lunes, 4 de mayo de 2020

Eguzkik garbiguneen zabaltzea eskatzen du.

Bizi dugun egoera berezi eta larri honen baitan iharduera asko eten dira, horien artean garbiguneen espazioak, antza ezinbestekoa ez omen direnak. Egunotan sarean ikusi ahal izan dugu eskonbroak edukiontzi horian botatzen zituen gertakari bat, ziur bat baino gehiago ere badirela. Baita ere jakitun gara konfinamenduan gaudenetik etxebizitza askotan garbiketa sakonak egin direla eta trasteak edozein modutan atera direla, kasu batzuetan errefuxaren edukiontzira botaaz, garbigunearen itxieraren eta altzari handien bilketaren etetearen ondorioz. Honek zabor sorreran eragina dauka, baita gaikako bilketan ere, eskonbroak adibidez edukiontzi horian botatzen badira.
Beharrezkoa ikusten dugu altzari handien etxez etxeko bilketa eta Garbigunea ezinbesteko zerbitzu bezala ezarri eta martxan berriro jartzea. Erabiltzaileek zein langileek dagozkien eta beharrezkoak dituzten segurtasun eta osasun neurri guztiak bermatzen diren kasuetan, noski. Iruditzen zaigu hau posible dela eta ingurumena kaltetzen duten ekinbide hauei bidea mozte aldera eskaera hau luzatzen dugu.
Gaineratu behar dugu dagoeneko San Markoseko mankomunitateko udalerri guztietan Garbiguneak zabaldu direla, beraz espero dugu Tolosaldekoekin berdina gertatzea (Andoain kokatua dagoena). Baita ere, modu berean, altzari eta traste handien etxez etxeko bilketa berrezartzea.

Andoaingo Eguzki 2020ko maiatzean.

0 comentarios:

Publicar un comentario