jueves, 19 de junio de 2014

ONGI ETORRIA KONPOSTAIARI ANDOAINEN!!!

(Para leer en castellano: http://eguzki.org/default.cfm?hizkuntza=2&atala=&id=0&azpiatala=)

Hala ere, neurriak geldoegi hartzearen ondorioz, hondakin bilketaren helburuak arriskuan egon daitezke.

Oraingoan badugu Andoaingo Udala eta herritarrak zoriontzeko arrazoi on bat: autokonpostatzeko neurriak abian dira.




Zehazki lau lan ildo dira abian jarri direnak konpostaia egiteko:
1- Eraikin publiko (Udala eta Zaharren Egoitza) eta ikastetxeei ( Ondarreta eta Ikastola) dagokiona.
2- Auzo konposta. Kalean jarritako eta auzotarrek kudeatzen duten konpostatzeko gunea. Lehena martxan jarri da Etxeberrietan eta laster bestea Makaldegi inguruan.
3- Landa guneetako konpostaia. Lehendik ere badira konposta egiten duten landa guneko etxe eta baserriak baina oraingoan jarduera hau orokortzea litzateke helburua, banaka naiz auzolanean.
4- Etxean konposta egin nahi dutenak, autokonpostaren gida eskura dezake udaletxean nola egin ikasteko.

Bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu auzo konposta eta landa guneetako konposta abian jartzea, hainbat andoaindarrek udalari bide hauek martxan jartzeko eskariak eginak zituzten eta.


Gogoratu behar dugu, konpostaia materia organikoa lur emankor edo/eta ongarri bihurtzen duen eraldaketa naturalari deitzen zaiola eta Andoainen une honetan sortzen den zaborraren %40a materia organikoa dela

Azpimarratzekoa iruditzen zaigu konpostairen bide honetan pausoak emateari, etxean sortutako hondakinei norberak edo auzolanean irtenbidea ematen zaiolako, hondakinen sorkuntza naiz kudeaketaren inguruan kontzientzia areagotzen laguntzen duelako, ingurumenari mesede egiten diolako eta bide batez hondakinen kudeaketaren kostua murrizten duelako.




Hala ere, dena ez da pozgarria hondakinen kudeaketan. Gai honetan udalak, Hondakinen Mahaian hitzartutako erabakiak aho batez hartu izana egokia bada ere, pausoak oso geldo ematen ari dira alderdiak, iaz udal batzarrean onartutako helburua, hau da %60ko birziklapen maila 2016rako, arriskuan jartzeraino. Ez dugu ahaztu behar helburu hori udalean aho batez onartzeaz gain, Aldundiak helburu bera jarri duela Gipuzkoa guztirako eta baita Europako Batasunak, elkarte osorako ere.


Beraz, udala osatzen duten alderdi politiko ezberdinei eskatzen diegu egin dezatela benetako saiakera edo esfortzua akordio on batetara iristeko eta horretarako inguruko herrietako esperientziak baliatu ditzatela, besteen akatsetaz ikasiz, guk errepika ez ditzagun.


Gure aldetik ahalegina egingo dugu, gure herriko zabor bilketa unibertsala, ingurumenarekiko arduratsua eta ordainketa nork bere birziklatzeko esfortzuen araberakoa izateko.


Eguzki, Andoainen 2014ko ekaina

0 comentarios:

Publicar un comentario