martes, 22 de mayo de 2012

ORIA IBAIAREN GARBIKETAREN KRONIKA

Ura, zaborra, Ura, Eguzkia.

Hori izan daiteke lau hitzetan esanda iragan larunbatekaoren laburpena. Lehenik eta behin ura goitik, etengabe ez bazen ere gogotik egiten zuen euria, eta behetik (ibaia guri mehatxuka, harrapatuko zaitudala! adieraziz); zaborra, argazkietan ikusi dezakezuen bezala ugari bildu genuelako; Ura berriz ere, euriarengatik? Eeez! Urgardenekoak etorri zirelako Andoainera, gure herriko ingurune bat txukuntzen laguntzera; eta nola ez, Eguzkia edo hobe Eguzki, izan ere eguzkia ez zen azaldu ere egin, Eguzkikoon eta gure deialdiari erantzunez etorri ziren lagun naiz herritarrengatik.

Kontaketa ondo egin ondoren, 45 lagun (12-15 Urgardenekoak edo beraiekin noizbait aritutakoak) bildu ginen larunbatean euripean baina gogotsu. Eskularruak banatu ibaira jeitsi eta zakarrak biltzeari ekin genion. Berehala hasi ziren gurpilak ( kamioarenak, autoenak, motorren batena) azaltzen. Beno egia esan bat edo beste aurretik fitxatuta genuen, begi bistan zegoen eta. Baita pedal bat eta hari lotutako koadroa (txirrindarena), patinetea, haurrantzako silla, plastikoa, uralita, sintasol zatiak, burdinezko depositu bat, kaleko argi edo farola baten estalkia... Hori bai, ordezko hortz batzuk azaldu omen ziren baina gehienok ez genituen ikusi. Ah! Eta ETBko Teleberrian ere atera ginen.

Larunbata baina lehen bazen esan zidana, horren zikana ote zegoen ibai bazterra, aldiz ateratako zakarrak ikusitakoan zur eta lur geratu zenik ere bazen.

Beno laburtuz, bi ordu t'erdiko lanaren emaitza.
- Zabor pila bat ( beno hiru lekutan metatu genuen). Kutsadura gutxixeago ibairako edo/eta itsasorako.
- Gure barrua aberasten duen zerbait ona egin genuenaren irudipena.
- Auzolanaren emaitza baikorra: adin ezberdineko jendea lanean, batzuk lagunak, besteak ezagunak, beste batzuk herrian noiz behinka ikusiak besterik ez eta noski, Urgardenekoak eta beraien lagunak, guretzako kanpotarrak ( maitekiro diogu). Orain lagun edo/eta ezagun gehaigo ditugu lehen baino.
- Helburuak betetzeak ematen duen poza.

Bi aipamen ere egin behar ditugu. Bat, uneko zenbait goraberatxo ( hesiak, kiroldegiko dutxak...) konpontzen lagundu zuten Andoaingo udaleko arduradunai (Alkatea, zinegotziak); bestea GAZTA Gazte Asanbladakoai, beraiek arratsalde horretarako beste deaialdi bat izanda ere, lehenik gurera etortzeko moldatu zirelako.

Bukatzeko, gogorarazi behar dugu larunbatean egindakoa pauso bat baino ez dela. Pauso bat etorkizunean horrelako garbiketak egiteko premeiarik ez izateko; denok ( administrazioa, enpresa mundua, herritarrak) jabetu gaitezen badugula zeregina ibaia zakarrez bete ez dadin, garbitu beharrik izan ez dezan, bakoitzak bere esparruan baina helburu amankomunarekin: ibai garbiak.

Hurrengo auzolanean, oraingoan etorri etzaretenak ere etorriko zarete, ezta?
Mila mila esker azaldu zineten guztioi!!!

    Jende dexente faltaden arren, talde argazkia. 
(Argazki hau nahiz gainontzekoak Urgardenekoek eta Aiurrikoek pasatakoak dira)

0 comentarios:

Publicar un comentario