miércoles, 11 de agosto de 2010

Beste hildako bat

Abiadura haundiko tren ynposatuaren obrek beste hildako bat utzi dute agerian utziz lan baldintza eskasak eta proiektua bera lehenbailen egiteko langileak jasaten duten presioa, esklabutzatik gertukoa. Aipatu nahiko genuke obren kontuarekin jende askok esandakoa, obrek lanpostuak sortuko zituztela egun bizi dugun krisi ekonomikoari (horrelako proeiektuek ere sortu dutena) aurre egiteko, batez ere langabeziari. Zorigaitzeko istripu honetan ikusi ahal izan dugu hildako langilea portugesa zela, beste langile asko bezela, beraz lanposuak sortzearen aitzakia ere ez da benetazkoa...

Larunbatean eguerdiko 12.30tan hainbat sindikatu eta aht gelditu elkarlanak elkarretaratzea deitu dute heriotz hau salatzeko.

Inoiz baino gehiago; AHT GELDITU!!

0 comentarios:

Publicar un comentario