viernes, 24 de mayo de 2013

Badator Mundumob!

Zero Zaborreko lagunek, aurreko urteetan egindako ekitaldien jarraian (flashmob-a Zubietan eta Mosaiko erraldoia Donostian), Mundumob ekimena antolatu dute. 

Eguzkik bat egiten du ekimen honekin eta parte hartzera bultzatzen ditugu Andoaindar guztiak. 



Hona hemen Zero Zaborreko kideek bidali diguten informazioa, ANIMATU!!


Ekainaren 1ean flash mob-a egingo dugu Andoainen. Bi zati edukiko ditu, lehena giza kate bat Basterotik espigoira eta han bertan dantza koreografiatu bat.

Zero Zabor mugimenduak urtean ekimen haundi bat egiten du, horrela izan zen Zubietako Flash Moba eta ondoren lehengo urteko Zurriolako Mosaiko erraldoia.


Oraingoan herrietan egingo da "Mundumob" izeneko flash moba. Mezua argia izango da, gure ondorengoei guk aurkitu dugun planeta uztea, gehiago kutsatu eta txikitu gabe. Horregatik lehen zatiko giza katean baloi haundi bat planeta formarekin eskuz esku pasako dugu adin guztietako pertsonekin eta ondoren dantza egingo dugu.

Ekimena ekainak 1 larunbata goizeko 11.30tan egingo dugu Basterotik espigoira.

 Entseiluak:

Astelehena (27) eta asteazkena (29) Ondarreta Ikastetxean 19.30tan.


Bitartean etxean entsailatu:
http://www.youtube.com/watch?v=rtUn5yWce_Q&feature=player_embedded 

Informazio gehiago:
http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/ekimenak/mundu-mob/zer-da-mundumob/



0 comentarios:

Publicar un comentario