Mostrando entradas con la etiqueta fracking. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta fracking. Mostrar todas las entradas

martes, 1 de diciembre de 2015

ANDOAINGO UDALA: PSE ETA EAJ OSASUN PUBLIKOA ETA INGURUMENAREN AURKA / AYUNDAMIENTO DE ANDOAIN: PSE Y PNV EN CONTRA DE LA SALUD PÚBLICA Y EL MEDIO AMBIENTE


Fracking-aren aurkako mozioa onartu ez eta errauskailuaren aldeko mozioa aurrera.

(PINCHAR ABAJO EN "más información" para leer en CASTELLANO)

Ostegun arratsalde-gau partean ohiko udal batzarra egin zen Andoainen eta beste gauzen artean bi mozio aurkeztu ziren:

- Bata Eguzkik aurkeztu zuen, fracking izeneko gas erauzketako teknikaren aurka egiten zuena eta Andoain fracking gabeko udalerri izendatzeko helburua zeukana.

- Bestea, berriz, Errauskailuaren Aurkako Plataformen Koordinadorak aurkeztu zuen Zubietako zaborrak errausteko azpiegituraren aurka.

Lehenengo mozioari dagokionez, hiru puntuz osatuta eta ate joka dagoen Pariseko gailurraren ingurumarian aurkeztu denak, non munduko herrialdeetako ordezkariek munduaren beroketa eragiten duten gasen isuriak murrizteko neurriak hartuko dituzte edo hartu beharko lituzketen. Honen aurrean, fracking-ak erregai fosila eskaintzen du (gurean gas naturala hain zuzen ere) etahonekin CO2 gehiago, NOx … eta ez dakigu zenbat gasen isurpena atmosferara. Alderdi guztiek beraien zalantzak agertu zituzten fracking teknikaren aurrean eta osasunean naiz ingurumenean izan ditzakeen eraginetan dagoen ezjakintasun eta berme faltan. EH Bildu ( 6 zinegotzi), Ganemos ( zinegotzi bat) eta Irabazi (Zinegotzi bat) zalantzarik gabe mozioaren aldeko jarrera argia erakutsi zuten. PSEk (5 zinegotzi) eta EAJk (4 zinegotzi),ordea, auziaren mamiari bestelako ikuspegiaz begiratu zioten.



Batetik, ez zetozen bat SESHAk bere jarduera ahalbidetzen duen baimena etetearekin. Izan ere, ohiko gasa ere bilatzen omen dute, PSE eta EAJ alderdietako kideek behitzat hala zioten, udal batzarraren ikusleen artetik baten batek gaia fracking-a da eta ez ibili itzulinguruka gogorazi bazien ere. Kontuak kontu, mozioa ez zen aurrera atera PSEk eta EAJk aurka bozkatu baitzuten, gainerakoek, aldeko bozka eman bazuten ere. Bide batez, SESHA prospekzioekin hastear da Burgoseko iparraldean, USOA izendapenean (honek Bizkaian eta Araban eragina izango luke) eta Eguzkin argi dugu ez dugula besteentzat nahi guretzako kaltegarria dela pentsatzen duguna. Nonbait Andoaingo PSEk eta EAJk ez dute berdin pentsatzen.

Bigarren puntuan, Andoain frackingik gabeko udalerria izendatu nahi zen. Begira gauzak zer diren, PSE izan zen fracking-aren aurka irmotasunez nabarmentzen saiatu zena eta ondoren mozioan atzera egin zuten Andoain fracking-etik babestutako herria dela argudiatuz, horretarako bermea Gasteizko legebiltzarrak ekainean onartutako legea zela adieraziz. EAJak berriz, leunxeago bada ere, PSEren argudio berberak errepikatu zituen. Biek ala biek berriz ere ekimenaren aurka bozkatu zuten eta
gainerakoen aldeko bozkak ez ziren aski izan mozioa aurrera ateratzeko. Nola diren gauzak: EAJak bere argudio babesteko erabiliz zuen lege horren aurka bozkatu zuen berak Gasteizko Legebiltzarrean eta gainera onartu ondoren, PP-ko Rajoyren gobernuak atzera bota zezan saiatu zen.

