Mostrando entradas con la etiqueta GARRAIOAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GARRAIOAK. Mostrar todas las entradas

lunes, 24 de enero de 2022

AUTOBUS ZERBITZU DUINA! 15 MINUTUKO MAIZTASUNA BERREZARRI!

 
Uztailaren 1ean hasi zen autobus zerbitzu berriaren kaosa eta haserrealdia. Egun batetik bestera eta ia informaziorik gabe, autobus zerbitzuan aldaketak eman ziren, bereziki ordutegi eta maiztasunetan eragin handia izango zutenak. Aurreko egunetan autobus informatibo bat ibili zen Andoainen barrena informazioa banatzen baina horrelako aldaketa batek dakarren guztia kontutan izanda, ekimen hori ez zen nahikoa izan gizarteari behar den bezala jakinarazteko. Izan ere, autobus zerbitzua ehundaka bizilagunek erabiltzen dute egunero eta faltan bota genuen medio handietan, bestelako egitasmoekin egiten dituzten publierreportai zabalak, bai telebistan eta bai idatzizko prentsan.

Aldaketa berriarekin  Donostiarako joan-etorrian  zegoen maiztasuna murriztu egin zen. Lehen hamabost minuturo autobusa baldin bazeneukan Donostiara joateko, orain maiztasun hori murriztu egin da. Aldaketa honek ehundaka bidaiariei eragin die eta beraien egunerokotasuna hankaz gora jarri die. Ikustekoa zen uztailaren batean autobus geltokietan eman zena, jendea geltokian noraezean, lanera berandu, informaziorik ez, iristen ziren gidariak ere galduak,... Aurreko autobus zerbitzuak ere bazituen gauzak hobetzeko baina bere alde indartsuena maiztasunarena zen, horregatik aldarrikatzen dugu maiztasun hori berriro ezarria izan dadila. Aldaketa honek oztopo asko ekarri dizkie herriko hainbat eta hainbat bizilagunei. Esleipen berriak zerbitzua hobetzeko balio behar omen zuen baina erabiltzaileok berehala konturatu ginen ez zela hala izango. XXI. mendean Klima Larrialdi aro bete-betean eta Coronavirusak eragindako edukiera murrizketak tarteko,  autobus kopurua batez beste heren bat baina gehiagoan murriztuz (lanegunak izan ala ez, baita ibilbidearen arabera aldea dago), erabiltzaileak pilatuago eta beharrak ase ezinik geratu dira eta horrek beste garraiobide batzuetara jotzea ekarri du, kotxe pribatuaren erabilera handituz eta garraio publiko eta kolektiboarena gutxituz.

Ezin aipatu gabe utzi 2017ko urrian 1000 andoaindarretik gora alegazioak sinatu genituela orduan aurreproiektua baino ez zen zerbitzu berriaren aurka. Alegazio horiek ez zuten erantzunik eduki, ez hitzez ezta ekintzez ere, herritarron borondateari bizkar emanaz. Ez dira Eguzkitik babesten ditugun printzipioak. Herritarrentzat onuragarria den hamabost minutuko maiztasuna berrezartzea exijitzen dugu! Bestalde, herritar talde batek autobus zerbitzua handitzeko abiatu duen sinadura bilketa babesten dugu, bide horretan herritarrak sinatzera animatu eta bultzatu nahi ditugu. 

EGUZKI  2022ko urtarrila.

viernes, 14 de enero de 2022

CERCANIAS RENFE, HAY ALGO AQUI QUE VA MAL

Los usuarios de los trenes de cercanías RENFE en Gipuzkoa recordaremos el año 2021, entre otras cosas, como el año en el que el servicio ha tocado fondo, es decir, ya no puede ir a peor.

Durante los últimos 3 meses, sobre todo, es una constante que los trenes no lleguen a su hora, con retrasos que a menudo superan los 10 minutos, llegando a los 15 y 20 minutos en bastantes ocasiones.

Incluso algunos servicios son eliminados, lo que conlleva además del aumento del retraso, que los usuarios de 2 trenes se hacinen en el siguiente. Estos días se han visto fotografías en las que la gente viajaba amontonada con el consiguiente riesgo de contagio.

Pero no solo es el retraso y la eliminación de algunos servicios, el deterioro se manifiesta también en la falta de información, en el no funcionamiento de las pantallas y teleindicadores, en los apagones repentinos de la corriente eléctrica….

Los que cogemos a diario el tren en Andoain, Urnieta o Hernani, estamos hartos de esta situación y son muchos los que se ven obligados a coger otro tipo de transporte que aunque sea más contaminante, por lo menos nos asegura llegar a nuestros puestos de trabajo o estudios con mayor puntualidad

En definitiva, en RENFE Gipuzkoa hay algo que va mal, muy mal, que hace que la calidad del servicio haya bajado a mínimos históricos.

