Mostrando entradas con la etiqueta zerozabor. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zerozabor. Mostrar todas las entradas

viernes, 22 de mayo de 2015

HONDAKINAK HAUTES PROGRAMATAN: ERRAUSKETA MAHAI GAINEAN



Hondakinen gaian alderdi ezberdinak hauteskunde kanpaina esaten ari direnak ikusita, hala nola beraien hautes programak eta Aiurrik antolatutako eztabaidan esandakoa kontuan hartuta zera adierazi nahi dugu: 

-         - Amaitzear dagoen  legegintzaldi honetan EAJ, PSE eta PPri, hondakinen kudeaketari dagokionean BILDUK onartu nahi zuen oro blokeatzen saiatu direnaren susmoa genuela.

-         - Orain garbi ikus dezakegu Hondakinen Mahaian, DENON ARTEAN( alderdi politiko eta gizarte eragileak)  hartutako erabakiak hutsaren hurrengoa direla beraientzat, hirurak legegintzaldi hau noiz bukatuko zain egon bait dira berriz ere errausketaren bideari heltzeko.

-         - EAJ, PSE eta PPren asmoa ERRAUSGAILU TOXIKO berri bat INPOSATZEA dela, laugarrenez Gipuzkoan ( bejondaiela!) hauteskundetan jaso dituzten botoen argudio “demokratikoaren” haitzakitan, ingurumenean edo giza osasunean izan ditzakeen eragin kaltegarriak kontuan hartu gabe.

-         - Errausgailua Zubietan eraikiz gero, Andoain, herri kutsa eta kaltetuenetakoa izango da.

-     - BILDUri dagokionez, blokeoa egon den harren, bere eskura zeuden neurrietan ( auzo konposta esaterako) saiakera sakonagoa egin ez izana faltan botatzen dugu.

Guzti honek, gure mankomunitatean, Tolosaldean, hondakin birziklagarrien bilketan %60ra iristen ez den herri bakarra izatea ekarri du,Andoainen hondakinen %29 ( besteen erdia edo gutxiago)baino ez baita horrela biltzen.

Eguzkik bere aldetik, ZERO ZABOR helburu hartuta, Hondakinen Mahaian aurrena eta Andoaingo Udalbatzan aho batez ondoren, onartuta erabakiak gutxieneko oinarritzat ditugularik, hondakinen ahalik eta kudeaketa egokiena bultzatzen saiatuko garela adierazi nahi dugu, osasuna, baliabide naturalak, energia ez xahutzea eta ingurumena zaintzen saiatuko delarik, betiere.

Bide horretan, eskualdean bertan bilketa alternatiba egoki bat topatu dezakegu, emaitza onak  ematen ari dena, edukiontzietan oinarritzen dena eta bilketa emaitza onak ematen ari dena: Tolosan erabiltzen ari direna. Iritzi guzti hauek herritarrei ezagutarazteko bilera zabal eta ireki era egin genuen, non alderdi guztiak gonbidatuak zeuden, baina nola diren gauzak, errausketaren alde dauden alderdi guztiak kale egin zuten bilera hartan. Herritarrek berriz, pauso eraginkorrak hartzea eskatu zuten

Eta noski, errausgailu egitasmo berri bat etortzen bada horri aurre egingo diogu eta andoaindarroi zera eskatu nahi dizuegu: hauteskunde hauetan herrian naiz Aldundian dauden aukeren artean ondo pentsatu nori eman botoa, EAJ, PSE eta PPri emanez gero zuen erabakiarekin, Andoaindik hiru kilometrora errauskailu bati ateak irekitzen laguntzen  aritu zaitezkete eta.


Andoaingo Eguzki, maitzaren 19an.


sábado, 9 de mayo de 2015

EAJ zabor kontutan Andoainen ere biluzik dela agerian uzten du Bizkaiak

Bilboko Artigas zabortegi ondoko baso eta erreka plastikoz beteta daudela salatu du Eguzkik URAren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Hondakinak ez ziren birziklatzera eraman, eraman behar ziren bezala, eta, gero, huts nabarmen baten ondorioz, inguruetan sakabanatu ziren. Gauzak horrela, zabortegi ondoko mendiak zabortegiaren beraren zati bat dirudi (Berria).





