Zalantza gehiago sortzen diguna da prozesurako herritarren aldetik jaso ziren 133 proposamenetik, 13 soilik aukeratuak izan zirela. Nork aukeratu ditu? Zergatik 13? Zein ezaugarri hartu dituzte kontutan? Herritarrak ere egon al dira erabakitzeko gune horretan?
Zalantza hauetatik abiatuta kezka eta harriduraraino ere iritsi gara, izan ere aukeratuak izan diren 13 proposamen horietatik, 4.puntuan, edukiontzi grisa eta organikoaren edukiontzia erabiltzeko txartela kentzeko diru partida bat proposatzen baizen.

Bestalde, proposamenak aukeratzeko orduan bete behar ziren irizpideak irakurrita, 4.puntu hau aukeratu izanak, haserrea ere piztu zigun. Irizpide horien arabera, aukeratuak izango ziren proposamenak ingurumen inpakturik ez zutela izango adierazten zen. Edukiontzien txartela kentzeak errefuxa gehiago eta organikoan inpropio gehiago ekarriko lituzkela jakitun gara guztiok. Hortaz ingurumen inpaktu handia.

Ezin uler dezakegu gai edo puntu honek aurrekontu parte hartzaileetan lekua
izatea:
-
Aurrekontu
parte hartzaileen filosofiarekin ez dator bat. Gure ustez aurrekontu parte
hartzaileak irtenbide bat eman edo proposatu behar duten gaientzako izan behar
du. Txartelak kentzeak berriz errefuxa gehiago sortzeaz gain, beste bilketa
zatiei kalte egiten die, aipatu dugun organikoaren kasuan adibidez.
-
Hondakinen
kudeaketan kalte egiten du. Neurri honekin, hondakinen kudeaketan oinarri
diren murrizketa, berrerabilpen era birziklatzea eragozten da. Ondorioz Europar
Batasuneko zuzentarauen aurka egingo genuke eta berehala somatuko genuke hondakinen bereizketaren emaitzen okertzea.
-
Kotsensuak
hausten ditu. Egun daukagun hondakinen bilketa sistema Hondakinen Mahaian
dule bi legegintzaldi adostutakoa da. Adostasun zabala, izan ere une hartan
udalean ordezkaritza zuten alderdiez gain, hainbat herri eragile eta mugimenduk
(tartean Eguzki) parte hartu genuen eta. Urtebete baina gehiago eta dozena bat
bilera inguru behar izan genituen adostasun hori lortzeko eta orain, aurrekontu
parte hartzaileak adostasun hori hausteko erabili nahi direla dirudi.
Udaletxeak azalpenak eman behar dituela uste dugu eta
etorkizunean horrelako gertakaririk ez errepikatzea eskatzen dugu. Andoainen, eskualdeko hainbat herritan bezala, hondakin sistemaren emaitza positiboak
txartelaren ezarpenaren ondorioz etorri dira, oraindik hobetzeko tarte handia
gelditzen delarik.
Azkenik oso deigarria egiten zaigu bozkak jasotzeko epea
urriaren 31ean bukatu zela eta idatzi hau egiten gabiltzan azaroak 23 honetan,
emaitzen berririk ez dugula.
EDUKIONTZIEN TXARTELA GUREKIN GELDITZEN DA!
Andoaingo Eguzki 2021-eko azaroa.
0 comentarios:
Publicar un comentario