Es por ello que desde EGUZKI solicitamos a los Ayuntamientos de Andoain, Urnieta y Hernani se interesen por la situación que padecen sus ciudadanos, y soliciten de manera formal a RENFE la dignificación del servicio de cercanías y la recuperación de la calidad que hasta ahora mantenía.


Hacemos un llamamiento especial al Delegado del Gobierno en la CAV, Sr. Denis Itxaso, que como representante del Estado y por ende responsable del funcionamiento de RENFE en Gipuzkoa, para que:

1º De explicaciones sobre los motivos de la perdida de calidad del servicio de cercanías en Gipuzkoa.

2º Traslade al Gobierno del Estado esta realidad y se comprometa a poner en marcha medidas que solucionen los problemas y restituyan la calidad del servicio.

EGUZKI enero del 2022.

RENFEren aldiriko zerbitzuetan bada gaizki edo oso gaizki doan zerbait

 RENFEren aldiriko trenen Orialdeko erabiltzaileek 2021a gogoratuko dugu zerbitzua hondoa jo zueneko urtea bezala. Askoz beherako, askoz okerrago, ezin.

Batez ere azken hiru hilabeteotan oso ohikoa da trenak garaiz ez iristea. Atzerapenak sarri hamar minutukoak izaten dira, baina hamabost edo hogei minutukoak ere ez dira arraroak.

Batzuetan, zerbitzuak bertan behera gelditzen dira. Horren ondorioz, atzerapenak areagotzeaz gain, bi zerbitzuen erabiltzaileok bakar batean metatzen gara. Egunotan ikusi ahal izan ditugun irudiak ez dira eredugarriak, ez, ditxosozko birusaren kutsadura-arriskua saihesteko.

Baina atzerapenak metatzeaz eta hainbat zerbitzu bertan behera uzteaz gaiz, informazioa falta da, pantaila eta teleadierazleek ez dute funtzionatzen, bat-batean itzalaldiak gertatzen dira…

Laburbilduz: Gipuzkoako RENFEn bada gaizki doan zerbait, oso-oso gaizki, eta horren ondorioz zerbitzuaren kalitatea gutxieneko historikoetara jaitsi da.

Gauzak horrela, herritarrak aldiriko tren-zerbitzuetan pairatzen ari diren egoera ikusita, Eguzkik Andoain, Urnieta eta Hernaniko Udalei zera eskatzen die: RENFEri modu formalean eska diezaiotela zerbitzua behingoz duintzeko eta orain dela ez gehiegi zuen kalitatea, behintzat, lehenbailehen berreskuratzeko.

Halaber, Espainiako Gobernuak Euskadiko Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Denis Itxaso jaunari, RENFEk Gipuzkoan duen funtzionamenduaren arduraduna ere baden neurrian, zera eskatzen diogu:

1. Azalpenak emateko aldiriko tren-zerbitzuak Gipuzkoan izan duen kalitate-galeraren gainean.

2. Estatuaren Gobernuari errealitate horren berri emateko, neurriak har ditzan eta zerbitzuaren kalitatea lehenbailehen berreskura ditzan.


EGUZKI 2022-ko urtarrila.

viernes, 12 de agosto de 2016

AHTaren lanek iturburu bat agortu dute Sorabillan

 

 Halako zerbait gertatuko zela aurreratu genuen orain urtebete. 


 

 Sorabilla auzoko zenbait biztanlek BERRIA egunkariaren bidez jakinarazi dute, http://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2016-08-11/iturburu_bat_lehortu_dute_ahtaren_lanek.htm ur hornidurarako erabiltzen duten iturburuak ia urik ez duela ematen. Iturburu hori 8 baserriren hornidurarako erabiltzen da: 45 bizilagun, ganadua, baratzgintzatik bizi den baserria... denak hortik hornitzen ziren orain arte.

Kaltetu batzuk Goikoetxeberri inguruan. Argazkia: Berria

Kostata bada ere, obra kontratatzaileak, ETSk (Euskal Trenbide Sareak) azkenean onartu du, arazoaren eragileka izan direla eta momentuz nolabaiteko irtenbidea ematen ari zaio eragindako egoerari zisterna bidez ura eramanaz baina hau behin behineko moldaketa bat baino ez da.

Hortxe dago koska orain: Sorabillako auzotar hauek ea nola ziurtatuko duten uraren hornidura etorkizunean.