Hura gertatu zenetik bi hilabate baino gehiago pasatu da, baina erakundeek ez dute parajea lehengoratzeko neurririk hartu, eta, gaia aipatu zaienean erakutsi duten jarrera ikusita, ez dirudi hartzeko asmorik dutenik ere.
Honezkero irakurleak esango du: oso ondo, baina honek guztiak ba al du Andoainekin zerikusirik? Bai, jaun-andrea, eta irakurtzen jarraitzeko adina pazientzia baduzu, berehala atzemango duzu…
Bizkaiko erakundeetan EAJ da nagusi. Gipuzkoan zabortegiekin zerikusia duen edozer dela eta, sekulako zalaparta sortzen duen EAJ berbera. Izan ere, EAJk Gipuzkoan protesta egiten du zabortegiak ixten ez direlako, baina baita ixten direnean ere (horra hor Zarauzko Urteta). A zer eskandalua plastikoena Artigasen ordez Sasietan gertatu izan balitz! (Edo iazko apirilean Berriatuan detektatutako Q sukarra Lapatxen agertu izan balitz!)
http://www.bizkaia.net/home2/Bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?Not_Codigo=13142&idioma=EU.

EAJ hondakinak erraustearen aldekoa da, eta dagoeneko agindu du Zubietako proiektua martxan jarriko duela, hurrengo hauteskundeetan Gipuzkoako gobernua berreskuratzen badu. Alabaina, proiektu txikixeagoa izango da, alde batetik, lehengoa
neurriz gainekoa zelako (kostata, baina azkenean publikoki ere hori onartu behar izan dute) eta, bestetik, Gipuzkoan azken urteotan birziklatzearen alde egindako lanak, kontraesanak kontraesan, inork gutxik espero eta, jakina, errauskailuzaleek desio baino askoz emaitza hobeak lortu dituelako.
Errauskailuak ez du fama onik, ordea, ezta atez atekoaren kontra muturreko jarrerak erakutsi dituzten hainbat herritarren artean ere. Batez ere errauskailutik gertu egongo liratekeen herrietan, esaterako, Andoain. Horregatik EAJ saiatzen da bere apustua leuntzen errauskailua zabortegien "alternatiba" dela sinestaraziz.. Izan ere, zabortegiak dira etxe atzeko patioan inork nahi ez duen beste azpiegitura horietako bat.
Bada, EAJk sinestarazi nahi duen ideia horren aurrean, behar bezainbestetan errepikatuko dugu errauskailuak ez duela inolaz ere zabortegien beharra baztertzen. Izan ere, errauskailuak sortzen dituen errauts eta zepak botatzeko zabortegiak behar dira. Are gehiago, errauts eta zepa horiek arriskutsuak direnez, ohiko zabortegien ordez, zabortegi bereziak behar dira. Baina irakurleak ez du zertan itsu-itsu sinetsi esaten duguna. Horrela dela egiaztatzeko, Bizkaiko egoerari begiratu bat bota baino ez du egin behar. Izan ere, Bizkaiko hondakin politikak Zabalgarbiko errauskailua du oinarri duela hamar urtetik. Eta Bizkaian zabortegiak desagertu al dira? Inola ere ez. Zabalik jarraitzen dute, eta zabalik jarraituko dute urte askoan, gainera. Horren frogarik argiena da Bizkaiko Foru Aldundiak aurten bertan Artigaseko zabortegia handitzeko lanak lehiaketara atera izana. Lan hauek zabortegia beste 26,5 urtez zabalik mantentzea ahalbidetuko dute. Hau da, 2041. urtera arte! (Deia).
EAJk dio: “Zabortegirik inon ez”. Baina “inon ez” horrek herrialde guztietan balio al du? Ez, Gipuzkoan bakarrik, “kasualitatez”, gehien birziklatzen duen herrialdean bakarrik, alegia. Bizkaian, berriz, zabortegiak mantentzen eta handitzen ditu, ikusi dugun bezala, eta, gainera, ez dirudi haien kudeaketan aplikatzen duenik Gipuzkoan aldarrikatzen duen zorroztasuna.





