lunes, 11 de mayo de 2020

Sugea Olagain auzoan, Andoainen.



Famatua egin  da,  antza denez, Olagain auzoan ( Andoain) agertu den sugea.
Baina suge esan eta bati baina gehiagori belarriak tente jartzen zaizkionez, narrasti hauekiko gure ezjakintasuna agerian utziz, goazen azalpen batzuk ematera.

Suge biperakara

Hori da, espezie honen izena edo Natrix maura.
Suge hau uraren inguruan bizi da, igerilari eta urpekari ona baita. Ale ederra da Olagaingoa, 80zmtatik nekez pasatzen baitira. Lurrean edo adarretan berotzen da eta orduan jotzen du uretara elikagai bila: zapaburuak, igelak, zapoak, arrainak eta uhandreak (topatzen baditu).

Aiurri aldizkaritik hartutako irudia
Bere burua babesteko itxuraren estrategia erabiltzen du, ez baitu pozoirik. Sugegorrien (hauek pozoitsuak izaten ohi dira, gure arriskutsuak ez badira ere) itsura eta jokabidea dute: buru hiruki forman (zabala atzealdean), gorpuaren azpialdeko koloreak zig-zag itxura dute, arriskua sentitzean txistuka hasten da eta buruarekin kolpatuz erasotzen du ( sugegorriek hozka egiterakoan bezala) baina ez ditu ez hozka egiteko hortzak, ezta pozoia ere.
Beraz, ez arriskutsua inondik ere. Basa bizidun gehienak bezala, gizaki gertu sentitzean, ihesbideren bat utziz gero ihes egiten saiatuko da, ez digu aurre egingo.

Horregatik, Olagaingo sugea, naturaren ikuskizun bat dela uste dugu, ikusteko aukera izan dutenak, telebistaren beharrik gabe, Wild Frank-i begiratu gabe, ikusi daitekeen gertakizun polita.

Sugegorriak
Aiurri aldizkaritik hartutako irudia.
Sugeez ari garenez, ikusi duzue sugeak eta sugegorriak bereizteko ezaugarri batzuk zeintzu diren ( burua hiruki forma, zig-zag koloreak sabelaldean, txistu egin beldurtzeko…) baina ez dira  erabakiorrak. Beraz hona hemen erabakigarriak izan daitezkeen bi ezaugarri:

-          Begiak. Sugegorriak bertikalak dituzte ( marratxo bat ikusten da) eta sugeak berriz borobilak.

-          Muturra. Sugegorriak planoa du, batzuetan gaikaldean adartxo bat ateratzen zaiolarik eta sugeak berriz borobildua.

Esan dezagun gurean sugegorriak ikustea oso erraza ez bada ere, hauek bai pozoitsuak izan daitezkela baina… Ez pelikuletan bezala! Gurean daudenen pozoia erleak ziztatzean zabaltzen duten pozoiarekin antza gehiago du pelikuletako sugeenarekin baino.

Gomendioak
Halako suge batekin edo beste edozein basa animaliarekin topatzen bazara, hona gomendio orokor batzuk:
-         ---Distantzia mantendu, ez hurbildu.
-         --- Beti irtenbide bat utzi, ihes egin dezan.
-         --- Ez ukitzen saiatu, bere burua defendatzen saiatuko da eta agian gaitzen bate ere trasmititu edo erants diezazuke eta.
-        ---  Zaratarik ez atera, segituan ihes egingo du bestela.
-        --- Baldintza horiek beteta ale basati hori lasai badago, naturaz gozatzeko aukera ez galdu.

+ * Bideoa ikusteko: https://aiurri.eus/andoain/1588917100134-sugea-leitzaran-aldean



0 comentarios:

Publicar un comentario