jueves, 21 de julio de 2022

Saretxo metalikoak ezartzen hasi dira.

 Azkenen Andoaingo Udala ezartzen hasi da saretxo metalikoak baranden azpikaldetan.

2021eko otsailean Ipar Haizea plataformak Andoaingo Ituna sustatu zuen herriko alderdi guztuekin eta hainbat eragile sozialekin, tartean Eguzki. Hor sareen ezarketa eskatzen zen. 2022ko martxoan Eguzki talde ekologistak eskaera zehatza egin zuen saretak ezartzeko eta azkenean gaur hasi dira ezartzen.

Aiurri aldizkaritik hartutako irudia.

Gogoratu plastikoen isurketa eta itsasoen kutsadura gure herriko ibai zein erreketan hasten direla. Hondakinak lurrera botatzeaz uzten degun bitartean, saretxo hauek gure ibai ertzak babestuko dituzte.

2021eko "Aldaketaldia" kanpainako irudia.


Saretxoak herri guztietan!

2022ko uztailaren 21a.

Andoaingo EGUZKI

0 comentarios:

Publicar un comentario