Horren lekuko da Artigasen salatu berri dugun plastiko botatzea, baina hori ere
peccata minuta da beste zenbait kasurekin alderatuta. Horra hor Zallako Las Lagunaseko zabortegia. Udalak, irregulartasun ugari atzeman ondoren, ixteko eskatu du. Bide batez aipatu behar dut, irregulartasun horietako bat Zabalgarbiko zepak bertan bota izana dela (Zallako Udala).
Bai, Bizkaiko ispiluari begiratu baino ez zaio egin behar konturatzeko EAJ biluzik dagoela Gipuzkoan zabortegien kontra sutsu baino sutsuago ari denean. Zabortegien kontra sutsu baino sutsuago, betiere baldin eta Gipuzkoan badaude, eta, oroz gain, errauskailuaren alde JO TA SU! Kontua da ez birziklatzea, edo ahalik eta gutxien birziklatzea, edo ahalik eta gutxien birziklatzea eta, gainera, ahalik eta beranduen hastea. Eta horren adibide garbia ere bada Andoain. Izan ere, PSEk eta EAJk legegintzaldi hasiera-hasieratik 5. edukiontzia barrikada gisa erabili dute Udalak birziklatze bidean pauso sendoagorik ez emateko.
Hori garbi ikusi dugu Hondakinen Mahaian. Bertan, eztabaida askoren ondoren bi puntutan lortu genuen akordioa: materia organiko era bereizian bildu behar dela eta txipdun edukiontzi (marroi) bidez egitea bata eta 2016an Andoainen sortzen den hondakinen %60a era bereiztuan biltzea bestea. Lehenengoa, edukiontzi marroiarena, lehen bait lehen martxan jartzeko eskatzen ari dira PNV eta PSE (dakidanez, egun oraindik aurrekontuak luzatuta daudenez diru partida zehatzik ez dago honetarako), aldiz bigarrena lortzeko hartu beharreko neurriez, hau da, bilketak unibertsala izan behar duela eta %60ra iristeko errefusaren ontziak ezin duela egunero irekita egon, ez dute ezer jakin nahi. Horren adierazle, EAJk Hondakinen Mahaia ere utzi duela. Bien bitartean lanean ari garen eragileak eta batez ere herritarrak zigortuta.
Beraz, honaino iristeko pazientzia izan duzun irakurle hori, ikusten duzunez, testu hasieran aipatu dugun Artigaseko gertaerak Andoainekin ere badu zerikusirik, bai.

lunes, 23 de marzo de 2015

EKIMENA / ACTO


Andoaingo Eguzki eta Zero Zabor herri mugimenduek hondakin bilketa eraginkor baterako proposamenaren aurzkezpena eta herritar eztabaida dakarkigu.

Los grupos ecologistas de Eguzki y Zero Zabor vamos a presentar una propuesta entorno a una recogida de residuos eficaz.

Txostena euskeraz: ikusi artxiboa

El informe en castellano: ver archivo

Bestalde alderdi politiko guztiak gonbidatu ditugu gure proposamena entzun eta beraien iritzia herritarrei adierazteko Arazoaren eragileak guztiok garenez, konponbidearen eragileak ere guztiok izatea nahi dugu. Oraingoz presentzia baieztatu dutenak EH Bildu eta Irabazi-Ganemos dira. Goraipatzen dugu gure asmoa alderdi guztiak egotearena.

Por otro lado hemos invitado a todos los partidos políticos a que escuchen y opinen sobre nuestra propuesta. El problema lo creamos todxs y queremos que todxs seamos parte de la soulicón. Por ahora han confirmado la presencia EH Bildu e Irabazi-Ganemos. Reiteremos nuestra llamamiento a que acudan todos los partidos.

