sábado, 6 de marzo de 2010

Eta Andoainen... Zergatik ez??

Usurbilen pasatako asteburuan gertaturikoa subrealistatzat hartzen dugu, izan ere, zaborrak merezi duen trataera jasotzeko apostuaren alde egin zuten duela urtebete inguru, hau da, atez ateko bilketaren alde. Denbora honetan frogatu da birziklapen portzentaiak ia hirukoztu egin direla, Usurbilera sartzen ziren produktoen alperrikako eta beharrezko materialak bere sorrerara itzultzen zirelarik, %82a birziklatzea lortu baizen atez ateko bilketarekin. Subrealista deritzogu, izan ere ez dugu ulertzen nola horrelako emaitzak izanik eta horrelako ziklo bat sortua izanik, sortu-birziklatu-sortu, nolatan egin behar izan den herri galdeketa bat, beste herriotan egun dugun 4 kontenedoreen sistemarengatik ez digutenean ezer galdekatzen, inposatua denean, kasu hauetan birziklapen portzentaia justu justu ehuneko laurdenera iristen ez denean, zaborrari ez zaio behar den tratamendua ematen eta errausgailua ahalbidetzen du, metodo garestia, kutsakorra eta arriskutsua. Gainera errausgailuaren ondorioak Andoainek zuzenean pairatuko ditu izan ere gure herrian ipar-mendebaldeko haizeteak dira nagusi urtean zehar, tximiniaren zikinkeriak zuzenki gure herrira bidaliaz, ahaztu gabe 2-3km artean dugula gure herria eta horren inguruan dauden debekuak, 2km herri nukleorik ez egotea ( Usurbil, Zubieta, Lasarte, Andoain,...) animali esplotazioak, e.a. Gure galdera zuzena da; Andoainen galdeketarik egongo ote da ze zabor bilketa mota nahi dugun? Andoainen zergatik ez atez ateko bilketa? Ondo funtzionatzen duen zerbait, zergatik ez?

0 comentarios:

Publicar un comentario