Famatua egin
da, antza denez, Olagain auzoan (
Andoain) agertu den sugea.
Baina suge esan eta bati baina gehiagori
belarriak tente jartzen zaizkionez, narrasti hauekiko gure ezjakintasuna
agerian utziz, goazen azalpen batzuk ematera.
Suge
biperakara
Hori da, espezie honen izena edo Natrix maura.
Suge hau uraren inguruan bizi da, igerilari
eta urpekari ona baita. Ale ederra da Olagaingoa, 80zmtatik nekez pasatzen
baitira. Lurrean edo adarretan berotzen da eta orduan jotzen du uretara
elikagai bila: zapaburuak, igelak, zapoak, arrainak eta uhandreak (topatzen
baditu).
![]() |
Aiurri aldizkaritik hartutako irudia |
Bere burua babesteko itxuraren estrategia
erabiltzen du, ez baitu pozoirik. Sugegorrien (hauek pozoitsuak izaten ohi
dira, gure arriskutsuak ez badira ere) itsura eta jokabidea dute: buru hiruki
forman (zabala atzealdean), gorpuaren azpialdeko koloreak zig-zag itxura dute,
arriskua sentitzean txistuka hasten da eta buruarekin kolpatuz erasotzen du (
sugegorriek hozka egiterakoan bezala) baina ez ditu ez hozka egiteko hortzak,
ezta pozoia ere.
Beraz, ez arriskutsua inondik ere. Basa
bizidun gehienak bezala, gizaki gertu sentitzean, ihesbideren bat utziz gero
ihes egiten saiatuko da, ez digu aurre egingo.
Horregatik, Olagaingo sugea, naturaren
ikuskizun bat dela uste dugu, ikusteko aukera izan dutenak, telebistaren
beharrik gabe, Wild Frank-i begiratu gabe, ikusi daitekeen gertakizun polita.
Sugegorriak
![]() |
Aiurri aldizkaritik hartutako irudia. |
Sugeez ari garenez, ikusi duzue sugeak eta
sugegorriak bereizteko ezaugarri batzuk zeintzu diren ( burua hiruki forma,
zig-zag koloreak sabelaldean, txistu egin beldurtzeko…) baina ez dira erabakiorrak. Beraz hona hemen erabakigarriak
izan daitezkeen bi ezaugarri:
-
Begiak. Sugegorriak bertikalak
dituzte ( marratxo bat ikusten da) eta sugeak berriz borobilak.
-
Muturra. Sugegorriak planoa du,
batzuetan gaikaldean adartxo bat ateratzen zaiolarik eta sugeak berriz
borobildua.
Esan dezagun gurean sugegorriak ikustea oso
erraza ez bada ere, hauek bai pozoitsuak izan daitezkela baina… Ez pelikuletan
bezala! Gurean daudenen pozoia erleak ziztatzean zabaltzen duten pozoiarekin antza gehiago du pelikuletako sugeenarekin baino.
Gomendioak
Halako suge batekin edo beste edozein basa
animaliarekin topatzen bazara, hona gomendio orokor batzuk:
- ---Distantzia mantendu, ez hurbildu.
- --- Beti irtenbide bat utzi, ihes egin
dezan.
- --- Ez ukitzen saiatu, bere burua
defendatzen saiatuko da eta agian gaitzen bate ere trasmititu edo erants
diezazuke eta.
- --- Zaratarik ez atera, segituan ihes
egingo du bestela.
- --- Baldintza horiek beteta ale basati hori lasai
badago, naturaz gozatzeko aukera ez galdu.
+ * Bideoa ikusteko: https://aiurri.eus/andoain/1588917100134-sugea-leitzaran-aldean
+ * Bideoa ikusteko: https://aiurri.eus/andoain/1588917100134-sugea-leitzaran-aldean
0 comentarios:
Publicar un comentario