martes, 24 de febrero de 2026

Lurpeko uraren eta haitzuloen kutsaduraz kanpaina Andoainen

 

Martxoren 14ean ospatzen da "Ibaien aldeko nazioarteko eguna" eta Andoaingo Eguzkitik kontzientziazio lana egin nahi dugu.


 

Lurpea Garbiko kideekin hilabeteak daramatzagu elkarlanean, horren adierazgarria da Ibiur urtegian zegoen zabortegi klandestino eta kutsatzailearen afera (1) edota Asteasu herriko Kontzekal errekastoan zeuden 150 gurpilen salaketa (2).

 

 

Lurpea Garbiko lagunek Tolosaldea osoko kobazulo eta sima kutsatuen ikerketa egin dute eta Aldundian eskatu dute hauek garbitzea, berau ho batez onartua izan delarik. Oraingoz soilik Larraul herrian egin da garbiketa, non bertako simatik 42 tona zabor atera diren, hezur, botila eta mota guztietako hondakinak zeudelarik, tartean guda zibil garaiko obus bat.

 

Tolosaldeako ikerketa horretan zehar bildutako irudiekin dokumental bat egin dute. Dokumental hau martxoak 25eko arratsaldean ikusi ahalko da Basteron.

Bien bitartean,  lurpeko guneak naiz ura bargi matetzearen garrantzia eta beharraz kontzientzia hartzeko helburuarekin, otsailak 23an hasita Andoaingo 3 ikastetxetan (Aita Larramendi Ikastola, La salle-Berrozpe eta Leizaran Institutua) ikerketaren erakusketa eta honen inguruko hitzaldien egoitza alternatiboa izango dira eta ikasleek martxoak 25eko goizean ikusi ahal izango dute dokumentala Basteron.

 

Kobazulo eta simak zaborrez kutsatuak egoteak ekartzen du euria egitean bertatik igarotzen den urak zaborra zeharkatzea, ura kutsatu eta ur hau filtratzea akuiferoetara, hauek kutsatuz.

 

Ibaien aldeko nazioarteko eguna baliatu nahi dugu akuiferoetako uraren inguruan kontzientzia hartzeko, baita kobazulo eta simak garbi mantentzearen garrantziaz ere.

 

Bukatzeko gogorarazi nahi dugu Eguzkitik urteak daramatzagula aldarrikatzen saretxo metalikoak ezartzea ibaietara hondakinak erori ez daitezen, zubietan naiz gune sentiberetan. Dagoeneko hamarnaka herrietan jarri dituzte eta  milaka metro daude babestuta, Udalekin izandako elkarlanaren fruitu. Gogorarazi eta txalotu nahiko genuke iazko urtean Andoaingo zubietan jarri ziren saretxoak edota Errekabeltz-Ziako errekaren lanen ostean ezarri direnak. Hau da bidea!

 

(1(1)   https://eguzki.org/?s=ibiurko

(2(2)   https://eguzki.org/2025/06/24/150-gurpil-baino-gehiago-errekara/


0 comentarios:

Publicar un comentario