Zoritxarrez, eguzkikook ez gaitu ezustean harrapatu albisteak. Izan ere, duela urtebete, AHTren zati honetan  egiten ari diren tunelean izandako gertakariaren ondoren, non tunelaren zuloan urak gainezka egitearen ondorioz ( unerik larrienean 400 m3/orduko isuri ziren) harrapaladan langilez uste beharra izan zuten, halako zerbait gertatuko zela adierazi baikenuen. Ikusi: http://eguzkiandoain.blogspot.com.es/2015/07/aht-eko-tuneleko-uholdeak-zizurkil.html

Garbi utzi nahi dugu gu ez garela besteak baina bizkorragoak edo ez dakigula beste inork baino gehiago, informazioa bildu baino ez dugu egin, AHTa eraikitzeko txosten teknikoetan adierazten zuena nagusiki. Izan ere, txosten tekniko horietan nabarmen agertzen bait da inguru oso sentibera bera dela Andoain- Aduna eta Aduna- Zizurkil ibilbideak igaro behar duena, ia dena tunel bidez, gune karstiko ia ezazaguna ( datu gutxi ezagutzen direna ebaluaketa zehatzago bat egiteko) eta azterketa gehiago eskatzen duena. Honen harira Andoaingo Udalean duela dozena bat urte mozio bat onartu zen ingurue horren azterketa geologikoak egiteko baina ez zen inoiz gauzatu.

Hementxe dago iturriaren biltegia. Argazkia: Berria
Honek garbi uzten du, halako egitasmoen inguruan egiten diren ingurumenaren eraginerako azterketak, kalteen neurketak e.a. ezer gutxirako balio dutela, tramite hutsa direla, baimenak lortzeko eman beharrezko pausoak. Hala, ez dugu txostenik topatuko egitasmoa inguru horretan sortzen dituen kalteengatik aurrera eraman ezin dela esango duenik; beste aukera bat bilatzea gomendatzen edo eskatzen dutenik. Izan ere, ikerketa horiek lanak bultzatzen dituzte herri erakunde berberek ordaintzen dituzte eta beraiek kontratatzen dituzten ebaluaketarako enpresak badakite aldez aurretik zein izan behar duen txostenaren emaitzak: lanak egin daitezke, egitasmoa jasangarria da.

Ez da inguru honetan gertatzen den lehen kasua, izan ere Zizurkilen ere kezxatu omen dira iturbururen bat lehor delako, Asteasun tunela behera etorri eta gutxira bi erreka lehortu zirenaren berri eman zuten auzotarrek eta AHT Gelditu Elkarlanak,( http://www.berria.eus/paperekoa/3128/003/001/2015-07-11/eten_baturaren_bidean.htm ) Anoetan beste bat, Adunan, Legorretan, Udalaitzen.... Eta zenbat iturburu naiz errekasto ez ote dira urik gabe egongo dagoenerako eta inork salatu ez?

Ondorioak, edozein eratakoak direla ere, herritar guztion artean ordainduko ditugu, beti bezala.




domingo, 22 de mayo de 2016

165.000.000€!! TXIRRINKA ANDOAINDIK PASA DA ETA KOPURU HORI IZAN DA ALDARRIKAPENAREN ARDATZ

165.000.000 bai, 165.000.000 euro. Horixe da AHTaren trenbide eraikitzea kostako dena Andoaingo udalerriaren zatiari dagokionean. Beno benetan kopuru hori baino handiagoa izango da, AHTaren zati askotan aurrekontua baino diru gehiago gastatzen ari dira; Andoainen ere horrela da, egun lanak geldirik baitaude aurrekontuaren handitze baten zain.

Eguzkikook , Txirrinkaren Andoaingo erreleboaz arduratu garen neurrian, herriko eragile ezberdinei galdera bat jarri diegu mahai gainean: zer egingo zenuke zuk (edo zure elkarte/erakundeak) Andoainen AHTa eraikitzeko gastatzen ari garen diruarekin (gogoratu 165.000.000 euro) edo aren zati batekin?

Galdera honi denek ez diote era berdinean erantzun. Batzuk zuzenki AHTan dirua gastatzeari alternatiba bat eman diote, beste batzuk berriz

Oso erantzun interesgarriak jaso ditugu. Esaterako:

* Andoaingo Kaleratzeak Stop-ek zera proposatzen du:
Andoaingo zatia eraikitzen gastatuko den diruarekin Euskadi osoan Larrialdietarako Laguntzak duen aurrekontua 8 aldiz bete ahalko litzateke. Energia pobreziaren arazoa konponduko litzateke eta bazterketa arriskuan dauden familiak ez lukete inongo energia mozketarik jasan beharko. Gainera Andoainez gain eskualde osoan etxebizitza sozialen beharrak asetzeko ere iritsiko litzateke. Inbertsioak bai baina gizarte eskubideetan murrizketarik gabe.

* Andoaingo Ernaik berriz, gazteei lana eta soldata duinak bermatzeko erabiliko luke dirua, baita etxebizitza eskubidea herritar guztiei eta bereziki gazteei bermatzeko ere, horretarako tresna nagusia alokairu soziala izanik.

