viernes, 24 de mayo de 2013

Ibai garbiketaren ondoren...

Aurten ere Eguzkiko eta Urgardeneko kideek, Andoaingo udaletxearen laguntzarekin, Oria ibai garbiketa antolatu genuen. Dirudienez, oraindik ere, jende askok ibaiak zabortegi modura erabiltzen dituela argi geratu zaigu. Hemendik garbiketan parte hartu zuten herritarrei ESKERRAK eta ZORIONAK eman nahi dizkiegu.

Kritika txiki bat ere egin nahi dugu, ez soilik lagundu ez zutenei, ez lagundu eta besteek egindako lanarekin kiroldegian eta ikastola tarteko paseoan guk bildutako zaborrarekin tontakeriak egiten ibili zirenei.

Argi dago, ibaiak garbiak mantentzeko denok dugula zeregina:


- Administrazioak ( Eusko Jaurlaritza, Aldundia, Udala).
    +Isurketak ekidin eta arauak betearazi.
    + Adunako araztegian dauden gabeziak  lehen bait lehen bideratzea, (Andoaingo ur zikinak ibaira isurtzen baitira egun.
    + Herritarrengan kontzientzia bultzatu.

- Lantegiak
    + Eguneroko jardueran ingurumena errespetatuko duen kudeaketa garbia egiteari ekin behar diote eta ez arau nola saihestuko duten pentsatzeari. 
    + Zaborra, isurketak… kudeatzeko garaian, indarrean dauden arauak betetzea da eskatu beharreko gutxienekoa.

- Herritarrak.
    +  Ezin dugu beste aldera begiratu, ibaiak ez dira zabortegiak.
    +  Ezta gure etxetako desagueak edozer gauza  botatzeko lekuak ere.



0 comentarios:

Publicar un comentario