Aurten ere, Santakrutz jaien barruan, Leitzaran ibaiaren
erreka jaitsiera berri bat antolatu du Eguzkik. Jaietan eginik, dudarik gabe,
festa kutsu nabariko jaitsiera izango da baina baita aldarrikatzailea ere.
Aldarrikapenak bi ardatz nagusi ditu: Leitzaranera isurtzen
jarraitzen dugun ur-beltzen bideratzea eta Leitzaran ibai eta arroaren babes
osoa aldarrikatzea.
- Ur- beltzei dagokionean, arazoaren %90arekin amaitzeko Olagain auzoko egitasmoa mahai gainean du Udalak. Orain berau aurrera eramateko diru partida zehaztea falta eta hori ere laster egiteko itxaropena badugu ere, berehala egiteko eskatzen jarraitzen dugu. Hori gauzatuz gero aspaldiko urtetako aldarrikapen garrantzitsu bat beteta ikusiko genuke, ibai ekosistemarentzat onura izugarria ekarriko lukeena. Ez dugu ahaztu nahi arazoaren %10 ezkerraldetik datorrela eta horri oraindik ez diola eskua sartu udalak. Eskumalde horretatik etorri dira azkenaldian, isurketa arazo ez oso larri baina bai ikusgarriak.
Azken urtebetean gertatutako isurketetako bat.
- Dakizuenez, egun Leitzaran ibaia Biotopo babestu izendatuta dago baina zoritxarrez hori ez da nahikoa ez ibaiaren beraren etorkizun egokia bermatzeko ezta Leitzarango arroarena ere. Horregatik, Aldundiari behingoz neurri eraginkorrak hartzea eskatzen diogu eta horien artean Leitzaran natur parke izendatu dezala.
Muturluze piriniarra, Leitzarango altxor bizidunetako bat zeinak gizakiaren presio jasan egar duen, bizilekuaren laterazioak, arrantza,zentral hidroelektrikoek... tarteko.
Jaitsiera maiatzen 1 ean ospatuko da. Horretarako 16:00
Bekoplazan geratu gara baltsak jasotzeko; edo Olarzar Parkean 16:15etan,
bertatik abiatuko gara eta 16:45tan. SantAkrutz zubi ingurura 17:30 aldera
iritsiko gara.
Eguzkitik, nola ez parte hartzera animatu nahi zaitugu eta
zalantzak argitzeko apirilaren 24an Urigainen 18:30tan ospatuko den bilerara
etor zaitezke.
INGURUENAREN ETA
LEITZARANEN ALDE! LEITZARAN NATUR
PARKEA!!
Eguzki Talde Ekologista eta
Antinuklearra 2019ko apirilean.
0 comentarios:
Publicar un comentario