viernes, 17 de julio de 2015

Leitzaranen udadaro arazo berdina.

Azken egunetan asko zabaldu da sarean Leitzaran bailaran, zehazki putzuetan, grabatu den bideo bat non bertan zabor pila bertan utzia agertzen zen. Eguzki talde ekologistak egoera hau 2010an salatu zuen eta erantzun gisa auzolan bat antolatu zuen http://eguzkiandoain.blogspot.com.es/2010/09/zabor-bilketa-leitzaranen.html 
ardura eskatuz agintariei baina batez ere bertaratzen diren herritarrei, azken erantzunkizuna hauena baita, ez dago eta ezer  etxetik ekarritakoa bueltan eramatea 
 eta ingurua zegoen bezela uztea baino gauza errezagorik. Orduan adierazi genuena mantentzen dugu:

Leitzaran bailara edo aranean, zeina Biotopo Babestu izendatua dagoen, zabor ugari topatu ohi dugu, udan bereziki. Argi dago ingurune natural erakargarria dela balio ekologiko eta naturalengatik hala nola udako beroari aurre egiteko hainbat txoko zoragarri dituelako, bereziki ibai inguruan.

Jasan ezina egiten zaigu horrelako ingurune batean zaborra nonahi topatzea, ez baitugu uste ingurune natural batek eta bereziki Leitzaranek horrelako tratua merezi duenik.

Bertxin inguruko putzuetan. Badakigu hemen irtenbideak zailagoak direla, hala ere neurri hauek lagunduko dutelakoan gaude:

- Udan, edukinontziak jartzea - zaborra bereizteko aukerarekin - , zaborra bertan bota ahal izateko.
- Bertxingo zentralaren inguruan, Leitzaran ibaiaren eskubialdean, kartel informatiboa jartzea zaborraren kudeaketa egokia egiteko.

Eta egun honakoa gehitu dezakegu:

- Koordinazio lan bat egitea neurriak zehazteko, instituzio arduradun ( Udala, Aldundia) naiz eragileen artean.
- Lanketa zehatz bat egitea bertara joaten diren gazteen artean, gehienak adin tarte jakin batekoak dira eta.

Bukatzeko, uste dugu aisialdi guneetako hondakinei dagokionean egoera hobetu dela baina oraindik zeregina badago.



https://www.facebook.com/xamigal.nahitanahiez/videos/887977621263986/

0 comentarios:

Publicar un comentario