Duela egun gutxi, 6 urte betetzera zihoazen
lehen auzokospota gunea abian jarri zenetik Andoainen, zehazki Etxeberrieta
auzoan. Betetzera zihoazen diogu otsail erdian desagertu egin baitzen
Etxeberrietako gunea eta ezin esan une hartan COVID19 birusaren eraginpean
geundenik, ez behintzat osasun larrialdiaren ikuspegitik ezta albistegien
eraginaren ikuspuntutik ere.
2014.urteko maiatzean Andoainen auzokonposta
abiatu zen, herri mugimenduak eta herritar talde batek eskatu eta bultzatuta.
Andoainen hondakin organikoa birziklatzen edo konposta egiten hasi zen. Tarte
laburrean 38 familia parte hartzen hasi ziren Etxeberrieta Plaza eta
kiroldegiko guneetan. Beste gune batzuk zabaldu ziren Ondarreta kalean ( Gurutze Gorri ondoan) eta Sorabillan.
Etxeberrieta auzoan kokatuta zegoen azukonposta gunea. |
Urteak joan eta urteak etorri hitz politak
jaso genituen auzokonpostaren inguruan: elikagaiekin 0 Km produktuekin
alderatzen zutela, herri ekimena sustatu behar zela… Baina arrazoi bat edo
beste beti gerorako geratzen zen udalak
auzokonposta bultzatze eta zabaltzearen aldeko kanpaina bat egitea.
Hitzak bai baina ekintzak ez.
Udalaren ekimen faltak eta hobariek izandako
garapena izan dira auzokonpostaren heriotzaren arrazoi nagusiak gure ustez.
Azalduko dugu:
Hasieran auzo konposta egiten zutenentzat gai
organikoaz arduratzeak hobariak ekarri zituen: 2014 – 2017bitartean auzo zein
autokonposta hobari handiagoak izan ditu, edukiontzi marroia jarri zenean
zituenak baino. Gure ustez, irizpide egokia zen hori. Denborarekin,
auzokonpostaren zabalkunde eza eta alderdi batzuen jarrera ezkorrak ekarri zuen
2018ko ordenantza fiskaletan auzokonpostaren hobaria eta edukiontzi marroiarena
berdintzea. Une honetan aurreikusi genuen zein izango zen hurrengo jokaldia, hain
zuzen 2019an etorri zena, hots, edukiontzi marroiaren hobariak auzokonpostarena
baino handiagoak izatea. Bilketa garestiagoa eta kutsakorragoa denak, sari
hobeagoa izango zuen, norberak bere borondatez, bere arduraz, eguraldi txarra
hala ona, txukun eta kontzienteki eginiko lanak baino. Gainera aldaketa hauen
berri ez zitzaien jakinarazi zuzenean auzokonpostaren erabiltzaileei. Hau da,
lan gehiago egin eta gainera gehiago ordaindu, hobarien aldaketen berri ematea
baino zer gutxiago, ez?
Logikoa denez, udalaren babes publiko ezari,
edukiontzi marroira isurtzeak hobari handiagoa izatea (nahiz eta agian ez izan
arrazoi bakarra) gehitzen badiogu, iragartzeko modukoa zen auzokonpostaren
heriotzaren bidean jarri du. Andoainen sistema jasangarri eta iraultzaile hau
heriotzera kondenatu da (egun Ondaretako gune besterik ez da geratzen 4-5
erabiltzailerekin) batzuen estrategia aurrera ateraz, beste batzuk jabetu ere
egin gabe. Bide horretan gure akatsa
udal politikari eta arduradunak gehiago ez presionatzea da
![]() |
Otsailean aurkitu genuen irudia. |
-
Auzokonpostaren alde eginez, asmoz
naiz diruz
-
Sensibilizazio kanpaian edo lan
bat eginez.
-
Gune berriak irekiz.
-
Hobariei dagokionean hasierako
egoerara itzultzea; auzokonpostak edukiontzi marroia erabiltzeak baino hobari
handiagoa izan behar du.
Hona hemen ordenantza fiskalen inguruko
bozkak, urtez urte. Argi utzi behar dugu auzokonpostaren hobarien gaia, zaku
handi bateko ale bat baino ez dela baina
agian EH Bilduk, bi legegintzalditan saiatu eta lortu ez zuen ahobakartasunaren
bila sakrifikatu zuela auzokonpostaren hobarien gaia.
Ordenantza fiskal berrien alde
|
Ordenantza fiskal berrien aurka
|
Abstentzioa
|
|
2017
|
EHBildu, EAJ-PNV, Ganemos, Irabazi eta atxikitu gabeko
zinegotzia
|
PSE-EE
|
|
2018
|
EHBildu, Ganemos, Irabazi eta atxikitu gabeko
zinegotzia
|
PSE-EE eta EAJ-PNV
|
|
2019*
|
Aho batez onartuak
|
||
2020
|
Aho batez onartuak
|
(*) 2019ko maiatzera arte EH Bildu egon zen
Udaleko agintean eta tasen ordainketa 2018 abenduan onartu zen.
Eguzki Talde Ekologista eta
Antinuklearra Andoainen, 2020ko maiatzean.

0 comentarios:
Publicar un comentario