lunes, 8 de mayo de 2017

Zubietako errauskailuaren lanak, hastear.

Konzentrazioak egingo dira herri guztietan.


Maiatzeko aste honetan Zubietako errauskailuaren lanak hasi nahi dituztenez, neurriko erantzuna eman behar dela iruditzen zaigu. Horregatik, Errausketaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako herri ugaritan lan horien aurka agertzeko deialdia egin du astelehena, maiatzaren 8an. Ekimen guztiak arratsaldeko 7retan izango dira.

Andoaini dagokionean, Ipar Haizeak 19:00ko egin du deialdia Juanita Alkain Plazan,  "Errausketarik ez! Ez gure izenean!" lelopean.

Oraindik garaiz gara, adierazi zure haserrea.


0 comentarios:

Publicar un comentario