* Gaztetxeak ere bat egin du ekimenarekin eta gazte naiz herritarren beharrak aseko dituen ikastarotan ( nork bere burua ezagutu eta kudeatzeko baliagarriak izan daitezkeenak), gertuko eta formatu txikiko kultur ekitaldietan inbertituko luke diru horren zati bat.
* Ipar Haizea nahiago izan du bere mezua Zubietako errauskailuarekin lotu. 1200 milioitik gorako kostua izango lukeen egitasmoa zentzugabeko egitasmoen zerrenda sartzen dute. Zentzugabe bai herritarren eta bereziki andoaindarron osasuna arriskuan jartzen delako, ingurumenari kalte handia eragiten diolako,dirutza eta lehengaiak xahutzea suposatzen duelako eta bilketa bereiztua eta konpòstaian oinarritutako plangintza batek emaitza askoz hobeak emango lituzkeelako, errauskailua kostako denaren %15arekin.

* Eguzkik berriz zera proposatu du: trenbideak bultzatu behar dira bai baina benetan erabiltzen diren trenbideak. Hor dugu Irun- Brinkola ibilbidea, zeina egunero 15.000 bidaiari baina gehiagok erabiltzen duten, duela 125 urte baina gehiagotik oinarrizko aldaketa-hobekuntzarik izan ez duena. Trenbide sarea eguneratu, geltoki eta geralekuak eta tren
bagoiak egokitu, erabateko irisgarritasuna bermatzeko Eusko Trenen sarean kasu gehienetan gertatzen den bezala. Baita azken honetan irisgarritasuna 100%ean bermatu eta desdoblamendua egin (Donostia-Irun ibilbidean esaterako.

Ikus daitekeenez, gizarte eragileetan ez da ideiarik, proposamenik eta lan egiteko gogorik falta, ideia eta egitasmo horiek gauzatzeko dirua behar da. Eta dirua egon badago baina AHTa, errauskailua eta beste zenbait zentzugabeko egitasmotan xahutu nahi dute, gizarteko beharrak eta gizartea bera bateratzeko edo koexionatzeko balioko duten egitasmoetan inbertitu beharrean.

Horregatik Ama Lurraren defentsan, “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu” lelopean eta Eguzkiren erreleboari dagokionean, Andoaingo zatian gutxienez xahutuko diren 165.000.000 horien inguruko aldarrikapenak aintzat hartuta pasa da Txirrinka.

Eguzki, 2016ko maiatzaren, 21ean.


lunes, 20 de julio de 2015

AHT-eko tuneleko uholdeak Zizurkil-Andoain zatian

En castellano: http://eguzki.org/es/2015/07/15/aht-eko-tuneleko-uholdeak-zizurkil-andoain-zatian/
Uztailak 9an istripu bat izan zen AHT-eko obretan Zizurkil eta Andoainen artean. Ondorioz, eraikitzen ari diren tunel bat urez bete zen eta langileak bertatik atera behar izan zituzten, lanak bertan behera utziz.
Gisa honetako gertaera baten aurrean, langilerik ez zela zauritu aipatzea azpimarragarria da, batik bat, AHT-eko lanetan hainbat langile hil direlako. Berri agentziek diotenez, lanei berriro ekitea ez da segurua izango ur emaria txikitu bitartean, zeina 400 m3/h izatera iritsi omen da.
Oraindik inon ez da aipatu inguru horretan izandako ur galerak izan dituen kalteak zeintzuk izan diren. Gainera, ez gaituzte jakinaren gainean jarri ea ur horren jatorria erreka batekoa zen, iturburu batekoa edo metatutako ura zen; eta zer esanik ez egun nahiz etorkizunean eragin ditzakeen kalteez edo eraginez!. Iturriren bat desagertuko al da? Ekosistemaren oreka apurtuko al da ura galdu ondoren? Inguru horretako izaki bizidun batzuk (landareak, intsektuak…) desagertuko al dira? Bioaniztasuna murriztuko al da?
Zertarako egingo ditugu galdera hauek, obraren proiektuan edo ingurunearen kalteen azterketan aurreikusita ez baldin badaude? Baimen guztiak badituzte eta horrekin nahikoa da. Argi dago erakunde batzuei edo/eta pertsona batzuei, gertaera hauek obren atzerapenarekin bakarrik lotzea interesatzen zaiela.

