Mostrando entradas con la etiqueta birziklapena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta birziklapena. Mostrar todas las entradas

jueves, 12 de noviembre de 2020

BOLTSA KONPOSTAGARRIEN MAKINAK MARTXAN JARTZEA

 

Andoainen ezarriak dauden edukiontzi marroiak erabiltzeko erreztasunak ahalbidetu behar ditu Udaletxeak. Edukiontzi marroiean jasotzen den hondakin organikoa, etxean modu eroso eta txukunagoan biltzeko boltsa konpostagarriak oso baliagarriak dira. Udaletxeak dohain banatzen ditu baina azken aldian banaketa ordutegia asko murriztu da eta orain soilik astearte eta ostegun goizetan (08:30-13:00) banatzen dira. Neurri hau abuztuan jarri zen eta egun horrela jarraitzen du, herritarrentzat oztopo bilakatu delarik ordu horietan boltsen bila joan ahal izatea. 

Oreretan erabiltzen duten makina.

Urtarriletik banaketarako makinak udal biltegian daude, zain. Egokitzapen teknikoak egiteko nahiko denbora egon da eta pasaden iraileko plenoan udal agintariek eman zituzten azalpenak ez dira nahikoak. Alde batetik zain jarraitzen dugun bitartean ez dutelako inolako neurririk hartu boltsen banaketa errazteko, konfinamenduan egin zuten modura. Are eta okerrago banaketa bi goizetara murriztu dute. Bestetik ez da ulergarria enpresak horrenbeste denboraz trabak jartzen egotea. Seriotasun pixkat eskatzen dugu. Edo birziklapena oztopatu nahi da?


Herritar asko kexu adierazi da ordutegi murrizketa horrekin eta baita makinak funtzionamenduan ez jartzearekin. Askok sare sozialetan adierazi dute boltsetarako erreztasunak ez badituzte eskuratzen birziklatzeari uztiko diotela. Hau Udalaren ardura da eta guztiz onartezina da.

Berehalako irtenbidea eskatzen dugu makinak martxan jar daitezen eta bien bitartean neurriak hartzea herritarrei erreztasunak emateko boltsak lortu ahal izateko.

(Duela ia bi hilabetetako udal batzarrean emandako azalpenak bideoan).


Andoaingo Eguzki 2020-ko azaroa.



 

jueves, 28 de mayo de 2020

AUZOKONPOSTAREN HERIOTZA


Duela egun gutxi, 6 urte betetzera zihoazen lehen auzokospota gunea abian jarri zenetik Andoainen, zehazki Etxeberrieta auzoan. Betetzera zihoazen diogu otsail erdian desagertu egin baitzen Etxeberrietako gunea eta ezin esan une hartan COVID19 birusaren eraginpean geundenik, ez behintzat osasun larrialdiaren ikuspegitik ezta albistegien eraginaren ikuspuntutik ere.
2014.urteko maiatzean Andoainen auzokonposta abiatu zen, herri mugimenduak eta herritar talde batek eskatu eta bultzatuta. Andoainen hondakin organikoa birziklatzen edo konposta egiten hasi zen. Tarte laburrean 38 familia parte hartzen hasi ziren Etxeberrieta Plaza eta kiroldegiko guneetan. Beste gune batzuk zabaldu ziren Ondarreta  kalean ( Gurutze Gorri ondoan) eta Sorabillan.
Etxeberrieta auzoan kokatuta zegoen azukonposta gunea.
Denborarekin ordea nahikoa ez zela egin uste dugu sistema iraultzaile hau herri osora zabaltzeko. Auzokonposta, autokonposta bezala, norbera bere hondakin organikoen arduradun bilakatzen da eta, hondakinekiko arduratsuago eta kontzienteago izaten laguntzeaz gain, gastu handirik gabe eta eguneroko kamioien kutsadura gabe, hondakin organikoa ongarri bilakatzen da, ondoren landa eremuan, lorategietan edo norberaren landareekin erabiltzeko.
Urteak joan eta urteak etorri hitz politak jaso genituen auzokonpostaren inguruan: elikagaiekin 0 Km produktuekin alderatzen zutela, herri ekimena sustatu behar zela… Baina arrazoi bat edo beste beti gerorako geratzen zen udalak  auzokonposta bultzatze eta zabaltzearen aldeko kanpaina bat egitea. Hitzak bai baina ekintzak ez.
Udalaren ekimen faltak eta hobariek izandako garapena izan dira auzokonpostaren heriotzaren arrazoi nagusiak gure ustez. Azalduko dugu:
Hasieran auzo konposta egiten zutenentzat gai organikoaz arduratzeak hobariak ekarri zituen: 2014 – 2017bitartean auzo zein autokonposta hobari handiagoak izan ditu, edukiontzi marroia jarri zenean zituenak baino. Gure ustez, irizpide egokia zen hori. Denborarekin, auzokonpostaren zabalkunde eza eta alderdi batzuen jarrera ezkorrak ekarri zuen 2018ko ordenantza fiskaletan auzokonpostaren hobaria eta edukiontzi marroiarena berdintzea. Une honetan aurreikusi genuen zein izango zen hurrengo jokaldia, hain zuzen 2019an etorri zena, hots, edukiontzi marroiaren hobariak auzokonpostarena baino handiagoak izatea. Bilketa garestiagoa eta kutsakorragoa denak, sari hobeagoa izango zuen, norberak bere borondatez, bere arduraz, eguraldi txarra hala ona, txukun eta kontzienteki eginiko lanak baino. Gainera aldaketa hauen berri ez zitzaien jakinarazi zuzenean auzokonpostaren erabiltzaileei. Hau da, lan gehiago egin eta gainera gehiago ordaindu, hobarien aldaketen berri ematea baino zer gutxiago, ez?
Logikoa denez, udalaren babes publiko ezari, edukiontzi marroira isurtzeak hobari handiagoa izatea (nahiz eta agian ez izan arrazoi bakarra) gehitzen badiogu, iragartzeko modukoa zen auzokonpostaren heriotzaren bidean jarri du. Andoainen sistema jasangarri eta iraultzaile hau heriotzera kondenatu da (egun Ondaretako gune besterik ez da geratzen 4-5 erabiltzailerekin) batzuen estrategia aurrera ateraz, beste batzuk jabetu ere egin gabe. Bide horretan gure  akatsa udal politikari eta arduradunak gehiago ez presionatzea da
Otsailean aurkitu genuen irudia.
Tristuraz idazten ditugu lerrook baina ez dugu etsitzen. Auzokonpostak etorkizuna eduki dezake Andoainen eta hor dugu adibide gisa gertu dugun Hernani, non biztanlegoaren %25ak egiten duen auzokonposta, baina horretarako udalak jarri behar du lanean:
-          Auzokonpostaren alde eginez, asmoz naiz diruz
-          Sensibilizazio kanpaian edo lan bat eginez.
-          Gune berriak irekiz.
-          Hobariei dagokionean hasierako egoerara itzultzea; auzokonpostak edukiontzi marroia erabiltzeak baino hobari handiagoa izan behar du.


