Leitzaran natur parke izendatzearen eta isurketekin amaitzearen alde.
Asteburu honetan,
urtero bezala, erreka jaitsiera antolatu du Eguzkik, Leitzaran aranak eta
Leitzarn ibaiaren arroak egun dituen arazoen aldarria egiteko.
Jaitsiera, zeina
Andoaingo Santa Krutz jaien barruan ospatzen den, ur hotzarekin baina oso giro bero alai eta festatsuan joan zen, non batez
ere gazteak parte hartu zuten.
Leitzaran Natur Parkea.
Leitzaran Natur
Parkearen izendapena, Leitzarango autobiaren (Andoain-Irurtzun autobidea)
eraikuntza gatazkatsuaren inguruan emandako elkarrizketa eta negoziaketetan
gauzatzen hasi zen, 1992an lortuta akordioarekin. Ordutik hona, Leitzaran ibaia
1995ean izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Biotopo Babestu, benetan izan behar
zuenaren suzedaneo bat besterik ez dena, EBeko Natura 2000 Sarearen barruan
dago, zeinaren ondorioz 2012an KBG (kontserbazio Bereziko Gunea)izendatu zen,
biak ala biak egungo babes mailaren adierazle nagusi gisa.
Abiatu aurretik, talde argazkia.
Praktikan,
egunerokotasunean, babes hori ez dago hain argi edo ez da hain erreala. Izan
ere, lehen unetik hasi ziren babeserako oinarrizko gaiak ez betetzen edo huts
egiten. Adibidez, Biotopo izendapenetik eratortzen da:
-
Egungo habitat edo/eta bioaniztasuna mantentzen edo hobetzeko helburuak zehazteko
eta aurrera eramaten lagunduko duen
urtez-urteko plangintza. EZ DAGO.
-
Kudeaketa egin ahal izateko antulakunde
bat, patronatua deitu ohi zaiona, EZ DAGO.
-
Leitzarango bide nagusia ibilgailuei
ixteko bezalako neurri zehatzak, zeina Biotopo izendepanean bertan datorren
(gogora dezagun, 1995eko da), ez da indarrean jarri 2011 arte. INDARREAN 16
URTE BERANDUAGO!
KBG izendapenari
dagokionean berriz, honek lau urterako plangintza eta aurrekontu batez osatuta
egon beharko luke baina ez da horrela. EZ DAGO EZ PLANGINTZA EZT AURRENKONTU
ZEHATZIK LEITZARAN KBGrako , ZEINA NAHITAEZKOA DEN.
Egia izanik ere
aurrerapauso txiki batzuk eman direla, Usabelartza zohikaztegiaren hobekuntza,
Inturiako presaren desagertzea (orain Ollokikoaren ari da Aldundia),
arrainentzako errunlekuak sortzea… Egun Leitzaran KBG-an EZ DANO EZ
PLANGINTZARIK EZTA IKUSPEGI OROKORRIK ERE.
Isurketak ez dira eteten.
Baina badu
Leitzaranek Andoaingo udalerrian beste arazo bat: ur beltzen isurketak.
Egun, UR BELTZEN
ISURKETA LEITZARAN IBAIRA EZ DA ETEN, 2013A EZKERO ORIA ERDIKO ARAZTEGIA
MARTXAN BADAGO ERE. Gainera hauen UBIDERATZEAK
EZ DU DATARIK.
Leitzaran bezala, Errekabeltz edo Ziako erreka ere, Andoaindik igarotzen da
eta Orian hiltzen da. Eta hartan bezala, ur beltzak Errekabeltzera isurtzen
jarraitzen dugu, zeinak Andoaingo ur beltzen %40 inguru diren. Eta hala
jarraitu beharko dute denbora luzez, ERREKABELTZ-ZIAKO ERREKAKO SANEAMENDUA EZ
BAITA AURRERA ERAMANGO 2021 ARTE. Data
hori ere zalantzan jartzeko modukoa da, Eusko Jaurlaritzaren aurtengo
aurrekontuetan EAE osoan ur zikinak biltzeko eta arazteko 12,5 milioi euro
baino ez ditu ipini Jaurlaritzak, eta diru kopuru horrekin ezin zaie inolaz ere
aurre egiten hasi alor honetan bete gabe dituen konpromisoei. Are gehiago,
aurrekontu hauekin, atzerapenek pilatzen jarraituko dute, ezinbestez. Kontuan
izan Jaurlaritzak alor honetan dituen zorrak, Gipuzkoan bakarrik, 50 milioi
euro ingurukoak direla. Izan ere, Mijoakoa ez da agindutako finantzazioaren
zain dagoen proiektu bakarra (1).
Jaurlaritzak EAE osorako aurreikusi dituen 12,5 milioi horietatik 612.000
euro baino ez dira Gipuzkoako ibaien egoera hobetzera bideratuko.
Zehatz-mehatz, 12.000 Pasai Donibanerako, 300.000 Villabonarako eta beste
300.000 Mallabirako. Mallabiko partida honi dagokionez, kontuan izan Mallabiko
eta Ermuko ur zikinak Debatik ateratzeko lanek 9 milioi euroko aurrekontua
dutela.
EAJren eta
PSEren artean izenpetutako gobernu-akordioak beste gauza asko ez ezik honako
hau ere badio: "Uraren hornikuntza, saneamendu eta arazketa azpiegitura
hidraolikoak garatu eta eraikiko dira, dagoen plangintzaren arabera".
Baina plangintzak epeak ere zehazten ditu, eta, ikusi dugun bezala, proiektu
askotan epe horiek ez dira bete, eta, itxura guztien arabera, bete gabe
jarraituko dute. Alde horretatik, Urkulluren gobernu berriaren eta Iñaki
Arriola Ingurumen kontseilari berriaren aurrekontua ezin etsigarriagoa da.
Gauzak izugarri aldatu ezean, garbi dago gobernu-konpromiso hori ez dela beteko,
eta legegintzaldiak hasi baino ez du egin.
Andoaingo Eguzki.
0 comentarios:
Publicar un comentario