Hondakinen gaian
alderdi ezberdinak hauteskunde kanpaina esaten ari direnak ikusita, hala nola
beraien hautes programak eta Aiurrik antolatutako eztabaidan esandakoa kontuan
hartuta zera adierazi nahi dugu:
- - Amaitzear
dagoen legegintzaldi honetan EAJ, PSE
eta PPri, hondakinen kudeaketari dagokionean BILDUK onartu nahi zuen oro
blokeatzen saiatu direnaren susmoa genuela.
- - Orain
garbi ikus dezakegu Hondakinen Mahaian, DENON ARTEAN( alderdi politiko eta
gizarte eragileak) hartutako erabakiak
hutsaren hurrengoa direla beraientzat, hirurak legegintzaldi hau noiz bukatuko
zain egon bait dira berriz ere errausketaren bideari heltzeko.
- - EAJ,
PSE eta PPren asmoa ERRAUSGAILU TOXIKO berri bat INPOSATZEA dela, laugarrenez
Gipuzkoan ( bejondaiela!) hauteskundetan jaso dituzten botoen argudio
“demokratikoaren” haitzakitan, ingurumenean edo giza osasunean izan ditzakeen
eragin kaltegarriak kontuan hartu gabe.
- - Errausgailua
Zubietan eraikiz gero, Andoain, herri kutsa eta kaltetuenetakoa izango da.
- - BILDUri
dagokionez, blokeoa egon den harren, bere eskura zeuden neurrietan ( auzo
konposta esaterako) saiakera sakonagoa egin ez izana faltan botatzen dugu.
Guzti honek, gure
mankomunitatean, Tolosaldean, hondakin birziklagarrien bilketan %60ra iristen
ez den herri bakarra izatea ekarri du,Andoainen hondakinen %29 ( besteen erdia
edo gutxiago)baino ez baita horrela biltzen.
Eguzkik bere
aldetik, ZERO ZABOR helburu hartuta, Hondakinen Mahaian aurrena eta Andoaingo
Udalbatzan aho batez ondoren, onartuta erabakiak gutxieneko oinarritzat
ditugularik, hondakinen ahalik eta kudeaketa egokiena bultzatzen saiatuko
garela adierazi nahi dugu, osasuna, baliabide naturalak, energia ez xahutzea
eta ingurumena zaintzen saiatuko delarik, betiere.
Bide horretan,
eskualdean bertan bilketa alternatiba egoki bat topatu dezakegu, emaitza
onak ematen ari dena, edukiontzietan
oinarritzen dena eta bilketa emaitza onak ematen ari dena: Tolosan erabiltzen
ari direna. Iritzi guzti hauek herritarrei ezagutarazteko bilera zabal eta
ireki era egin genuen, non alderdi guztiak gonbidatuak zeuden, baina nola diren
gauzak, errausketaren alde dauden alderdi guztiak kale egin zuten bilera
hartan. Herritarrek berriz, pauso eraginkorrak hartzea eskatu zuten
Eta noski,
errausgailu egitasmo berri bat etortzen bada horri aurre egingo diogu eta
andoaindarroi zera eskatu nahi dizuegu: hauteskunde hauetan herrian naiz
Aldundian dauden aukeren artean ondo pentsatu nori eman botoa, EAJ, PSE eta
PPri emanez gero zuen erabakiarekin, Andoaindik hiru kilometrora errauskailu
bati ateak irekitzen laguntzen aritu
zaitezkete eta.
Andoaingo
Eguzki, maitzaren 19an.
0 comentarios:
Publicar un comentario