viernes, 15 de febrero de 2013

INGURUMEN ZERBITZUBURUA KONPOSTATU DUTE

Para leer en castellano:
http://eguzki.org/default.cfm?hizkuntza=2&atala=portadako_albistea_irakurri&id=461&azpiatala=



Eguzkik txalotu nahi du Aldundiak gauzatu duen Ingurumeneko Zerbitzuburuaren aldaketa Ingurumeneko Sailean, Gipuzkoan gauzatu behar diren apustu estrategiko eta aldaketa estrukturaletarako beharrezko urratsa baitzen: hondakinak, energia, Tokiko Agenda 21, e.a... Lehengo foru-burua Ingurumenaren eta osasun-publikoaren aurkako politiken ardura teknikoa zuen, errausketa toxikoa barne, lobby ekonomikoen bidean zegoelarik, herritarren naiz interes orokorrarenean egon beharrean.

Era berean, Eguzkik foru-kudeaketa eraginkor eta modernorako urrats egoki eta ausartekin jarraitzeko esan dio Aldundiari, bide horretan Mendietako Zerbitzuaren arduradunaren aldaketa ere lehenbailehen aurrera eramateko eskatu diolarik. Legealdi honetan edozein aldaketa egiteko oposizioa nabaria da Mendietako Zerbitzuan. Honen izaeraren definizioa hiru hitzetan laburtu daiteke: ez-eraginkorra, atzerakoia eta interes pribatuei zuzendua.
Gipuzkoako mendien eta bertako basoen egoera latzaren ardura foru Zerbitzu horretan kokatzen du Eguzkik, azken urteetan bertan EAJren neoliberalismoaz eta lobbyen bultzadaz kudeatu bait dira Gipuzkoako mendiak eta geratzen zaizkigun baso urriak, Erdiarora eramanez Gipuzkoako natur kontserbazioko politikak: zuhaitz exotikoen bidezko baso landaketa masiboak, bioaniztasun-galeraren maila handiak, baso naturalen kontserbazio-egoera txarra, mendi-pisten milaka kilometroen eraikuntza, desagertzeko bidean dauden dozenaka espezieak izatea, naturgune eta Parke Naturalen legez kanpoko planifikazio-eza, natur paisaien suntsiketa, eta abar.

Eta nola ez, aldaketa estruktural eta apustu estrategikoak orain arte baina azkarrago ematea eskatzen dugu, legegintzaldi bukatu ez dakien aldaketa horiek martxan jartzerako.

Eskaera hauek  ez dira kasualitate huts, azken urtean Gipuzkoako 16 erakunde ekologista eta kontserbazionisten kritikak Aldundiarekiko areagotu bait dira, herrialdeko naturaren eta basoen kontserbazioan ematen ari diren gabeziak eta ingurumen-inpaktuak salatuz.

0 comentarios:

Publicar un comentario