domingo, 17 de febrero de 2013

Legezkanpoko pista Jaizkibelen / Pista ilegal en Jaizkibel




Para leer en castellano:
EGUZKIK MUKITAR-MUTTAR-EN (LEZO, JAIZKIBEL, RED NATURA 2000) IREKITAKO PISTAK INGURUMENEAN ERAGINDAKO KALTEA SALATU NAHI DU.


Jaizkibelgo lehenengo eta bigarren dorre optikoen artean dauden mendi belardiak ezagutzen dira Mukitar-Muttar izenez, zeina Lezoko udalerriaren zati izateaz gain, NATURA 2000 Sarean dauden babestutako lurrak diren. Inguru honek, bai Oiartzungo aran aldera eta baita Pasaiako itsasadarreko paduretara duen ikuspegiak ematen dion izaera estrategikoa ikusirik, 2011 eta 2012an zehar indusketa arkeologikoak egin dira, historiaurreko gizakiaren presentziaren frogak topatu direlarik. 

Duela gutxi, mendi bide edo pista bat ireki dute zeinak Pasaia aldetik abiatuta harkaitz gunea, zuhaixka gunea eta belardia igarotzen dituen (Espainiar ejerzitoak okupatuak), Mukitar-Muttar-era iritsi arte, non harkaitz artean zulo ikaragarri bat egin den, ibilgailuak belardira sartu ahal izateko.



Eguzkikook uste dugu ez dagoela inongo arrazoirik halako mendi bide bat irekitzeko, are gehiago, ez da inongo azterketarik egin aurrera eramandako lan horiek habitat naturalaren, hala nola fauna eta landare espezieen kontserbaziorako beharrezkoak diren jakiteko. Eta guzti hau Jaizkibel bezalako inguru babestu batean aurrera eraman da eta gainera administrazioaren baimenik gabe.

Ingurumenean eragindakok kalteak hainbat dira: lurraren galera, harkaitz guneen suntsiketa, habitatak aldatzea, paisaia naturalaren artifizializazioa, agian garrantzizko gune arkeologikoa kaltetu izana, GR 121 eta Talaia bideari eragina e.a.



Guzti honengatik, zuzenki eragiten dioten erakundeei (Foru Aldundia eta Pasaia naiz Lezoko Udalei), esku-hartzeko eskatzen diegu eta arduradurak, eragindako kalteak bere onera ekar ditzatela, habitatak eta ingurumen legediaren betearazpena berreskuratuz, hau da Mukitar jatorrizko egoerara ekartzera behartu ditzatela. Administarzioa Jaizkibel babestearen arduraduna da, beraz egindako arau hausteak ikertu behar ditu dagokion zigorra ezarriz, arau hausleak libre irten ez daitezen.

0 comentarios:

Publicar un comentario