. Izan ere, haien iritziz, “Tolosan badira hainbat herritar Orian sastraka eta zikinkeria baino ikusten ez dutenak, eta ibaia lehenbailehen ‘garbitzen’ eta kanal huts bat balitz bezala uzten tematuta daudenak”. Honen aurrean, zera diote: “Behar bestetan errepikatuko dugu: gauza bat da ibaia garbitzea eta beste bat, oso bestelakoa, bertan dagoen bizitza itotzea. Ibaia garbitzen da gizakiak bototako zikinkeriak kentzen (zirkulazio-seinaleak, erosketa-karrotxoak, era guztietako plastikoak…) eta landare inbaditzaileak erauzten (fallopia, buddleja...). Baina horiek ez ezik berez sortzen den bertako landaretza ere kentzen badugu, ez gara garbitzen ariko, bizitza itotzen baizik. Izan ere, berezko landaretza honek ibaiari arnasa hartzen laguntzen dio, ura freskatzen du eta, gainera, hainbat espezieri elikatzeko zein kumatzeko aterpe eskaintzen die. Harriei dagokienez, arrazoibide berberak balio du: gauza bat da han eta hemen botatako eraikuntza-hondakinak kentzea eta beste bat, oso bestelakoa, ibaiak berak garraiatu eta leku jakin batean utzi dituen uharriak zikinkeriaren edo uholdeen aitzakian dragatzea; jakinik, gainera, dragatze horrek uste baino lehen ez duela ezertarako ere balio izango”. 
“Oso atzean geratu da orain dela hogeita hamar bat urte ezagutu genuen Oria hura, paper-fabriken apar ikusgarria ezaugarri nagusi zuena. Ibaiak hobera egin du, nabarmen. Honek berak pizgarri izan beharko luke Udalak, Foru Aldundiak, Ura Agentziak eta, oro har, herritar guztiok, ibaian jardun behar dugunean, ahalik eta modurik txukunenean egin dezagun”, esan dute Eguzkikoek. 


EGUZKI 2016eko uztailean

miércoles, 22 de junio de 2016

AYUNTAMIENTO DE ANDOAIN: APROBADA MOCIÓN EN TORNO A LA INCINERADORA / ANDOAINGO UDALETXEA: ERRAUSGAILUAREN INGURUKO MOZIOA ONARTUA

(PINCHAR ABAJO EN "más información" para leer en CASTELLANO)

XXI. mendean, Andoainen, erraustegiaren aurka onartzen den lehenengo mozioa izan da.

Eguzkitik, emaitza dela eta, pozik baino harrituta gaudela adierazi nahi dugu, izan ere, erraustegiaren aurkako plataforma den Ipar Haizeak, EH Bildu, Irabazi eta Ganemosen babesarekin aurkeztutako erraustegiaren aurkako mozioa onartua izan da. Mozioaren funtsa argia da: Andoaindar eta gipuzkoarren osasunaren eta ingurumenaren aldeko adierazpena, Gipuzkoan errausgailua eraikitzearen aurkakoa eta etxeko hondakinen bilketa gestio eraginkor baten aldekoa. 

Bozkak hauek izan dira:
Aldekoak: EH Bildu (6), Ganemos (1), Irabazi (1).
Kontrakoak: PSE (4), PNV (4).
Abstentzioa: Ez atxikitutako zinegotzia (1).

Mende hontan, lehenengo aldia da Andoaingo Udaletxean erraustegiaren aurkako mozioa bat onartzen dela, dozena erdi baino gehiago aurkeztu ondoren. Errausgailuaren aurka bozkatu zen azkeneko aldia, 90. hamarkadako hasieran izan zen, Pilar Collantes (PSE) alkate zela. 

Gaur bertan PSE taldea desakordioengatik utzi duen atxikitu gabeko zinegotziaren abstentziozko bozka garrantzi handikoa izan da, izan ere, taldea uzteko erabakia adierazi duenean, honako hau esan du: "orain askatasun osoz bozkatuko dut".

Nahiz eta emaitzarekin pozik egon, deigarria iruditzen zaigu PSE eta PNVren jarrera, hemengo medikuen, GEISeko (Grupo de Estudos Incineración y Salud) medikuen, Fernando Palaciosen (Madrilgo CSICeko ikertzailea) eta beste ikertzaile internazional askoren adierazpenak mespretsatuz.

Egun, hauteskunde garaian gaudela, oso deigarria iruditzen zaigu PNVren mezua, euskaldunon interesak Madrilen defendatuko dituztela esanez. Zertarako? Kantzerra detektatzen digutenean bizitza eramangarriagoa izateko? Heriotz duin bat izateko?

Ez jauna. PNVko jaun-andreak, "osasuna lehenengo gauza da" esaldi mitikoa ez da garrantzirik gabeko esaldia. Hasi zaitezte hemengo pertsonen osasuna defendatzen, utzi alde batera izugarrizko dirutza kostatuko zaigun erraustegia eta egin dezagun denon artean hondakinen gestio on eta arduratsu bat. Osasunak, ingurumenak eta gure poltsikoek eskertuko dute. 

Andoaingo Eguzki Taldea, 2016ko ekainaren 23a. 

AYUNTAMIENTO DE ANDOAIN: APROBADA MOCIÓN EN TORNO A LA INCINERADORA / ANDOAINGO UDALETXEA: ERRAUSGAILUAREN INGURUKO MOZIOA ONARTUA

(PINCHAR ABAJO EN "más información" para leer en CASTELLANO)

XXI. mendean, Andoainen, erraustegiaren aurka onartzen den lehenengo mozioa izan da.

Eguzkitik, emaitza dela eta, pozik baino harrituta gaudela adierazi nahi dugu, izan ere, erraustegiaren aurkako plataforma den Ipar Haizeak, EH Bildu eta Ganemosen babesarekin aurkeztutako erraustegiaren aurkako mozioa onartua izan da. Mozioaren funtsa argia da: Andoaindar eta gipuzkoarren osasunaren eta ingurumenaren aldeko adierazpena, Gipuzkoan errausgailua eraikitzearen aurkakoa eta etxeko hondakinen bilketa gestio eraginkor baten aldekoa. 