Elkarrizketa/Entrevista:

http://eguzki.org/2015/03/22/hondakinen-inguruko-elkarrizketa/


jueves, 19 de junio de 2014

ONGI ETORRIA KONPOSTAIARI ANDOAINEN!!!

(Para leer en castellano: http://eguzki.org/default.cfm?hizkuntza=2&atala=&id=0&azpiatala=)

Hala ere, neurriak geldoegi hartzearen ondorioz, hondakin bilketaren helburuak arriskuan egon daitezke.

Oraingoan badugu Andoaingo Udala eta herritarrak zoriontzeko arrazoi on bat: autokonpostatzeko neurriak abian dira.




Zehazki lau lan ildo dira abian jarri direnak konpostaia egiteko:
1- Eraikin publiko (Udala eta Zaharren Egoitza) eta ikastetxeei ( Ondarreta eta Ikastola) dagokiona.
2- Auzo konposta. Kalean jarritako eta auzotarrek kudeatzen duten konpostatzeko gunea. Lehena martxan jarri da Etxeberrietan eta laster bestea Makaldegi inguruan.
3- Landa guneetako konpostaia. Lehendik ere badira konposta egiten duten landa guneko etxe eta baserriak baina oraingoan jarduera hau orokortzea litzateke helburua, banaka naiz auzolanean.
4- Etxean konposta egin nahi dutenak, autokonpostaren gida eskura dezake udaletxean nola egin ikasteko.

Bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu auzo konposta eta landa guneetako konposta abian jartzea, hainbat andoaindarrek udalari bide hauek martxan jartzeko eskariak eginak zituzten eta.


Gogoratu behar dugu, konpostaia materia organikoa lur emankor edo/eta ongarri bihurtzen duen eraldaketa naturalari deitzen zaiola eta Andoainen une honetan sortzen den zaborraren %40a materia organikoa dela

Azpimarratzekoa iruditzen zaigu konpostairen bide honetan pausoak emateari, etxean sortutako hondakinei norberak edo auzolanean irtenbidea ematen zaiolako, hondakinen sorkuntza naiz kudeaketaren inguruan kontzientzia areagotzen laguntzen duelako, ingurumenari mesede egiten diolako eta bide batez hondakinen kudeaketaren kostua murrizten duelako.




Hala ere, dena ez da pozgarria hondakinen kudeaketan. Gai honetan udalak, Hondakinen Mahaian hitzartutako erabakiak aho batez hartu izana egokia bada ere, pausoak oso geldo ematen ari dira alderdiak, iaz udal batzarrean onartutako helburua, hau da %60ko birziklapen maila 2016rako, arriskuan jartzeraino. Ez dugu ahaztu behar helburu hori udalean aho batez onartzeaz gain, Aldundiak helburu bera jarri duela Gipuzkoa guztirako eta baita Europako Batasunak, elkarte osorako ere.


Beraz, udala osatzen duten alderdi politiko ezberdinei eskatzen diegu egin dezatela benetako saiakera edo esfortzua akordio on batetara iristeko eta horretarako inguruko herrietako esperientziak baliatu ditzatela, besteen akatsetaz ikasiz, guk errepika ez ditzagun.


Gure aldetik ahalegina egingo dugu, gure herriko zabor bilketa unibertsala, ingurumenarekiko arduratsua eta ordainketa nork bere birziklatzeko esfortzuen araberakoa izateko.


Eguzki, Andoainen 2014ko ekaina

viernes, 25 de abril de 2014

En el día de las KUADRILA egunean...‏

Kuadrilen egunean ere birziklatu!

Eguzki Taldeak edukiontziak jarriko ditu kuadrilen eguneko bazkarian hondakinak bereizi eta birziklatzeko aukera emateko, modu honetan gauzak behar diren bezela egiteko.
Horrela dagoeneko biriziklatzen duenak ikusiko du jai giro batean ere posible dela eta oraindik egiten ez duenak eredua ikusi eta ikasteko aukera izango du. Hortaz erabili eta bereizi hondakinak horretarako prestatuko diren guneetan.
Eskertuko genuke kuadriletan hau zabaltzea eta kasualitatez norbaitek esku bat bota nahi badu gurekin jarri harremanetan. Dei egiten dugu ere edalontzi berrerabilgarria erabiltzea eta ingurumena zaintzea festa egunetan.
 Andoainen ere ondo egitera goaz