Egoera honen aurrean, Eguzkitik zenbait gauza gogorarazi nahi ditugu:
-Ingurunearen kalteen azterketaren arabera, AHT-aren Zizurkil-Andoain zatia sentikorrenetako eta konplexuenetako bat da, hala ingurumen ikuspegitik, nola teknikotik.
-Hori egitura geologikoaren (gune karstikoa) konplexutasunari eta honen ezagutza urriari zor zaio.
-Ondorioz, Andoaingo udalak mozio bat onartu zuen 2002aren amaieran edo 2003aren hasieran, gune horren azterketa sakona egiteko konpromisoa hartuz eta obraren benetako eraginak ezagutzeko helburuarekin. Udal agintarien aldaketak, ordea, erabaki hori ezerezean utzi zuen.
-Duela hilabete batzuk, Asteasun, istripuaren lekutik nahiko gertu, AHT-aren obrek bi errekasto lehortu zituzten.
Gertaera hauetatik baieztatu daiteke AHT-aren eraikuntzak ingurunearen gaineko azterketetan aurreikusita baino kalte gehiago eragiten ari dela eta noski kalte hauek dakartzaten ondorioak ez dira ikertzen, ez bakarrik inguruneari buruzkoak, baita inguru horretako uholde arriskuari dagokionean. Adibidez, inguru horretan gertatutako uholdeak ez direla ikertuko dirudi. Ez dugu esan nahi AHT-ko obrek uholdeak eragiten dituztela baina uholdeak gertatzeko arriskua handitzearen arrazoietako bat izan daiteke.
Beste behin ere, AHT-ak/ Y-ak dirua alferrik galtzeko balio duela adierazten dugu, berez justifika ezin den egitasmoa izateaz gain, ingurune naturala edo abeltzainen lurrak suntsitzeko nahiz pertsonen bizi kalitatea okertzeko baino ez duela balio. Eta dena zertarako? Urrearen prezioan, 10 edo 15 minutu aurrezteko.
Eguzki, 2015eko uztaila

jueves, 4 de diciembre de 2014

TREN GERALEKUKO ESKAILERA MEKANIKOETAN PILATUTAKO ZABORRA

(ABAJO EN CASTELLANO)

ANDOAINGO TREN GERALEKUKO ESKAILERA MEKANIKOETAN PILATUTAKO ZABORRA

Andoaingo Eguzkik joan den urriaren 11n Oria ibaiaren garbiketa aurrera eraman genuen. Orduan aipatzen genuen auzolanaren garrantzia baina hare garrantzitsuagoa da herritar zein administrazioaren papera. Orduan bezela, oraingo kasu honetan ere bi subjetu hauek beraien arduraren jabe izatea eskatzen dugu.

Andoaingo apeadero edo tren geralekuko eskailera mekanikoak hartu ezkero Leitzaran Institutora iristeko, ikusi dezakegu eskailera horien bazterretan pilatua dagoen zabor pila, benetan lotsagarria. Irudi horrekin bukatu eta konponbidea bilatu nahian zera eskatu nahi diegu aipatutako bi agenteei:


- Alde batetik herritar zein ikasleei hondakinak ez botatzea edonon eta edonola; sortzen ditugun hondakinen arduradun gara eta kalean bertan edo toki ezkutu batean botatzea ez da irtenbidea, edukiontzi edo zaborrontzirik ezean, poltsikoan gordetzea ere aukera bat izan daiteke. Gainera edukiontziak eskaileretatik nahiko gertu daude.


- Administrazioari, lehenbailen inguru hori garbitzea eta Udal Zerbitzu batzordeak iker dezala zein aukera dauden bertan zaborrontzi batzuk jartzearena eskailera hasieran eta amaieran, gaikako bilketako koloreez lagunduta, hondakinak bereizteko aukera emango dutenak.


Kaleak, ibai ertza, zein mendiak bezela, garbi mantentzea guztion aukera da eta ez da batere kostatzen.



Andoaingo Eguzki, 2014ko abenduan.


viernes, 8 de marzo de 2013

APEADEROKO PASABIDEAREN LANEN BALORAZIOA

Trenbide gaineko pasabidearen arriskuarekin bukatu bada ere ADIFek badu zeregina: irisgarritasun osoa, txartel bakarra…

Duela bi urte luze, Eguzkitik, Andoaingo apeaderoko pasabidearen inguruan aritzeko arrazoiak topatu genituen. Izan ere, hain beharrezkotzat jotzen genuen obraren ibilbidea behar baino motelagoa izaten ari zen. Gaur, hainbeste luzatu den egitasmoa martxan egoteaz pozten gara.

Proiektu honek zituen bi helburu nagusiak ondo bete diren jakiteko berriz martxan ikusi nahi genuen eta egun balorazio egitekotan gara. Helburuak honakoak ziren: lur gaineko pasabidea ordezkatzea arriskuak murrizteko, bai geralekuko komunikazioari dagokionean eta baita kale Berria naiz Joakin Larreta kaleen arteko lotura segurua lortzeko ere batetik: mugikortasun arazoak dituztenei trabak konpontzea, bestetik. Premiazko kontu batez ari gara beraz, garraio publikoaren erabilgarritasuna errazteko zein herritarron segurtasuna bermatzeko herri barruko ibilbideetan, ezinbestekoak biak.



Obrak guztiz amaituta daudelarik, geralekuko naiz kaleen arteko komunikazioari hala nola trenbide gaineko pasabideak eragiten zituen arriskuei dagokionean helburuak bete direla esan dezakegu pozarren; geralekuko irisgarritasunari buruz berriz, kili-kolo dauden puntu batzuk aurkitu ditugu, bai eta tiket-en salmentarako makinen kokalekua. Tolosara joateko asmoa duen edozeinek egin behar duen ibilbidea, Kaleberritik nahiz Joakin Larreta hiribidetik etorrita, tiket-a erosi eta trenera igotzeko oso luze zein nahasgarria da, kasu askotan trenbidea goitik zeharkatzeko ideia oso tentagarria bihurtuz.

Honetaz gain, eta tiket-en gaiari lotura emanez, hauen prezio garestiak salatu nahi ditugu. Onartezinak iruditzen zaizkigu zerbitzu publiko batez ari garen heinean. Era berean, lurralde buseko txartelarekin ordaintzeko aukera dugu duela ez askotik, baina inolako deskonturik gabe. Estatuko hainbat tokitan, garraiobide desberdinetan txartel bakarraren antzekoa erabili ahal izateko aukera dute, horrek suposatzen dituen deskontu zein abantailekin, eta guk, ez dugu gutxiago izan nahi. ADIF ez gutxietsi gipuzkoarrak!
Bestalde, duela bi urte aipatu bezala, mugikortasun arazoak dituztenentzat igogailuak trabak murriztea dakar baina ez desagertzea. Egun aldirietako zerbitzuan ohiko dugun tren zein geltokien diseinuak oztopo izaten jarraitzen du ( nasa eta trenaren arteko koska handia da), pertsona hauek trena erabili ahal izatea galaraziz. Erabateko irisgarritasuna urrun dago oraindik.



Aipatutakoei beraz, irtenbidea jartzea eskatzen diogu ADIF-i Eguzkikook, hala ez balitz, lanen helburuaren zati bat, hala nola gastatutako diruarena, bete gabe geratuko da.

Amaitu, beste salaketa batekin amaitu behar dugu. Izan ere, garraio publikoaren erabilgarritasuna erraztea zein arriskuak murriztea helburu dituen egitasmo honek, urte luzez iraun du, akordio korapilatsuz josirik, e.a. 1,2 milioi euroko kostua izan du, sufritzen ari garen egoera sozioekonomikoa dela eta kontuan izan beharrekoa. Baina aldi berean Andoainen bertan eraikitzen ari den AHTaren (Abiadura Handiko Trena) bi obra zatiak, 260 milioi euroko kostea dute eta hauek ez dute inongo finantzazio oztoporik izan. Egun zalantzarik gabe esan dezakegu AHT-a tren arruntaren eguneratzerako naiz aldiriko trena egokitzeko oztopoa dela eta honetan Madrideko Gobernusk, ADIFek eta Eusko Jaurlaritzak dute ardura.


Andoaingo Eguzki, 2013ko martxoan

martes, 19 de febrero de 2013

Bidegorriak, txirrindak eta zuhaitzak

Para leer en castellano:
http://eguzki.org/default.cfm?hizkuntza=2&id=464&atala=portadako_albistea_irakurri&nondik=1 

Bidegorri zati berri bat inguratu dute. Ekologistontzat albiste pozgarria behar lukeena triste eta mingarria bihurtu da honakoan.


AURREKARIAK
Gaur bidegorria inauguratu den leku berean, 90. hamarkada amaiera arte, Plazaolako trenbidea (herrian Tren Txikiko bidea bezala ezagutzen duguna) igarotzen zen. Trenbide hori egokia zen oso bidegorri bihurtzeko, Andoainen bertan beste zati batzuetan egin den bezala (500 metro atzerago ikusi daiteke adibide bat). Horregatik duela 15 bat urte jakin genuenean egun Leitzoz-Aranaztegi poligonoa deritzona egin behar zutela, zenbait herritarrek (Eguzkikook tartean) udalari galdetu genion ea zer irtenbide eman behar zion trenbideari, bidegorri edo/eta pasealeku bezala mantentzeko eta erantzuna: ez zegoen lekurik bide edo bidegorriarentzat. Saiatu ginen, argi genuelako irtenbide bat bilatzeko unerik egokiena zela bai plangintza aldetik eta baita poligonoa eraikitzean ari zirenez merkeago irtengo zelako ere, baino orduko udal ordezkariak ( agintzen nahiz oposizioan zeudenak) eta teknikariak ez zuten halako premiarik ikusi eta guk ez genuen indarrik izan. Orain, hamabost urte geroago, orduko akatsa nolabait zuzentzera datoz baina zapore gazi-gozoz uzten gaituzte Eguzkikook behintzat.



