![]() |
Unanibiko zubi eta ingurua tirolina jarri baino lehen |
Eguzkikook
jasangarria ez dela diogu eta balio hezitzailea ere zalantzan jartzen dugu.
Zenbait
talderen (Unanibiren Lagunak, Haritzalde, Naturkon, Eguzki) eta ehundaka
herriatarren kexuen ostean, hilabete pare bateko atzerapenarekin baina jarri
dute martxan. Unanibiko tirolina+ferrata bidea “jasangarri eta hezitzaile” dena
jada abian da.
Eguzkiren
ustez, egitasmoa ez da jasangarria eta bere balio hezitzailea ere zalantzan
jartzen ditu. Izan ere, Leitzaran bailarako tirolina+ferrata ibilibidearen zati
bat, Leitzarango Biotopo Babestu, KBG
(Kontserbazio Bereziko Gune) eta Natura 2000 Saretik (babes irudi
garrantzitsuenak aipatzearren) igarotzen da.
![]() |
Tirolina erabiltzen hasiera egunean. Akabo inguruko hegazati eta landareen lasaitasuna |
Eguzkitik, 2019ko
iraila ezkeroztik Eusko Jaurlaritzari (babes eremuaren baldintzak jartzen
dituena) eta Andoaingo Udalari (egitasmoaren sustatzailea) egindako helegite
naiz emandako ingurumen mailako argudioen artean hauek izan dira arrazoi nagusiak
egitasmo horri ezetz esateko:
-
Babestutako eremu baten barnean egitea. Kontuan izan behar dugu KBG izendapena,
Europar Batasunean mantendu eta berreskuratzeko lehentasunezko habitatei ematen
zaila; ondorioz lehentasuna habitat horien mantentze edo/eta berraskuratzea
behar luke; honi, Andoainen babestutako eremuak lurzoruaren %1era ez dela
iristen kontuan izan behar dugu eta egitasmoa hau babestutako eremuan kokatu
dutela. Tirolina+ferrata ibilbideak ez du balio kokatzen habitat hori bere
horretan mantentzeko, ezta noski, hobetzeko ere.
-
Babestutako espeziak arriskuan jartzen
dira. Tirolina+ferrata
ibilbiderako txostenetan aipatzen den bezala, EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan
agertzen diren hiru espeziek eragin zuzenak jasango dituzte: ur-zozoak, gorostiak
eta erratzak. Txosten horietan jasango duten eragin zuzena gutxietsi egiten
dela ere egia da.
![]() |
Ur-zozoak kabi bat du ibilbidearen parean baina ingurumen txostenean garrantzia eman beharrean, pandemiaren ondorio dela esan durte. |
- - Kolonizatu gabeko espazioak gizakiaren jarduerara okupatzen dira. Tirolinaren abiapuntu eta iritsiera puntua harkaitz eta ibai inguruko landarediz osatutako ingurune malkartsua izanik, gizakia ibiltzen ez den inguru bat izateari utziko dio, orain arte aparte geratzen zen inguru berri bat okupatuz edo kolonizatuz. Puntu hau ez da kontuan hartu ingurumen eraginaren txostenean.
- - Dei efektua. Lehendik ere bisita ugari jasotzen
dituen eta oraindik behar bezala antolatuta ez dagoen Leitzaran bailararentzat
eta babes eremuarentzat kontuan hartu ez den dei efektua izatea oso posiblea
da. Hau ere ez da kontuan izan ingurumen eraginaren txostenean. Gainera, andoaindarrak
eta kanpotar asko izugarri kuttuna duten lekua da, hemendik aurrera aldatu eta
baldintzatua geratuko dena.
Bestalde,
aurkezpenean garrantzi eman zioten jasangarritasunaren gaia zuritzeko,
ingurumen azterketaren arabera eguneko bisitari kopurua 30 lagunekoa dela baina
8 besterik ez direla izango baieztatu zuten. Guk, erabaki hori lehen
denboraldirako izango dela erantsiko
dugu eta egindako kexa eta protesten ondorio izan dela uste dugu.
![]() |
Sinadura bilketa, hitzaldia eta konzentrazioa ere egin dira tirilaren egitasmoa geratzeko. |
Helburu
hezitzaileei dagokionean, ibilbide honekin
lortzen diren helburuak beste era batera lor zitezkeela uste dugu, babestutako
ingurunea kaltetu gabe, Leitzarango Biotopoz kanpo eraikita edo are hobe baita
bailaratik kanpo ere; eta zenbait hezitzaile naiz pedagogoren iritzia bildu
ostean helburu hezitzaile horiek lortze bide eraginkorragoak badirela baieztatu
digute.
Ondorioz, Andoaingo Udalak Eusko
Jaurlaritzaren gainbegiratuarekin, akats larri bat egin duela uste dugu egitasmo
hau aurrera eramanez, eta galdetzen dugu ea “Klima Larrialdi” izendapenak
halako egitasmoak zuritzeko baino ez ote
duen balio. Eguzkikook, tirolina+ferrata ibilbidea, egitekotan, beste leku
batean egin zitekenaren uste sendoa dugu.
Eguzki
Talde Ekologista eta Antinuklearra 2021eko uztailaren 4an.
0 comentarios:
Publicar un comentario