miércoles, 27 de enero de 2010

MANIFA ARRAKASTATSUA!

Larunbatean, urtarrilaren 23an, Iparraldeko CADE eta Hegoaldeko AHT Gelditu Elkarlanak deituta manifestazio jendetsua ospatu zen, 15.000 lagunetik gora antolatzaileen arabera eta 13.000 Gendarmeen esanetan.

Andoaingo Eguzkiko kideak ere bertan egon ginen bandera eta guzti. Manifa jendetsu eta alaia izan zen orohar. Anabas apur bat ere sortu zen izan ere manifaren burun zioazen 30 traktoreri aurrera jarraitzea debekatu zieten ertzainek eta Hendaiara itzuli behar izan zuten. Honetaz gain, han bildutako jende askok eduki zuten parte hartze aktiboak - parodiak, mozorroak eta humorea nonnahi- zaildu egin zuen manifa garaiz hastea. Hala ere, aspaldian mugimendu ekologistak - eta agian mugimendu orok - bultzatutako manifestazio koloretsu, parte hartzaile eta humoretsuena izan delakoan gaude. Aipatu beharra daukagu ibilbidearekin ere gorabehera batzuk izan zirela: manifa konbokatzerakoan ibilbidean kaleren bat jartzea ahaztu edo halako zerbait egin zitzaion baimen eskatzaileari eta ertzaintzari, zegoen jendetza ikusirik egoera bideratzeko aukera ematea eskatu zioten arren, ez zuten amore eman eta uste dugu horregatik egon behar izan genuela Irungo Colon pasealekuan manifa guztia bertan sartu arte eta ondoren berriz burua Hendaia aldera abiatu zen.

Bukatzeko interesgarria Europako lurralde ezberdinetatik etorritako jendearekin goizean izandako topaketak. Badirudi denon artean konpromezua hartu zela AHT egitasmo ezberdinei elkarrekin ekiteko, egitasmo horien basakeriak salatuz. Ea orain bide honek emaitza oparoak ematen dituen. Hori bai, horretarako ezinbestekoa izango da denon parte hartzea eta bultzada.

Bukatzeko, esan dezakegu manifa hau CO2z betetako mundu batean oxigenoz gainezka dagoen aire ufada bat izan dela.

HERRIAK BIZIRIK AHT-rik EZ!!!!
DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!!




0 comentarios:

Publicar un comentario