miércoles, 11 de abril de 2012

AHTren LEHENENGO HARRIA ZIZURKIL-ANDOAIN IBILBIDEAN

HERRITARREI ETA KRISIARI BIZKAR EMANEZ JARRAITZEN DUTE.

Apirilaren 3an, erdi ezkutuan ( protestan beldurrez ote da?),
udalei naiz herritarrei jakitera eman gabe,
AHT-ren zati berri baten, Zizurkil-Andoain zatiarena alegia, lehenengo
harria jartzearen ekitaldia eraman zuten aurrera.

Eguzki talde ekologistaren aburuz, jokamoldea amarruz beterikoa,
propagandazalea, xahutzailea eta legediari bizkar ematen diona da.

Legediari
bizkar ematea. Horixe da lehenengo harria
jartzearekin egiten ari direna. Izan ere egitasmoari jarritako alegazioak erantzun gabe daude,
desjabetza asko gauzatu gabe daude oraindik…

Amarrua, Ekitaldia bera amarrua dela
uste dugu, izan ere hori bait da helburua, AHTaren
ibilbidaren zati batzuk gehiago martxan daudela sinestaraztea, jendeari bueltarik ez duela ulertarazi nahian.
Egun ibilbidearen zati gehienak martxan daudela diote baina lanen %80 falta del ezkutatzen dute eta
jada 1.000 milioi euro baian gehiago gastatu dira AHTren lanetan.

Propaganda. Ekitaldi hauen bultzatzaileak propaganda gisa erabiltzen dituzte, Abiadura Handiko Lineraen propaganda gisa,
linea horren premia, beharra sortu
nahian, estatuko AVEren erabilpen datuak azaltzen dutenean, bidaira kopurua
dela eta, explotazio edo hustiaketa gastuei aurre egiteko lain osatzeko estu
eta larri dabiltzala. Ibilbide berria, geltokiak… eraikitzeko gastatu den
dirutza kontuan izan gabe.

Xahutzailea. AHT aurrera eramateko izugarrizko dirutzak xahutzen ari dira, 5km eskaseko zati honetan bakarrik 180
milioi euro gastatuko dituzte, aurrekontuaren desfaserik ematen ez bada.
Aldiz Andoain erdiguneko geltokia berritzen 1,2 milioi euro gastatuko dituzte,
alde ederra.
AHTa murrizketarik jasan ez duen partida
bakarretakoa da, beste hainbat premiazko gaietan muizizketa garrantzitsuak
ematen ari diren bitartean.

Eta ezin ahaztu, hainbat aldiz, mila eratara
salatu dugun ingurumenari, paisaiari
eta nekazal munduko bizitzari eragiten dion neurtu ezinezko kaltea.

Abiadura Handiko Linearen aurrean, egunero milaka jendek erabiltzen duten tren
sarearen hobekuntza eta eguneratzea bultzatzen dugu, Tren sare hau
gehiegitan ahazten dute bere arduradunak – AHTaren arduradun berdinak – ondorioz jende asko betiko tren sarea erabili
ezinik geratzen da egunero irisgarritasun arazoengatik, ordutegiak egokitzen ez
direlako e.a.
Horren adibide gisa zati honetan kaltetuak
dauden herrietako geltokiak izan daitezke: Andoaingo
erdiguneko geltokia berritzen ari dira eta beste biak (Andoain geltokia eta Zizurkil- Billabona) berrikuntzen premian daude, irisgarritasunaren
ikuspegitik bereziki. Beste hainbeste gertatzen da tren edo konboiekin ere: geltoki
zaharkituak, oinarrizko zerbitzurik gabe, irisgarritasun arazo handiekin
(arazo fisikoak dituzten pertsonak nekez igo daitezke trenera). Arazo guzti
hauek eta beste hainbat erraz konpon daitezke AHT ekiten gastatzen ari diren
diruaren zati batekin.


Eguzki 2012ko apirilaren 3an.

Argazkiaren iturria: Aiztondoko aht-aren aurkako taldeak, lehenengo harriaren ekitaldian.

0 comentarios:

Publicar un comentario