Uztailaren
1ean hasi zen autobus zerbitzu berriaren kaosa eta haserrealdia. Egun batetik
bestera eta ia informaziorik gabe, autobus zerbitzuan aldaketak eman ziren,
bereziki ordutegi eta maiztasunetan eragin handia izango zutenak. Aurreko
egunetan autobus informatibo bat ibili zen Andoainen barrena informazioa
banatzen baina horrelako aldaketa batek dakarren guztia kontutan izanda, ekimen
hori ez zen nahikoa izan gizarteari behar den bezala jakinarazteko. Izan ere,
autobus zerbitzua ehundaka bizilagunek erabiltzen dute egunero eta faltan bota
genuen medio handietan, bestelako egitasmoekin egiten dituzten publierreportai
zabalak, bai telebistan eta bai idatzizko prentsan.
Ezin aipatu gabe utzi 2017ko urrian 1000 andoaindarretik
gora alegazioak sinatu genituela orduan aurreproiektua
baino ez zen zerbitzu berriaren aurka. Alegazio horiek ez zuten
erantzunik eduki, ez hitzez ezta ekintzez ere,
herritarron borondateari bizkar emanaz. Ez
dira Eguzkitik babesten ditugun printzipioak. Herritarrentzat onuragarria den hamabost
minutuko maiztasuna berrezartzea exijitzen dugu!
Bestalde, herritar talde batek autobus zerbitzua handitzeko abiatu duen sinadura bilketa babesten dugu, bide horretan herritarrak sinatzera animatu eta bultzatu nahi ditugu.
EGUZKI 2022ko urtarrila.
0 comentarios:
Publicar un comentario