Bozkak hauek izan dira:
Aldekoak: EH Bildu (6), Ganemos (1), Irabazi (1).
Kontrakoak: PSE (4), PNV (4).
Abstentzioa: Ez atxikitutako zinegotzia (1).

Mende hontan, lehenengo aldia da Andoaingo Udaletxean erraustegiaren aurkako mozioa bat onartzen dela, dozena erdi baino gehiago aurkeztu ondoren. Errausgailuaren aurka bozkatu zen azkeneko aldia, 90. hamarkadako hasieran izan zen, Pilar Collantes (PSE) alkate zela. 

Gaur bertan PSE taldea desakordioengatik utzi duen atxikitu gabeko zinegotziaren abstentziozko bozka garrantzi handikoa izan da, izan ere, taldea uzteko erabakia adierazi duenean, honako hau esan du: "orain askatasun osoz bozkatuko dut".

Nahiz eta emaitzarekin pozik egon, deigarria iruditzen zaigu PSE eta PNVren jarrera, hemengo medikuen, GEISeko (Grupo de Estudos Incineración y Salud) medikuen, Fernando Palaciosen (Madrilgo CSICeko ikertzailea) eta beste ikertzaile internazional askoren adierazpenak mespretsatuz.

Egun, hauteskunde garaian gaudela, oso deigarria iruditzen zaigu PNVren mezua, euskaldunon interesak Madrilen defendatuko dituztela esanez. Zertarako? Kantzerra detektatzen digutenean bizitza eramangarriagoa izateko? Heriotz duin bat izateko?

Ez jauna. PNVko jaun-andreak, "osasuna lehenengo gauza da" esaldi mitikoa ez da garrantzirik gabeko esaldia. Hasi zaitezte hemengo pertsonen osasuna defendatzen, utzi alde batera izugarrizko dirutza kostatuko zaigun erraustegia eta egin dezagun denon artean hondakinen gestio on eta arduratsu bat. Osasunak, ingurumenak eta gure poltsikoek eskertuko dute. 

Andoaingo Eguzki Taldea, 2016ko ekainaren 23a. 

miércoles, 15 de junio de 2016

Andoaindik babesa Gipuzkoa Zutiki / Apoyo a Gipuzkoa Zutik desde Andoain


(PINCHAR ABAJO EN "más información" para leer en CASTELLANO)


Joan edo parte hartu nahi eta ezin dugunontzat elkartasuna adierazteko erarik honena jardunean aritzea dela uste dugunez, Andoainen Gipuzkoa Zutik ekimenari elkartasuna adierazteko ekintzak. 



Ipar Haizea, Gurasos eta Eguzki Talde






lunes, 13 de junio de 2016

ENERGIA MERKEAGOA ETA EKOLOGIKOAGOA KONTSUMITU NAHI DUZU? / ¿QUIERES CONSUMIR ENERGIA MÁS BARATA Y ECOLÓGICA?

PINCHAR ABAJO EN "más información" para leer en CASTELLANO

Horrela izendatu dugu Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearreko kideok antolatu dugun  ekitaldia.  Askotan kexatu ohi gara herritarrok betiko energia enpresak (Iberdrola, Endesa, Gas Natural-EDP…), nahi dutena egiten dutela kontsumitzailearekin,  engainatuak eta lapurtuak sentitzen garela… Eta zer esanik ez ingurumenak eta osasunak kezkatzen bagaitu: energia nuklearra ekoiztu edo/hornitzen dut edoCO2 kopurua handiak isurtzen dituzten ikatzezko zentral termikoak martxan mantenduz, pare bat aipatzearren.

Gainera, batzuen erabilera txarrak urruti iristen dira, izan ere energia berriztagarria eskaintzeko aitzakiarekin, tarifa altuagoa kobratzen dute, benetan ziurtatu ezin delarik, energia hori berriztagarria dela.

Eguzkikook, askotan egin izan ditugu energia mota baten aurkako kanpainak dituen arriskuengatik, nuklearra adibidez ( Garoñaren inguruan bereziki) edo ikatzezko zentral termikoak ( CO2 kopuru handiak isurtzen zituen Pasaiako termika esaterako). Bada oraingoan,  proposamen baikor batekin gatoz: Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta ekoizleen kooperatiba.

Goienerren egitasmoa, energia berriztagarria lantzea da bai ekoizpenaren aldetik eta baita kontsumitzaileari eskaintzea ere. Beste enpresekin aldea, hauek soilik energia berriztagarria erabiltzen dutela da  eta ez dutela etekinik lortzeko asmorik. Etekinak lortzen badira, energia berriztagarria sortzeko egitasmo berria batean inbertitzen da, honek kooperatibako bazkideak hornitzeko.

Beraz:
- Energia berriztagarria (benetakoa) kontsumitu nahi baduzu.
- Energia kontsumitzean kutsatzen duzunak kezkatzen bazaitu.
- Betiko elektriken ( Iberdrola, Endesa...) tirania edo nagusikeria alde batera utzi nahi baduzu.
- Energia berriztagarria banatzen eta ekoizten duen kooperatiba bateko bazkide izan nahi baduzu…

Ekainaren 15ean, asteazkena, 19:00 Basteron egingo dugun aurkezpen ekitaldia interesgarria izannngo da irakurlearentzat.