![]() |
Eguzki Talde
Ekologista eta Antinuklearrak zuhaitz landaketa herrikoia antolatu du
martxoaren 2an. Landaketa Leitzarango
bailara dagoen Muntto tontorraren magalean egingo dugu, Andoaingo Mendiak
izeneko herri lurretan.
Landaketak bi
helburu nagusi ditu:
-
Basoen
garrantziaz kontzientzia hartzea, egoera onena
egoteak gizarteari ematen dizkion onura ugariaz jabetu gaitezen.
-
Orain arte herri lurrak kudeatzeko era aldaketak
aldarrikatzea.
Aurreneko
puntuari dagokionean, basoak betetzen dituzten funtzioei ekosistemikoak esaten
zaie eta nagusienak: CO2 oxigeno eta biomasa bilakatzea, klimaren
gorabeheren ondorioak apaltzen laguntzen du, ura araztu eta erregulatzen
laguntzen du, uholde naiz luizi arriskuak arindu, gordailu genetikoa da, egurra
ekoizten du, aisigune bihurtzen da… Pentsa guzti horiek dirutan itzuli behar
bagenitu…
![]() |
Andaoingo mendietako pinudia |
Bestalde, ziurrenik
herritar askok ez dute jakingo Andoaingo Udala 668 ha-ren jabe dela
Leitzaranen, horietatik gehienak Onddo-Aizkorriko mendien magalean eta Ubaran
errekaren bailaran daudenak. Andoaingo
Mendiak bezala ezagutzen dira, kudeaketaz Gipuzkoako Foru Aldundia arduratzen
da eta herri onurako mendiak bezala izendatuta daude. Izendapen horren
ondorioetako bat basoen funtzio ekosistemikoak era egokian betetzeaz ziurtatzea da.
Eta hori gaur
egun ez dela gertatzen uste dugu guk. Izan ere, egun bertako espezieak %20
baino ez dira heltzen eta kanpokoak berriz, gehienak koniferak -460 ha-tik
gora- %71 gainditzen dute ( gainontzekoak mendiko belardiak dira). Gainera sail
gehienak etekina lortzeko asmoz kudeatzen direnez, maiz erabat soiltzen dira
sailak, baso helduak izatera iristeko
aukera errotik zapuztuz, haizearen higadurari bidea libre utziz, baita euri
urarenari ere, inguruko bizidun guztietan desoreka eragin…
Guzti hau
kontuan hartuta, Udalari eskatu diogu Andoaingo Mendien kudeaketan zuzenki
parte hartzea eta kontserbazioaren aldeko apustua egin dezala, ustiaketarena
alde batera utziz.
![]() |
Baso mistoa Andoaingo Mendiak. Guk nahiago dugu halako irudi gehiago ikustea. |
Bide
horretan, landaketa 1,9ha-ko zaharkitutako pinudi zen batean egingo dugu,
auzolanean lurzoru horren heren batan pagoak eta haritzak landatuz. Sailaren prestaketa
lanez eta landareez Gipuzkoako Foru Aldundia arduratu da. Horrela kudeaketan eskatzen
dugun norabide aldaketa aldarrikatu nahi dugu, nahi duen andoaindar guztiak
parte har dezakeelarik.
Esan bezala,
martxoaren 2an larunbatez egingo dugu
landaketa horretarako Otitan (tunelaren ondoan) goizeko 9:00 geratu gara. Ordubeteko
ibilbidea dago eta mendiko arropa eta botak eramatea gomendatzen dugu. Guk jan
edanak eramango ditugu baita tresnak ere. Hala ere, norbaitek aitzurra edo/eta
palaren bat badu ekartzea gomendatzen dugu. Bukatzeko adierazi, 688662532an
izena eman dezakezuen whatsapp talde bat dugula edozein galdera egiteko edo azken
berrien unean-unekoak jasotzeko.
Bizitzeko
Andoain eraikitzen! Bizitzeko Lurra
eraikitzen!
Eguzki Talde Ekologista eta Antunuklearra,
otsailaren 28an.
Oharra: “Andoaingo Mandien Antolamendu Plana” izeneko
txostenetik eta “EAEko Baso Inbentario”tik ateratakoak dira.
0 comentarios:
Publicar un comentario