miércoles, 8 de septiembre de 2010

ZAINDU DITZAGUN AISIALDI GUNEAK!

Duela egun batzuk Andoaingo Eguzkiko kide bat Olazar Parkean (Etxarri izenez ezagunagoa) zegoela gauza batek atentzioa deitu zion. Bertan dauden lauzpa bost zakarrontziak guztiz beteta zeuden eta hauen kanpoan ere izugarrizko zabor mendiak zeuden. Nola da posible udarako egun hauetan (jende gehien ibiltzen den denboraldia) bertako zakarrontziak hain gutxi jasotzea?
Guztiz lotxagarria da bertara lasaitasuna eta naturarekin kontaktua lortzeko joatea eta horrelako zikinkeri pilarekin topatzea.

Gainera zakarrontzi bakarrak daude, hau da, ez dago berziklatzeko aukerarik eta bertan erabiltzen diren plastikozko nahiz kristalezko botilak, janarien zorroak, paperak etab. zakarrontzi berdinean gelditzen dira. Hain zaila da hiruzpa lau kontenedore desberdin jarri eta jendeari berziklatzeko erreztasunak ematea? Ba hala dirudi, oso lan handia da udaletxearentzat hau egitea eta herritik gertuen dagoen aisialdi gunea txukun mantentzen saiatzea.

Honetaz gain ibai ertzak ere ez daude batere zainduak. Jendeak bertan uzten dituen plastikozko nahiz kristalezko botila eta paper dexente daude. Egia da agian, bertara joaten den jende ugari ez dagoela batere kontzientziatua eta berdin zaiola nora eta nola bota gauzak, baina udaletxeak ere zerbait egin dezake ezta? Agian, egunen batean, aisialdi guneak berez denaren itxuraren ordez zabortegi itxura edukitzen duenean, udaletxea nahiz andoaingo biztanle ugari kontzientziatu eta zerbait egingo dute. Lotxagarria.

ZAINDU DITZAGUN GURE HERRIAN NATURAREKIN GOZATZEKO DITUGUN GUNEAK!
Gutxi dira eta...





0 comentarios:

Publicar un comentario