Andoaingo PSEri gogorazi behar zaio baldin eta ez badira ohartu, Gasteizko parlamentuak onartutako legeak, ez dela frackinga erabat gelditzen duen legea(lehenago aipatutako USOA kontzesioarekin erakusten den bezala), onartutakoak frackingaren inguruan behin betiko erabakia hartzea atzeratzea besterik ez dakarrela, ondorioz babesa nola halakoa da. Gasteizko parlamentuan aurkeztu zen fracking-a geldiarazteko lege egitasmo bakarra Herri Ekimen Legegilearen eskutik heldu zen 103.000 sinaduren babesarekin, horietako ehunka andoaindarrenak izan zirelarik. Baina noal diren gauzak, Andoainen atzo beharrezkoa ez zena nonbait gaur Gasteizen ezinbestekoa da, EAJk eta PSEk frackingaren aurkako mozioa babestu egin duten eta Arabako hiriburuko udaletxean. Andoaingo EAJ eta PSEko kideak ez dira enteratzen edo ez dute enteratu nahi?

Azkenean hirugarren puntuan erabateko adostasuna izan zen eta begi onez ikusi zuten 20-20-20 hitzarmena berreti eta abian ipintzeari.

Laburbilduz, Andoaingo EAJri eta PSEri, frackingak ardura die baina bozetan etekinik ez eta aurka agertu ere ez.
Zubietako errauskailuaren aurkako mozioa

Beste mozio bat ere aztertu zen, hau Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak aurkeztua, non Udalak Zubietako errauskailuaren aurkako jarrera har zezala eskatzen zen. Eskaera hau, guk egin ez arren, bertan azaldutako ikuspuntuak balorazio bat merezi dutela uste dugu.

Andoaingo Udalari halako erabaki bat hartzea eskatzeko arrazoi garrantzitsuenetako bat, errauskailuak Andoainekiko duen gertutasuna da (3km) hala nola, osasuna naiz ingurumenean sortuko dituen kalteak. Noski, ez ziren aparte izan hondakinak erretzeak eragiten duen lehengaien xahuketa… bezalakoak ere.

PSE-k mozio alternatibo bat jarri zuen mahai gainean, argudioak ematerakoan gehienak Bilduk hondakinen inguruan egindako politika kritikatzeko izan ziren eta zeinak edukian, oinarrian egungo GHHKPO babesten zuen, errauskailua beste azpiegituren gainetik jarriaz, eta era berean aurreko legegintzaldian aho batez onartu zen erabakia, materia organikoa biltzeko txipdun edukiontzi marroia jartzeko alegia, berresten zuen.

EAJ bere aldetik behin eta berriz errauskailua segurua dela adierazten saiatu zen, txostenak hor berresten dutela adieraziz. EH Bilduk, Ganemos eta Irabazik Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak aurkeztutako mozioaren alde egin bazuten ere, hau atzera botatzeaz gain, PSE-k aurkeztutako mozio alternatiboa onartu zuten PSE eta EAJ-k.


Eguzkikook, PSE eta EAJ, aurreko legegintzaldian Bilduk egindako lana desagertarazten ahalak eta bi egitearen zurrunbiloan sartu direla uste dugu eta ez zaie axola horrek andoaindarrei eragin diezaieken kaltea, ezta beraien osasunari edo/eta ingurumenari ere. Izan ere, ez da hori izan Lasarte Oriako PSEren jarrera zeinak bere herritik ahalik eta urrutien ikusi nahi duen errauskailua. Edo agian ahaztu egiten zaie Zbalgarbi ( Bizkaia) edo Valdemingomez ( Madril) dezalako errauskailauk kutsatzeagatik isunak jaso dituztela?¿Enpresa berak (ingenieritzakoak, konsultorak…) ote dira hango txostenak eta Zubietakoak abalatzen dituztenak? Bide batez, dirudienez txosten horiei izugarrizko garrantzia ematen dioten bezala, dirudienez bost axola zaie Europar Batasunean bilketa bereiztua, berrerabilpen eta birziklapenaren alde erabakitzen diren zuzentarau ( nahi ta naiez betetzekoak) naiz irizpideak, neurri berean errausketari mugak jartzen ari direnak.

Biak ala biak (PSE eta EAJ) mentalki iragandako hamarkadan jarraitzen dute, oraindik ez dira jabetu Gipuzkoan gauzak asko aldatu direla hondakinei dagokionean eta horren adierazgarri nabarmenetako bat da, eraiki nahi duten errauskailua handiegia dela egun sortzen dugun zabor kopururako eta zer esanik ez etorkizunean sortuko dugunerako.

Ondorioz, guretzako Black Thursday-a izan zen 26koa, andoaindarron osasuna eta ingurumena ia musutruk saldu bait zituzten EAJ-k eta PSE-k.

Eguzki talde ekologista eta antinuklearra, 2015eko azaroan.

EGUZKI PRESENTA UNA MOCIÓN SOBRE EL FRACKING / EGUZKIK FRACKING-ARI BURUZKO MOZIOA AURKEZTU DU

El grupo ecologista Eguzki está realizando una campaña en Andoain entorno al fracking. Hasta la fecha hemos realizado una campaña de información, cuyo hito más importante ha sido la exposición colocada en la calle durante la semana pasada, con buena aceptación y charla+cena en el Gaztetxe en la que participaron 25 personas.

En la sesión plenaria del Ayuntamiento de Andoain, se debatió una moción cuyo principal objetivo fue que Andoain se declarara municipio libre de fracking.

La razón principal para tratar el tema del fracking en estos momentos, es la cumbre sobre el cambio climático que se va a celebrar en París a partir de este fin de semana, además de las consecuencias del fracking, claro esta.

Y es que la técnica del fracking, sirve para extraer gas y/o petróleo del subsuelo , normalmente a varios miles de metros de profundidad, con un coste muy alto tanto desde el punto de vista económico, de salud y medio ambiental, cuyo efecto más conocido es que contamina las aguas subterráneas. Además, ahonda en la grave crisis que ha generado el actual modelo energético, basado en combustibles fósiles (gas, carbón y petróleo), principales causante del efecto invernadero.

Por otra parte, el peligro del fracking no ha desaparecido de la CAV. La ley que se acepto en septiembre en el Parlamento de Gasteiz, está compuesto por una serie de normas que dificultan la utilización de esa técnica. Prueba de que no ha desaparecido el fracking de la CAV es que en la concesión USOA, principalmente ubicada en el norte de Burgos, quieren empezar a hacer prospecciones, la empresa de capital público vasco SESHA. Recordemos que parte de la concesión USOA está en territorio de Bizkaia y Araba.

Aquí os dejamos la moción presentada en castellano y euskera:

lunes, 29 de septiembre de 2014

103.589 sinadura / firmas

((Abajo en castellano)


103.589 sinadura.

Hori da lortu den sinadura kopurua Euskal Autonomi Erkidegoan fracking-aren inguruan Herri Ekimen Legegilearen eskutik, fracking-aren aurkako taldeok bultzatu dugun ekimen hau aurrera eramateko 30.000 sinadura behar zirenean. Ikusten denez kopuru hori txiki geratu da azkenean, EHLaren alde parte hartu duen jendetza ikusita agerian geratzen da gai honek gizartean sortzen duen kezka.

Andoaingo Eguzkik lan horretan lagundu du eta 300 sinaduratik gora bildu ditu zeinak Eguzki erakunde ekologistak Gipzukoa, Bizkaia eta Arabako herri naiz hirietan bildutako milaka sinadurari batu zaielarik.
Behin sinadura horien benetakotasuna baieztatuta, Gasteizko Legebiltzarra izango da frack-aren inguruan eztabaida ireki behar duen erabakiko duena, EHL-aren irizpideetan oinarrituta. Fracking-ak gure gizartean duen oihartzuna ikusita, partidu guztietako legebiltzarkideak arduratsu jokatuko dutenaren desioa dugu. Desio diogu , izan ere 2009an 35.000 sinadurez babestutako hondakinen legedi berri bat (non besteen artean, errausketa honakinak kuadetzeko metodo gisa baztertzen zen) onartzeko EHL bat Legebiltzarrera eraman zenean, hau legebiltzarkideen gehiengoak etzuen onartu eta ondorioz legedia bera etzen eztabaidatu ere egin. Espero dezagun oraingoan legebiltzarkideak zentzu gehiagoz jokatzea, ez bait da zilegi milaka lagunek osatutako herri ekimena hamarnaka batzuk atzera botatzea.

Bukatzeko, eskerrik asko Euskal Herriko txoko guztietatik sinatu duzuen guztiei eta sinadurak biltzen, sostengua ematen… aritu zaretenai.

ESKERRIK ASKO!!

FRACKING EZ!!

LORTUKO DUGU!!


103.589 firmas.

Esa es la cantidad de firmas que se han recogido en la Comunidad Autónoma Vasca por motivo de la Iniciativa Legislativa Popular en torno al fracking. Esta iniciativa ha sido promovida por los grupos contrarios al fracking y aunque en un principio se necesitaban 30.000 firmas para que la iniciativa siga su camino, finalmente esa cifra se ha superado con creces, lo cual es sinónimo de la preocupación que suscita este tema en la sociedad.
En Eguzki de Andoain también hemos aportado en esa tarea y hemos recogido más de 300 firmas, que unidas al resto de pueblos y ciudades de Gipuzkoa, Bizkaia y Araba, se han recogido varios miles.

Una vez cotejadas y autentificadas las firmas, será el Pralamento de Gasteiz el que decida abrir el debate de del fracking en los terminos de la ILP. Vista la relevancia social del fracking en la sociedad en estos momentos, deseamos que los parlamentarios de los distintos partidos actuen con responsabilidad. Lo deseamos si, puesto que hay precedentes nada alagüeños: en 2009 una ILP planteo al Parlamento una nueva ley de residuos donde entre otros se desechaba la incinerción como método de gestión de los residuos, respaldada por 35.000 firmas; pues bien, dicha ILP ni siquiera se debatio en el Pralamento por que no fue aceptada por la mayoría de los parlamentarios. Esperemos que los parlamentarios actuen con mejor criterio esta vez, pues no es legitimo acallar una iniciativa popular de miles de ciudadanos por unas decenas de personas.

Para terminar gracias a todos los que habéis participado en la campaña dando vuestra firma, buscando la de los demás, dando apoyo…




domingo, 29 de junio de 2014

Sinatu!! / ¡¡Firma!!

(Abajo en castellano)

Andoaingo Eguzkik fracking-aren eztabaida bultzatzeko sinadura bilketan parte hartzen ari da. Fracking-a ama harrian harrapatuta lurpean diren arbel eta eskistoetatik gasa lortzeko teknika bat da. Horretarako, hainbat mila metroko zuloak egiten dira lurrean eta horien bidez ura, hondarra eta produktu kimiko batzuk sartzen dira oso presio handian. Horrek gasa lortzea ahalbidetzen du. Herrialde batzuetan, batez ere Estatu Batuetan, orain dela urte batzuk hasi ziren teknika hau erabiltzen, eta hainbat kalte eta arrisku agerian geratu dira: gainazaleko zein lurpeko uren kutsadura, eguratsaren kutsadura, pertsonen osasunean kalteak,  paisaietan zein lurretan kalteak, lur kutsadura eta arrisku sismikoa. Gauzak horrela, zenbait herrialdek fraking-a espresuki debekatu dute, esaterako, Frantziak..  



