jueves, 27 de octubre de 2016

Bihar fcc eta ghk-ra martxa. ERRAUSKETARIK EZ!!



Aita Santuak ere FCC eta GHKra martxan parte hartzera deitu omen du! Aita Santuaren bedeinkapena ere ba omen du Erraustegiaren kontrako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutik-ek bihar larunbatean, Hernanin, FCC eta Gipuzkoako Hondakin Kontsorziora antolatutako martxak. Izan ere, Aita Santuak esan berri du errautsak nonahi sakabanatzea bekatua dela, moda edo joera hori ez datorrela bat kristau sinismenekin. Beraz, EAJko demokrata-kristauek, Zubietako erraustegiarekin aurrera egin baino lehen, bi aldiz pentsatu beharko lukete; eskumikatzeko arriskua dute, bestela. Dena dela, harira: martxa horrek Aita Santuaren bedeinkapena badu, nola ez duen EGUZKIren atxikimendua ere izango! Gogoan izan: BIHAR LARUNBATEAN, 12etan, HERNANIKO PLAZA BERRIN. Eraman zarata ateratzeko zerbait. Martxa bukatutakoan, Hernanin bertan, Erraustegiaren Zorraren Festan, giro onean jarraitzeko aukera izango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario