viernes, 22 de enero de 2010

BIHAR DENOK HENDAIARA!!

Biharkoan mugaren alde bateko zein besteko herritarrek hitzordua dugu Hendaian burutuko den aht-aren aurkako manifestazio nazionalarekin. Egun bizi dugun krisi egoerak ez digu ulertarazten nola gastatuko dituzten 10.000 milloi euro proiektu honetan, gehiengoaren mugikortasun arazoak konponduko ez dituenean, inguruan mugarik gabeko eragin itzulezinak ekarriko dituenean, herritarrek oraindik erabakitzeko aukerarik izan ez dutenean,... Arrazoiak konta ezinak dira, orain gainera Iparraldeko lagunak batuko zaizkigu bertan baitijoa Europako korridorearekin lotuko lukeen zatia. Hortaz mugaren alde bateko zein besteko herritarrek hitzordua dugu biharkoan arratsaldeko 4etan Hendaiako tren geltokian, berriro ere milaka lagun batuko gara betiko moduan, zintzo baina tinko, argi dugu ta ez dugula behar ezta nahi ere, hala nola, gure inguruari kalte gehiago ez egitea exijitzen dugu, guztiona baita!

0 comentarios:

Publicar un comentario