miércoles, 22 de febrero de 2017

HONDAKINEN BILKETAREN BAT BATEKO BALORAZIOA / VALORACIÓN DE LA RECOGIDA DE RESIDUOS

Prentsan ikusi dugu Andoaingo Udala osatzen duten alderdiek hondakin bilketaren inguruan eta bereziki urrian martxan jarri zen 5. edukiontziaren inguruan egin duten balorazio baikorra. Zabaldutako informazioan oinarrituta, balorazio sakonago bat egiteko datu asko falta direla ikusita ere, Eguzkitik bat bateko balorazio bat egin nahi izan dugu.

Lehenik eta behin, zoriondu behar ditugu, 5. edukiontzia erabiltzen ari diren andoaindar guztiak, hala nola auzo konposta edo etxean konposta egiten duten guztiak ere. Andoaingo bizilagun arduratsu hauei bere lan eredugarri horretan jarrai dezatela eta ahal badute sakon dezatela eskatu ere eskatuko diegu.

Bostgarren edukiontziaren erabilpenaren ondorioz, gaikako bilketa %29,76-tik %45,6-ra igaro da. Zalantzarik gabe albiste ona da baina aurreikusitakotik urrun geratzen da, izan ere Hondakinen Mahaian 2016an %60ra iristea jarri baikenuen helburutzat, 2014an. Beraz gure balorazioa honakoa da:
- Erabaki hori hartu genuenetik (Hondakinen Mahaian Eguzkik ere parte hartzen baitu, beste eragile batzuekin batera), bi urte terdi igaro dira eta uste dugu neurriak mantxo eta irrika gutxirekin hartzen ari direla udalean. Izan ere, Gipuzkoan ia azkenak izan gara materia organikoa era bereizian biltzen.
- Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi nagusiak egiten duten balorazio ere eskasa da.
- Hobetu behar dela esaten dute baina ez dute zehazten zein neurri aurreikusten duten, diru gehiago gastatu behar duen Udalak sensibilizazio kanpainatan… Ez dakigu zerbait egiteko asmorik badute baina proposatu,ez dute ezer proposatzen.
- Adibide onak nahi badituzte hor dituzte Debagoienako herriak, eskualdean %80 bueltan dute birziklatze tasa, herri gehienetan 5. edukiontzia erabiliz.
- Eta ez dute baloraziorik egiten, txipak izan dituen arazoez, txartel faltaz, hobariez, auzo konpostaren emaitzez…

Gure ustez, lehen birziklatzen zutenak modu egokian batu dira organikoaren bereizketara, ordea orain arte birziklatzen ez zutenak, bosgarren edukiontziak ez du lortu bide onera ekartzea eta batere birziklatu gabe jarraitzen dute. Askotan esan dugun moduan azken hauek, batere birziklatzen ez dutenak, dira arazoaren parte garrantzitsuena, ez dira neurri berrietara egokitzen, bere borondatez kutsatze jarraitzen dute eta ia doan.
Proposatzen dugu bosgarren edukiontziaren ezarpenetik sei hilabete igarotakoan Hondakinen Mahai deitu eta beharrezkoa bada formula berriak aztertu eta gutxieneko %60 horretara iristeko bide orria eztabaidatu eta adostea, guk behintzat hala eskatuko dugu.

Andoaingo Eguzki, 2017ko otsailean.

                    (Aiurri herri aldizkaritik hartutako balorazio bideoa)

VALORACIÓN DE LA RECOGIDA DE RESIDUOS

A través de la prensa hemos tenido conocimiento de la valoración que hacen los partidos que conforman el Ayuntamiento de Andoain, sobre la recogida de residuos, concretamente sobre el quinto contenedor que se puso en marcha en octubre. Siendo conscientes que para una valoración más profunda necesitamos más información, desde Eguzki queremos hacer nuestra propia valoración, basándonos en la información que se ha publicado,
En primer lugar queremos felicitar a todo andoaindarra que estan utilizando el quinto contenedor, así como, a todas y todos los que utilizan el compostaje comunitario o el autocompostaje. Queremos perdirles a estas personas que sigan ejerciendo este trabajo ejemplarizante y si pueden profundicen en el mismo. Tras la puesta en marcha de la recogida del orgánico mediante el quinto contenedor la recogida selectiva ha pasado del 29,76% al 45,6%. Sin duda es una buena noticia, pero queda muy lejos objetivo del 60% que aprovamos para el 2016 en la Mesa de Residuos en el 2014. Por lo cual nuestra valoración es la siguiente:

* Desde que se tomo esa decisión ( Eguzki ha participado junto a otros agentes sociales en la Mesa de Residuos) han pasado dos años y medio y creemos que las medidas se han tomado tarde y con poco entusiasmo. Prueba de ello es que somos casi el último municipio de Gipuzkoa en hacer una recogida selectiva de materia orgánica.
* La valoración de los tres principales partidos del Ayuntamiento es insuficiente.
* Han mencionado que hay que mejorar los resultados pero no han dicho que medidas preven, si van a invertir más dinero en campañas de sensibilización ... No sabemos si van a hacer algo, pero presentar, no han presentado ninguna propuesta.
* Si quieren ejemplos de buenas prácticas hay tienen las experiencias de Debagoiena, con un 80% de tasa de reciclaje, utilizando en la mayoría de pueblos el quinto contenedor.
* Y no han hecho ninguna valoración de los problemas con los chip-s, la falta de tarjetas, las bonificaciones, los resultados del compostaje vecinal, ...

En nuestra opinión las personas que antes reciclaban se han unido sin problemas a la separación del orgánico, pero las personas que hasta ahora no reciclaban no se han sumado al camino de las buenas prácticas, por lo cual el quinto contenedor no ha conseguido ese objetivo y esas personas siguen sin reciclar nada. Como hemos dicho muchas veces, estos últimos que no reciclan nada, son una parte importante del problema, ya que no se adaptan a las buenas prácticas y siguen contaminando conscientemente y casi gratis. Proponemos reunir la Mesa de los Residuos al cumplirse seis meses de la implantación del quinto contenedor para analizar nuevas fórmulas e implantar una hoja de ruta de cara a llegar al 60%. Es lo que nosotros vamos a solicitar.


Andoaingo Eguzki, febrero de 2017.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada