miércoles, 2 de abril de 2014

Kapitalismoaren aurkako konzentra

Larunbatean Andoaingo Eguzkik kapitalismoaren aurkako konzentran parte hartu genuen, hauxe gure irakurketa:
KRISIA ERE KAPITALISMOA DA
Egun krisiarena da ia denaren erruduna eta krisia bera da gizartearen beharrak betetzeko baliabiderik nahikoa ez egotearen arrazoia. Edo hori da esaten digutena behintzat.



Krisiaren aitzakia dira hezkuntzan edo osasungintzan ematen ari diren murrizketak; bidegorriak eta garraio kolektiboa bultzatzeko baliabide faltak; ingurumen eta bioaniztasuna interes ekonomikoen menpe jartzea; bertako eta kalitatezko elikagaiak, lurra, ingurumena eta osasuna kontuan hartzen ez dituzten kanpoko naiz bertako ekoizpen merkeen menpean geratzea…
Baina esaten ez digutena da krisia, basoa ikusten uzten ez duen zuhaitza bezala dela, ondorioa. Ondorio lazgarria, baina ondorioa.
Krisiak estaltzen duena kapitalismo basatia da. Basatia bai, gizakiaren onurarako beharrean etekin gehiago, beti gehiago, lortzea helburu duelako kapitalismoak. Pertsonen, lurralde eta herrien gainetik.
Horregatik, ez da dirurik publikorik, baliabiderik falta bankuak erreskatatzeko; bankuen naiz naziozgaindiko enpresen zuzendaritzak bapo kobratzeko; abiadura handiko trena eraikitzeko; energia nuklearra bezalako energia kutsakor eta xahutzaileak bultzatzeko; gure ingurune eta basoak basamortu biologiko bihurtzeko…
Guzti honen aurrean ezin gera gaitezke isilik. Lanean, borrokan jardun behar dugu eta horretarako zer hobeago indarrak batuz, sinergiak bilatuz elkarlanean aritzea baino. Elkartzen gaituena bereizten gaituena baino garrantzitsuagoa delako. Horregatik gaude gaur hemen.
Izan ere, krisia ez da arazoa, krisia ere kapitalismoaren parte bait da.
EGUZKI, talde ekologista eta antinuklearra 2014ko martxoan.

0 comentarios:

Publicar un comentario