BIDEGORRIAK, TXIRRINDAK ETA ZUHAITZAK 
Bidegorri zati berri bat inguratu dute. Ekologistontzat albiste pozgarria behar lukeena triste eta mingarria bihurtu da honakoan. Tristea, oraingo Aldundiak ( Bildu), aurrekoak bezala, lehendik Andoainen eta Urnietan dauden bidegorriekin loturarik gabeko beste zati bat eraiki duelako, atzera pausoa eman duelako bidegorriak egiten erabili beharreko diruari dagokionean eta plangintzak betetzen ari ez delako. Mingarria berriz, bidegorria egiteko zuhaitz mordo bat bota dituzte eta. Zehazki, gaur inauguratu duten bidegorria doan lekuan duela dozena bat urte aldatutako 100 urki baino gehiago zeuden eta egun zazpi baino ez dira geratzen. Sarraski polita! Dirudienez, Bilduko politikari eta Aldundiko teknikarientzat berdin da seinale bat kentzea edo zuhaitz bat botatzea eta inondik ere ez da horrela. Bidegorriarena, ingurumena eta bizi kalitatea hobetzeko gastatutako dirua dela esango digute ziurrenik baina zaila egiten zaigu hori ulertzea ordaindu beharreko ordainsaria zuhaitzak botatzea izan denean. Sentiberatasun gutxi azaldu dute bereziki Aldundian. Ez ote zegoen ba beste aukerarik? Noski baietz eta dakigunez Andoaingo Udalak berak proposatu zizkion Aldundiari beste bi aukera: - Aukera batek egungo errepide zabala metro bat estutzea zekarrenez araudia hausten omen zuen; ez dute halako begirunerik izan araudiarekin errepide berean, tren geltoki inguruan, Idiazabal etorbidean kotxeak ilaran aparkatuz karril baten erdia hartzen dutenean etengabe. Orain ere kotxea garaile! - Bestea berriz, trenbide alderago eramatea zen baina aukera garestiagoa izateaz gain, RENFErekin ( lursailen jabea) ?borrokatzea? zekarren eta noski errazagoa zen zuhaitzak botatzea RENFErekin borrokatzea baino.


Beraz, Andoaingo Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak balorazio gazi-gozoa (gozo baina gaziagoa) egiten du bidegorriari dagokionean: - Loturarik gabeko beste zati bat eraiki dute. Hau da, Andoain-Urnieta zati berri hau lehendik Andoainen eta Urnieta dauden bidegorri zatiekin lotu gabe geratzen da gertuena 400 bat metrora geratzen da Andoaingo kasuan eta ia 2,5km-ra Urnietari dagokionean. - Urria oso 2013an Gipuzkoan bidegorriak egiteko dagoen aurrekontua, 3 milioi euro. Honek, 2012arekiko (6,7 milioi) erdia baino gehiago murriztu dutela esan nahi du, Aldundiaren aurrekontua %3 inguru murriztu denean eta soilik mugikortasun departamentuko aurrekontuaren % 2,7 izanik. - Honi beste arazo batzuk gehitu behar dizkiogu: Gipuzkoako Bizikletantzako Bideen Lurralde Plangitza Sektorialik ez dagoela (2012 onartu behar zuenean)? - Gaizki iruditzen zaigu bidegorria egiteko zuhaitzak bota izana. - Bidegorria Urnietako Erratzu poligonoan kokatzen den zatian argiteria ez dabil ( 2013-02-17an ikuskatua azkenekoz). - Noski baikorra dela Gipuzkoako bidegorri sareari beste kilometro bat (1,2 km zehatz esateko) gehitzea baina aipatutako ikuspegiak poza erabat ezkutatzen du. - Oraingoan behintzat oinezkoen eta txirrinduan doazenentzako bidea bereizi dituzte, izan ere bidegorrietan maiz egoten bait dira arazoak oinezko eta txirrindadunen artean. Bukatzeko, etorkizunean ingurune eta ingurumenarekiko begirune gehiago izan dezan eskatzen diogu Udalari eta bereziki Aldundiari.

domingo, 17 de febrero de 2013

Legezkanpoko pista Jaizkibelen / Pista ilegal en Jaizkibel




Para leer en castellano:
EGUZKIK MUKITAR-MUTTAR-EN (LEZO, JAIZKIBEL, RED NATURA 2000) IREKITAKO PISTAK INGURUMENEAN ERAGINDAKO KALTEA SALATU NAHI DU.


