viernes, 24 de mayo de 2013

Gladysen omenaldia: Omenaldirik onena Garoña ixtea!

Gladys del Estal (Venezuela, 1956 - Tutera, Nafarroa, 1979ko ekainaren 3a) askorentzat aski ezaguna egingo zaizuen izena izango da. Informatika programatzaile eta ekintzaile ekologista bat izan zen, Guardia Zibilak Tuteran egiten ari zen protesta antinuklear batean erail zuena. Euskal herritar gurasoengandik Venezuelan jaioa, Euskal Herrian bizi zen lau urte zituenez geroztik. Donostia hiriko Egiako Kolektibo Ekologista taldeko kidea zen.



Aurten, 34 urte betetzen dira erail zutenetik eta urterokolez Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak, Donostiako Gladys Enea Parkean egingo den omenaldira gonbidatu nahi zaituzte. Gaur egun oraindik ere, Gladysen borrokak jarraitzen duela ere aldarrikatzeko une egokia iruditzen zaigu, horregatik bide batez Gladys omendu eta Garoñaren itxiera DEFINITIBOA eskatuko dugu.



OMENALDIRIK ONENA GAROÑA IXTEA!!

GLADYS, GOGOAN ZAITUGU!!

GAROÑA ITXI ORAIN!!

0 comentarios:

Publicar un comentario