¡ El dia de las kuadrilas, recicla!
El Grupo Eguzki va a colocar contenedores en la comida del día de las kuadrilas para así poder separar los residuos y poder reciclarlos, tomando una postura correcta respecto a este tema.
De esta forma quien ya tiene la costumbre de reciclar verá que en un día festivo también es posible y quien todavía no lo haga podrá aprender del ejemplo de los demás. Por lo cual llamamos a utilizar estos espacios para el reciclaje que vamos a ofrecer. Nos gustaría que lo difundieras lo máximo posible entre las diferentes kuadrilas y si por un casual alguien se anima a echarnos una mano que se ponga en contacto con nosotrxs.
Hacemos llamamiento a utilizar los vasos re utilizables y a cuidar del medio ambiente-
En Andoain también vamos a hacer las cosas bien.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Zorionak ADUNA felicidades!


Duela egun gutxi Adunako herria saritua izan zen CONAMA sariarekin bere zero zabor proiektuarengatik. Proiektuaren helburua Adunan sortzen den hondakin organiko guztia,  autokonposta edo auzokonpostaren bidez, bertan tratatzea da, %100 era iritsiz. Ondoren birziklagarriak diren hondakin guztiak biltzea, horrela birziklatzen edo konpostatzen diren hondakinak %85a izatea iritsi arte, errefusa %15an utziz, edukiontzi berdea erretiratuko litzateke eta errefuxa astean behin jaso. Proiektua erritmo onean doa eta helburu horiek ia guztiz lortu dira, adunarrak bere hondakinekin eta beraien inguruarekin modu arduratsuan jokatzea erabaki dute, horregatik jaso dute sari hau, bejondeizuela!

Sari hau, lehen Hernanik eta Usurbilek jasotakoari batzen zaio eta Gipuzkoako zenbait herrietako zaborren kudeaketa eredugarria dela adierazten du. Orain gainontzekoon erronka, ingurumenarekin naiz herritarrarekin arduratsuak diren jarduerak aurrera eramanaz, Gipuzkoa osoko zaborraren kudeaketa on bat egitea da, Gipuzkoa osoa eredu bihurtuz.



Hace unos pocos días el municipio de Aduna era conmemorado con el premio CONAMA por su proyecto encaminado en la filosofía cero residuo. El objetivo de dicho proyecto es que todo residuo orgánico del municipio sea tratado en el mismo, mediante el autocompostaje y el compostaje vecinal, llegando así al 100% de todos los residuos orgánicos. Se pretende potenciar la recogida de los demás residuos reciclaves del municipio logrando una tasa de reciclaje y compostaje del 85%. De esta forma el rechazo sería del 15% y se recogería una vez a la semana además de retirar el contenedor verde. Este proyecto prácticamente se esta cumpliendo y por eso ha sido premiado el municipio de Aduna. Los habitantes de Aduna han tomado el camino de la responsabilidad en cuanto a residuos y al cuidado del medio ambiente. ¡ Enhorabuena!

Este premio, junto a los recibidos anteriormente por Hernani y Usurbil, demuestra que la gestión de residuos de algunas localidades Gipuzkoanas es ejemplar. Ahora los demás debemos sumarnos a esas buenas prácticas respetuosas tanto con el medio ambiente como con los vecinos y conseguir hacer una buena gestión de los residuos en toda Gipuzkoa y lograr, de esa manera, que toda la provincia sea ejemplar




martes, 5 de marzo de 2013

Jakinmina nagusi / La curiosidad patente


(Abajo en castellano)

Andoaingo kaleak jakinminez bete zaizkigu azken egunetan. Kartel andana agertu dira zaborren inguruan gehiago jakin nahiean. Ez da harritzekoa izan ere errausgailua eraikitzen badute Andoaindik oso gertu geratuko da, gutxi gora behera 3km-etara eta azken aldian kaleratu diren txostenak osasunaren inguruan ez dira nola nahikoak. Alternatiben alde apostu egiten dugu, hauen bitartez errausgailua ezer ezean utzi baitaiteke Andoain ke kutsakorrez babestuz.