Arabako kontu bat delako ikuspegia du jende askok baina Gipuzkoan dagoeneko Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga bezelako herrietan prospekzioak egiteko baimenak eman dituzte eta beste hainbat udalerritan baimenak eskatu dituzte: Deba bailarako guztiak daude, Oñatitik Debaraino, Arrasate, Bergara eta Eibar barne; Urolako gehienak, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa barne; eta Oriako asko, adibidez, Ezkio-Itsaso, Itsasondo,  Legorreta, Ikaztegieta, Alegi, Tolosa, Zizurkil, Asteasu, Aia eta Usurbil, Beraz mehatxua gure gainean dugu. 

Gainera aste honetan polemika piztu da, izan ere Kantabriako Parlamentuan gehiengoa teknika honen aurka agertuz fracking-a debekatu eta gero epaitegi konstituzionalak berau konstituzioaren aurka doala esan du. Hortaz, gai honen inguruko herri ekimen legegilea (HEL) aurrera eraman nahi du Fracking-ez plataformak eta horretarako 30.000 sinadura behar dira euskal legebiltzarrean gaia eztabaidatu dadin. Gauzak horrela, Eguzki talde Ekologista eta Antinuklearrak bere egin du ekimena eta sinadurak biltzen ari da Euskal Herri zabalean, baita Andoainen ere, egun konkretuetan postua jarriz, BasterRock jaialdian kasu edo modu egonkorrean Ernaitza Liburudendan, Kale Nagusiko Agrodendan edota Komuniste tabernan. Andoaingo herritarrei deia luzatzen diegu bertara gerturatu eta sinatu dezaten.






Eguzki de Andoain está colaborando con la recogida de firmas para que se debata el tema del fracking. El fracking es una técnica de extracción del gas existente en la roca madre ( pizarra y exquisto). Para ello se hacen agujeros de miles de  metros en el que se inyecta a gran presión agua,arena además de gran variedad de productos  químicos, posibilitando la obtención de gas natural. En algunos paises, EEUU principalmenta, empezaron a utilizar esta técnica hace algunos años, lo que ha demostrado que genera diversas consecuencias: contaminación de aguas superficiales y subterraneas, contaminación del aire, afecciones a la salud humana, daños al paisaje y al suelo, contaminación de suelos y riesgo sísmico. Cnsecuencia de ello es que algunos paises como Francia por ejemplo, han prohibido el fracking expresamenta. 



Este tema tiene mayor eco en la zona de Araba pero realmente en localidades de Gipuzkoa como Eskoriatza y Leintz-Gatzaga  tienen permisos para realizar prospekciones y en otros muchos municipios han pedido permisos para realizarlas: .todo el valle del Deba, desde Oñati hasta Deba, Arrasate, Bergara y Eibar inclusive; la mayoría del Urola, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia además Zestoa; y muchos del  Oria, como Ezkio-Itsaso, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegi, Tolosa, Zizurkil, Asteasu, Aia y Usurbil. ¡La amenaza se cierne sobre nosotros!



Además esta semana se daba la noticia de que tras aprobarse por mayoría en el Parlamento Cántabro el rechazo a esta técnica, el Tribunal Constitucional ha declarado esa medida como inconstitucional. Por todo eso la plataforma Fracking-ez ha iniciado una iniciativa legislativa popular (I.L.P.) para que se debata este tema en el Parlamento Vasco. Para eso hay que reunir 30.000 firmas. Aunque el objetivo no es fácil la organización Ecologista y Antinuclear Eguzki también se ha puesto manos a la obra, ya esta recabando firmas en toda Euskal Herria y por supuesto también en Andoain: de forma esporádica como en el pasado festival musical BasterRock y de forma permanente en la librería Ernaitza, en la Agrodenda de la Calle Mayor y en el bar de los comunistas. Por lo cual llamamos a acudir a firmar.