viernes, 3 de mayo de 2013

Leitzaran Parke Naturala ORAIN! Erreka Jetsierako Kronika

LEITZARAN PARKE NATURALA ORAIN

Erreka jeitsiera erreibindikatiboa Andoaingo Santakrutz jaietan.


Andoaingo Santakrutz jai egitarauaren barruan Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak eureka jeitsiera antolatu du Leitzaran ibaian. Jeitsiera honen helburua LEITZARAN PARKE NATURALA izendatu dezaten erreibindikatzea da.





Eskaera zaharra dugu hau eta horren adierazgarri da Lurraldea akordioa. Akordio horren arabera, Leitzarango autobidearen Lurraldea Koordinadora eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean autobiaren trazaketa adostearekin batera, Gipuzkoako aldeko Leitzaran Arana Nartur Parkea izendatzea ebatsi zuten. Beraz, duela 21 urteko akordio hura betetzea eskatzen ari gara.




ZERGATIK ORAIN

Azkeneko urteetan erreibindikazio berarekin egiten dugun lehenengo ekintza ez bada ere, Natur Parke izendapenak gehiago ezin duela itxaron ikusten dugu. Izan ere, Leitzaran Aranaren balioak ugariak dira Biotopo izendapenak, Natura 2000 sarean, egoteak edo Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) eta Garrantzi Komunitarioko Lekua (edo LIK) izendatu izanak hala adierazten du. 90. hamarkadan aurre pauso batzuk eman ziren ( Aldundiaren lur erosketak, baso-kudeaketa…) baina geroztik atzera baino ez dugu egin izendapen guzti hauek izan arren. Horren adierazgarri garbia zian daitezke Usabelartza eta Belabiko zohikaiztegiak ( edo usabelartzak), bat aipatzearren.





Honekin batera, landaketa asko ( nagusiki pinudiak) mozteko zain egoteak eta kudeaketa aldaketa bat egiteko honek ematen duen aukerari ere garrantzi handia ematen diogu.


EAJ/PNVk Eusko Jaurlatzi barreskuratzean eta natur parkeen izendapena honen esku dagoela jakinda, arduraz eta euskaldunon hitza betez jokatzea eskatzen diogu. Eta nola ez, Aldundian emandako aldaketa politikoa ezin ahaztu. Kontuan izan behar dugu, orain arte “Leitzaran Parke Naturala” zioen akordio hura sinatu zuen alderdietako bat (PNV) egon dela agintzen Aldundian ( eta Eusko Jaurlaritzan, ia beti) eta orain Bilduren esku dago, zeinak akordio sinatu zuen beste koalizio haren (HB), ideario eta helburu askorekin bat egiten duen. Beraz, akordio haren bi sinatzaileak aginte ardurak dituztenez, PNV eta BILDURI, akordio hura gauztzeko eskatzen diegu.




Erreka jeitsiera 17:30aldera iritsi da Santakrutz zubi papera eta bertan 30 lagunek hartu dute parte festa giroan eta ikusle askoren laguntzarekin.


Andoain, 2013ko maiatzaren 1ean.


0 comentarios:

Publicar un comentario