Esan BAI osasunari, esan BAI alternatibei, esan BAI errausgailua geratzeari!

Las calles de Andoain se nos han llenado de curiosidad. Hemos podido observar muchos carteles sobre las basuras y no es de extrañar ya que la incineradora nos la quieren construir practicamente al lado, a 3km más o menos. Y los informes publicados últimamente sobre las consecuencias en la salud no son nada alentadores. Apostamos, nuevamente, por las alternativas, las cuales evitarían la utilización de la incineradora, así protegiendo Andoain de los humos contaminantes.

Di SI a la salud, di Si a las alternativas, di SI a parar la incineradora

lunes, 18 de junio de 2012

MOSAIKO ERRALDOIA ZURRIOLAN


Gaurkoan emaitza argazkian ikusi dezakezuena izateko lana egin duzuen guztiontzat, beste behin, eta jada hiru dira ( Ulianren inguruko mozioa, Pasaiako zentral termikoaren ixtearen berria eta gaurkoa) hilabete honetan, adimena, ausardia eta gogor egindako lana batuz gero emaitza onak lortzen direla. 
ESKERRIK ASKO!! 

Egun hauetan aurkeztutako plangintzak argi eta garbi erakusten du errausgailurik gabe zaborra kudeatzea posible dela. Bagoaz aurrera poliki poliki, gure etxeetan jarrita ditugun haize errotek ongi mugitzeko aire garbia behar dutelako , baño batez ere, gu eta gure ondorengoak osasuntsu bizitzeko!!
Esan ozen, esan beldur gabe:

ERRAUSGAILURIK EZ!!!

lunes, 4 de junio de 2012

ZERO ZABORREN ALDEKO EKIMEN ERRALDOIA ZURRIOLAN / ESPECTACULAR INICIATIVA EN FAVOR DE LA INICIATIVA CERO RESIDUOS EN LA ZURRIOLA

Zero zabor plataformak antolatuta, Gipuzkoa osora zuzendutako ekimen erraldoi eta ikusgarri bat egiteko asmoz dabiltza Donostiako Zurriola hondartza inguruan.
Eguzkikook ekimen horrekin bat egiten dugunez, hemen azaltzen dizuegu datorren 15 egunetan Andoaingo Zero Zaborrek antolatu duen egitaraua bai zero zabor filosofia ezagutzera emateko eta baita ekainaren 17ko ekimen berezi horren berri emateko nahiz bertan parte hartzera gonbidatzeko ere.

Ekainaren 5an
zero zabor filosofia zertan datzan azalduko da eta ekainak 17an egin nahi den mosaiko erraldoiaren ekimena aurkeztu. Hitzordua arratsaldeko 19.00tan Urigainen.
Ekainak 9 larunbata goizeko 11:00tan "Errausgailuari ateak ixten" dokumentala eta ondoren eztabaida Basteron.
Ekainak 17an mosaiko erraldoia Donostiako Zurriola hondartzan 12:00tan.

Gipuzkoan "zaborren" eztabaida piztu da. Ez da harritzekoa, Europatik zabortegiak ixtea eskatzen ari dira eta gainera errausgailuak erabiltzea debekatu nahi dute. Argi dago hortaz arazo baten aurrean aurkitzen garela, sortzen ditugun hondakinei irtenbide bat eman behar zaie eta. Eztabaida hau nahi ta nahi ez andoaindarrei eragiten die, izan ere Zubietan eraiki nahi duten errausgailua 2,5 km ingurura geratzen da Andoain herritik, hau da, errausgailuak dituen arrisku eremuetatik altuenaren barnean kokatzen da, 5km arte  osatzen den  arrisku goreneko inguruan hain zuzen. OMS (munduko osasun elkarteak) berak ere onartu du errausketaren ondorioz kanporatzen diren partikula, furano, dioxina eta toxiko desberdinak oso kaltegarriak dira osasunarentzat. Hau horrela izanda andoaindarrok arazo haundi baten aurrean aurkitzen gara.

