miércoles, 17 de noviembre de 2010

EGUZKI ELOSEGI JAUNARI ERANTZUNEZ

Aiurri astekarian Gipuzkoako Urak S.A. ur konsortzioko zuzendari gerentea den Iñigo Elosegik egindako zenbait baieztapenek txundituta utzi gaitu.

http://aiurri.com/berriak.php?id_edukia=14842

Lehenik eta behin aipagarria da artikulua baieztapen larria batekin astean dela: “ Ibiurko ura sartu arte, Andoainen edaten zen ura ez zen edangarria.” Iritzi honek berehalako erantzuna eragin behar zuen udala osatzen duten alderdi guztiengandik eta bereziki gobernukide diren PSE eta EB-rengandik, izan ere iraila bitartean edaten aritu garen ura edangarri ez zela esaten ari baita eta Andoainen zerbati buruz kexu izan bagara herritarrak, uraren kalitatea izan da hori, bai behintzat euri mordoxka bat egiten zuenean. Iruditzen zaigu honen harira udal ordezkariak argibideren bat eman beharko dutela.


(Ibiur urtegia.)

Kexuen aurrean erantzukizunei ihes eginaz.

Argibideak argibide, uraren usaina eta zapore txarraren ardurarik ez dutela dio Elosegi jaunak, hoditeria dela arduraduna eta hori Andoaingo udalaren esku dagoela. A zer kasualitatea, beraien esku ez dagoen puzzlearen pieza bakarra da horren errudun. Eguzki talde ekologistak uste du, hoditeriaz gain badaudela beste eragile batzuk kontuan hartzen ez direnak eta agian naita.

Beharbada andoaindarrak oso kexatiak izango gara baina argi daukaguna da Tolosaldeako beste zenbait herritan ere egon direla kexak eta galderak. Zehazki eta elkarrizketan Tolosako ur garbiaren kudeaketa osoa beraien esku dagoela aipatzen duenez, ziur gara Tolosan ere jendea kexatu dela uraren zaporeaz eta elkarrizketan dionez “ Tolosaldeaz, aldiz, lehen eta orain eskaintzen zen ur kalitatea ia berdina da”. Beraz zapore ezberdin horren arrazoia beste nonbait bilatu beharko dugu, esaterako:

Ibiurko uraren kare kopuru handiagoan ( ondoren aipatuko dugu gai hau ).
Fluorazioak eragina du. Uste dugu, Ur Partzuergoko beste hainbat urtegitako ur hornidurarekin pasatzen den bezala, Ibiurkoa ere fluoratua egongo dela, horretaz ezer esan ez badute ere.

Kare kopurua

Ibiurko uraren kare edukia Leitzarango urarena baino handiagoa den galdetzen zaionean berriz, “baliteke” batekin erantzuten du, horri garrantzia kenduaz.

Bada, guk jakin dugunaren arabera, egun Ibiurtik jasotzen dugun urak gutxienez hiru bider kare gehiago du lehen Leitzarandik jasotzen genuenak baino. Beraz, alde aintzat hartzekoa dela uste dugu. Elosegi jauna, daukazun ardura edukita ezin da erdizkako egiekin ibili.


(Karea gehitu da etxeetan.)

Andoainen arretutako urarekin nahi baina gehiagotan izan ditugu arazoak, euri dezente edo/eta zaparrada handiak egiten zituenean, edan ezinezko, kolore iluna eta lur usaina hartzen zuen. Beraz, ondotxo dakigu andoaindarrok, urak edangarri izateko osasun ikuspegitik baldintza guztiak bete behar dituela baina baita usain eta zapore egoki eduki behar duela ere. Eta Andoainen egun kanilean daukagun urak ez du zapore atsegina eta usaia dauka.
Iraganeko arazo horiek ez dira gertatu Leitzarango ura kalitate exkaxekoa delako, baizik eta ur hornidurarako sarea mantendu eta hobetu ez delako, utzikeria hutsagatik. Utzikeri horren pisuzko arrazoi bat, ur hornikuntzara bideratutako diruaren gehiengoa azken 15-20 urtetan Ibiurren inguruko azpiegitura prestatzeak eraman duela da.

Sakoneko eztabaida, Ibiurren premia.

Honek azkenean sakoneko galdera bat jartzen du mahai gainean: beharrezkoa al zen Ibiur urtegia? Guk garbi daukagu erantzuna: andoaindarron ikuspegitik ez. Horrela esan genuen 90. hamarkada eta halaxe diogu orain. Kudeaketa egoki batekin, nahikoa ur lor dezakegu Leitzarandik baina horrela zailagoa izango litzateke urtegiaren eraikuntza bera eta honek ( Ibiurrek ), etorkizunean uraren pribatizaziorako bidea irekiko du.

0 comentarios:

Publicar un comentario