domingo, 28 de febrero de 2010

ATEZ ATEKOA BAI ERRAUSGAILURIK EZ!

Andoaingo Eguzkik Usurbilen eman den aukerarekin bat egiten du eta deiai egin die usurbildarrei atez ateko bilketaren aldeko bozka emateko asteburuan burutzen ari den herri galdeketan. Zaborra biltzeko modu honek erakutsi baitu %30ra iristen ez zen birziklapen portzentaia, betiko kontenedoreak erabiliaz, orain atez ateko bilketarekin %82-ra iritsi dala, zaborrari behar zaion tratamendua eskeiniz. Modu honetan errausgailua ez litzateke behar, gehiengoa birziklatzea lortzen delako, 400 milioi euro aurreztuko genituzke, lanpostuak sortu eta batez ere inguruko herriei kalitate bizia bermatuko genieke inungo tximenearik ondoan ezarri gabe.
Hortaz usurbildarrak gonbidatu ditugu atez ateko bilketa bozkatu dezaten, ikus daitekeenez argazkian, aurrera eraman dugun ekintza txikian.
Bestalde adierazi nahi dugu Usurbilen eman den herri galdeketa beste inguru batzuetara zabaltzea bultzatzen dugula, tokian tokiko azpiegitura proiektuak eztabaidatu ahal izateko, herritarren parte hartzea bermatuz, Usurbilen antzera, adibidez Pasaiako badian super portuarekin edota zentral termikoarekin, aht-ak zeharkatuko dituen herrietan (iada batzuk eginak daudenak eta guztiz kriminalizatuak izan direnak, beti ere aukera demokratikoa eskeini delarik, izan ere, emaitzek ezezkotasun tinkoa erakutsi zuten, edota Aramaioko alkatearen kasua 9 urtetako inabilitazioaz zigortu nahi dutela herriari hitza emateagatik)super sur, zentral eolikoak, Garoña,...
Orain emaitzak itxarotera geratzen da.

0 comentarios:

Publicar un comentario