Ikusitakoak ikusirik ezinbestean Andoainek ere zero zabor bidean kokatu behar, baina zer da zero zabor filosofia? Zero zabor helburu bat da. Gure eguneroko jardunean erabili behar ditugun materialak alferrik galdu eta elementu kutsakor bihurtzen ez uztean datzan helburua. Hondakinak zabor bihurtzea ekidin behar dugu, hauek gaika bilduz eta birziklatuz. Finean irtenbide egokia eman ahal zaion hondakinei hori egitean datza, goraipatuz sortzen ez den hondakina hori dela hoberena, ohitura eta kontzientzia sortuaz.
Informazio zehatzagoa: 
http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/zero-zabor-helburu-objetivo-cero-basuras/zero-zabor-azalpena/

Beraz, 17ko mosaikoan parte hartzera gonbidatu edo/eta bultzatu nahi zaitugu eta hau benetan erraldoia egin nahi denez, antolaketa egokia behar da horregatik, zu eta zure lagunak, klasekideak,ikastaroko lagunak... parte hartzeko komenigarria denez izen ematea, egizu honako bide hauek erabiliz:

andoainzerozabor@gmail.com
biolur@yahoo.es
943592459ra deituaz.



Organizado por la Plataforma Zero Zabor (Cero Residuos), quieren llevar a cabo una iniciativa espectacular dirigda a la sociedad gipukoarra, en la playa de la Zurriola de Donostia.Puesto que desde Egzuki apoyamos la iniciativa, os mostramos el programa que a organizado Zero Zabor de Andoain con el fin de dar a conocer en que consiste el "cero residuos", así como para dar a conocer la iniciativa del 17 de junio además de animar a participar en ella.

El 5 de junio martes a las 19.00 horas en Urigain presentación de cero residuos y del acto del 17 de junio.
El 9 de junio sábado proyección del documental " Cerrando las puertas a la incineradora" y debate a las 11 en Bastero.
El 17 de junio mosaico gigante en la playa de la Zurriola de Donostia a las 12.

En Gipuzkoa se ha encendido el debate sobre las "basuras". No es de estrañar, desde Europa estan exijiendo el cierre de los vertederos y ademas quieren prohibir las incineradoras. Por lo cual nos encontramos ante un problema, ya que tenemos que solucionar la gestion de los residuos que creamos. Este debate obligatoriamente afecta a las y los andoaindarras, ya que la incineradora que quieren construir en Zubieta queda a 2,5 km del centro de Andoain, esactamente dentro del radio de máximo riesgo que marcan los 5km a la redonda de dicha calificación. La O.M.S. ( Organización Mundial de la Salud) verifica el riesgo de las expulsiones de pequeñas particulas, furanos, dioxinas y toxicos diferentes por consecuencia de la incineración. Por lo cual las y los andoaindarras nos encontramos ante un gran problema.

Visto lo visto Andoain debe introducirse en el camino de cero residuos, pero ¿ Cual es la filosofia cero residuos? Cero residuos es un objetivo. Consiste en no desaprobechar y evitar que os materiales que utilizamos cotidianamente se conviertan en elementos contaminantes. Hay que evitar que los residuos se conviertan en basuras, recogiendolos selectivamente y reciclando, así dandole una salida correcta a todo lo que se le pueda dar teniendo presente que el residuo que no se genera es el mejor. Tenemos que crear esa conciencia y costumbre ante los residuos.
Más información: 
http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/zero-zabor-helburu-objetivo-cero-basuras/zero-zabor-azalpena/

Por todo ello, te invitamos/ persuadimos a que participes en el mosaico gigante del 17 que por su gran tamaño necesita una buena organización, por lo que os recomendamos a ti y a tus compañeros de clase, de trabajo, de cursillo... que os inscribáis, cosa que podeis hacer de la siguiente forma:

andoainzerozabor@gmail.com
biolur@yahoo.es
Llamando al 943592459