domingo, 30 de abril de 2023

LEITZARANEN BENETEKO BABESAREN ALDE, ERREKA JAITSIERA

 Urtero lez , apirilaren 29an, Eguzki Talde Ekologistak deituta, Leitzaranen jaitsiera berri bat ospatu zen. Jaitsiera hau, Santa Krutz jaien barruan ospatzen den festa giroko ekimen bat bada ere, aldarrikapena festak adina garrantzi du.

Leitzaran, andoaindarrentzat ibaia eta haran maitatua da baina baita legez babestua ere, osatzen duen habitatak duen garrantziagatik: Biotopo Babestua, KBG (kontsarbazio bereziko gunea), Natura 2000 sareko partaide…

Aldarrikapenei dagokionean, Leitzaran ibaia naiz haranaren arazoak hartu ohi ditu kontuan eta egia esan, azken urte hauetan ez da arazorik falta Leitzaranen inguruan.

Saneamendua. Leitzaran ibaiaren saneamendu arazoak urtetan izan da eskakizunen gai nagusi. Zorionez, arazo larrienak konponduz edo bideratuz joan dira baina bada gelditzen da oraindik kolektorera (eta horren bidez araztegira) bideratu ez den isurketaren bat.

Turistifikazioa. Arrisku hau handitu egin da azken bi urte hauetan: Otietako tirolina, ostalaritza egitasmoa eta zoritxarrez etorriko direnak. Egitasmoa hauek, babes izendapenak kontuan izan gabe egiten ari dira, Leitzaranek berez dituen ingurumen balioak mantentzeko inongo interesik ez dute erakusten, soilik nola etekina atera Leitzarani.

Ibaien babesa. Leitzaran eta Oria ibaietara hondakin txikiak erortzea saihesteko, barandatan saretxoak jartzea ere eskatu diogu Udalari. Gai honetan iaz lehen pausotxo bat eman ostean, aurtengo aurrekontuetan ez du xentimo bat bera aurreikusi Andoaingo Gobernu Batzordeak.

Aldarrikapen guti hauetan beste instituzio batzuk zerikusia badute ere, PSEk eta EAJk osatzen duten Andoaingo Udal Gobernua da arduradun nagusia gai batzuetan eta bultzatzaile besteetan. Ondorioz, Andoaingo Udalari eskatzen diogu:

- Leitzarango saneamendu amai dezala behingoz.

- Otietako tirolina dagoen lekutik kendu dezatela, hostaleritza egitasmoa geratu eta Leitzaranen babes neurriak oinarri hartuta, egitasmo horiek eta letozkeenak berpentsatu.

- Babes neurriak gogoan, Leitzaran Natur Parke izendatzea ere eskatzen dugu.

- Leitzaran eta Oria babesteko saretxoak jartzea ( gure elkarlanerako asmoak bere horretan darrai).

Jaitsieran 30 bat lagun bildu gara eta giro ederrean joan da ekimena, jaiak eta Leitzaranen babesa gogoan.

Olazarren talde argazkia




0 comentarios:

Publicar un comentario