Hona hemen ordenantza fiskalen inguruko bozkak, urtez urte. Argi utzi behar dugu auzokonpostaren hobarien gaia, zaku handi bateko ale bat baino ez dela  baina agian EH Bilduk, bi legegintzalditan saiatu eta lortu ez zuen ahobakartasunaren bila sakrifikatu zuela auzokonpostaren hobarien gaia.



Ordenantza fiskal berrien alde
Ordenantza fiskal berrien aurka
Abstentzioa
2017
EHBildu, EAJ-PNV, Ganemos, Irabazi eta atxikitu gabeko zinegotzia
PSE-EE

2018
EHBildu, Ganemos, Irabazi eta atxikitu gabeko zinegotzia

PSE-EE eta EAJ-PNV
2019*
Aho batez onartuak


2020
Aho batez onartuak


(*) 2019ko maiatzera arte EH Bildu egon zen Udaleko agintean eta tasen ordainketa 2018 abenduan onartu zen.


Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra Andoainen, 2020ko maiatzean.

eguzki_captura


miércoles, 13 de marzo de 2013

Jakinminari erantzunez / Respondiendo las curiosidades

Andoaingo kaleak elkarrizketa xelebre hauetaz agertzen jarraitu dute. Las calles de Andoain siguen siendo testigos de estas conversaciones peculiares. Informatzea inoiz ez da gehiegizko kontua. Informar nunca está de más. Izan ere zalaparta asko sortzen ari diren gaien inguruan informatu dugu. Hemos informado sobre temas que están a la orden del día. Baina guztiaren gainetik Andoaindik 3km egin nahi diguten errausgailua salatu nahi dugu. Pero por encima de todo queremos denunciar la construcción de la incineradora que nos quieren imponer a tan solo 3km de Andoain. Beti esan izan digute ez-ezka gabiltzanoi ez ditugula irtenbideak aurkezten, orain da eguna errausgailuari alternatibak aurkeztu soilik ez martxan jarri ditugunak ere, alternatiba egingarriak eta batez ere baietz esaten diogu osasunari eta ingurumenari hauen bidez. Siempre se nos ha criticado de que no nos movemos del no. Pues ha llegado el día en el que presentamos y en algunos casos se llevan alternativas factibles adelante las cuales no necesitan de ninguna incineradora, es más, decimos bien alto que si a la salud y al medio ambiente.

ERRAUSGAILURIK EZ! ¡INCINERADORA NO!












martes, 5 de marzo de 2013

Jakinmina nagusi / La curiosidad patente


(Abajo en castellano)

Andoaingo kaleak jakinminez bete zaizkigu azken egunetan. Kartel andana agertu dira zaborren inguruan gehiago jakin nahiean. Ez da harritzekoa izan ere errausgailua eraikitzen badute Andoaindik oso gertu geratuko da, gutxi gora behera 3km-etara eta azken aldian kaleratu diren txostenak osasunaren inguruan ez dira nola nahikoak. Alternatiben alde apostu egiten dugu, hauen bitartez errausgailua ezer ezean utzi baitaiteke Andoain ke kutsakorrez babestuz.


Esan BAI osasunari, esan BAI alternatibei, esan BAI errausgailua geratzeari!

Las calles de Andoain se nos han llenado de curiosidad. Hemos podido observar muchos carteles sobre las basuras y no es de extrañar ya que la incineradora nos la quieren construir practicamente al lado, a 3km más o menos. Y los informes publicados últimamente sobre las consecuencias en la salud no son nada alentadores. Apostamos, nuevamente, por las alternativas, las cuales evitarían la utilización de la incineradora, así protegiendo Andoain de los humos contaminantes.

Di SI a la salud, di Si a las alternativas, di SI a parar la incineradora

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Birziklapena?

Hementxe dugu gure herrian berziklatzeko duten modua iruditan. Azoka egunetan, bertako kontainer nahiz inguruak egurrezko eta kartoizko kaxaz betetzen dira. Kamioia etortzen denean (organikoaren kamioia, hots, ohiko zakar kamioia) papera nahiz kartoi guztiak beste organikoen bi kontainerrekin batera kamioiera sartzen ditu nahastuta. Udaletxeak ez du ezer ez egiten...gazteleraz esaten den moduan, "vale más una imagen que mil palabras" :