Jaizkibelgo lehenengo eta bigarren dorre optikoen artean dauden mendi belardiak ezagutzen dira Mukitar-Muttar izenez, zeina Lezoko udalerriaren zati izateaz gain, NATURA 2000 Sarean dauden babestutako lurrak diren. Inguru honek, bai Oiartzungo aran aldera eta baita Pasaiako itsasadarreko paduretara duen ikuspegiak ematen dion izaera estrategikoa ikusirik, 2011 eta 2012an zehar indusketa arkeologikoak egin dira, historiaurreko gizakiaren presentziaren frogak topatu direlarik. 

Duela gutxi, mendi bide edo pista bat ireki dute zeinak Pasaia aldetik abiatuta harkaitz gunea, zuhaixka gunea eta belardia igarotzen dituen (Espainiar ejerzitoak okupatuak), Mukitar-Muttar-era iritsi arte, non harkaitz artean zulo ikaragarri bat egin den, ibilgailuak belardira sartu ahal izateko.



Eguzkikook uste dugu ez dagoela inongo arrazoirik halako mendi bide bat irekitzeko, are gehiago, ez da inongo azterketarik egin aurrera eramandako lan horiek habitat naturalaren, hala nola fauna eta landare espezieen kontserbaziorako beharrezkoak diren jakiteko. Eta guzti hau Jaizkibel bezalako inguru babestu batean aurrera eraman da eta gainera administrazioaren baimenik gabe.

Ingurumenean eragindakok kalteak hainbat dira: lurraren galera, harkaitz guneen suntsiketa, habitatak aldatzea, paisaia naturalaren artifizializazioa, agian garrantzizko gune arkeologikoa kaltetu izana, GR 121 eta Talaia bideari eragina e.a.



Guzti honengatik, zuzenki eragiten dioten erakundeei (Foru Aldundia eta Pasaia naiz Lezoko Udalei), esku-hartzeko eskatzen diegu eta arduradurak, eragindako kalteak bere onera ekar ditzatela, habitatak eta ingurumen legediaren betearazpena berreskuratuz, hau da Mukitar jatorrizko egoerara ekartzera behartu ditzatela. Administarzioa Jaizkibel babestearen arduraduna da, beraz egindako arau hausteak ikertu behar ditu dagokion zigorra ezarriz, arau hausleak libre irten ez daitezen.

miércoles, 11 de abril de 2012

AHTren LEHENENGO HARRIA ZIZURKIL-ANDOAIN IBILBIDEAN

HERRITARREI ETA KRISIARI BIZKAR EMANEZ JARRAITZEN DUTE.

Apirilaren 3an, erdi ezkutuan ( protestan beldurrez ote da?),
udalei naiz herritarrei jakitera eman gabe,
AHT-ren zati berri baten, Zizurkil-Andoain zatiarena alegia, lehenengo
harria jartzearen ekitaldia eraman zuten aurrera.

Eguzki talde ekologistaren aburuz, jokamoldea amarruz beterikoa,
propagandazalea, xahutzailea eta legediari bizkar ematen diona da.

Legediari
bizkar ematea. Horixe da lehenengo harria
jartzearekin egiten ari direna. Izan ere egitasmoari jarritako alegazioak erantzun gabe daude,
desjabetza asko gauzatu gabe daude oraindik…

Amarrua, Ekitaldia bera amarrua dela
uste dugu, izan ere hori bait da helburua, AHTaren
ibilbidaren zati batzuk gehiago martxan daudela sinestaraztea, jendeari bueltarik ez duela ulertarazi nahian.
Egun ibilbidearen zati gehienak martxan daudela diote baina lanen %80 falta del ezkutatzen dute eta
jada 1.000 milioi euro baian gehiago gastatu dira AHTren lanetan.

Propaganda. Ekitaldi hauen bultzatzaileak propaganda gisa erabiltzen dituzte, Abiadura Handiko Lineraen propaganda gisa,
linea horren premia, beharra sortu
nahian, estatuko AVEren erabilpen datuak azaltzen dutenean, bidaira kopurua
dela eta, explotazio edo hustiaketa gastuei aurre egiteko lain osatzeko estu
eta larri dabiltzala. Ibilbide berria, geltokiak… eraikitzeko gastatu den
dirutza kontuan izan gabe.

Xahutzailea. AHT aurrera eramateko izugarrizko dirutzak xahutzen ari dira, 5km eskaseko zati honetan bakarrik 180
milioi euro gastatuko dituzte, aurrekontuaren desfaserik ematen ez bada.
Aldiz Andoain erdiguneko geltokia berritzen 1,2 milioi euro gastatuko dituzte,
alde ederra.
AHTa murrizketarik jasan ez duen partida
bakarretakoa da, beste hainbat premiazko gaietan muizizketa garrantzitsuak
ematen ari diren bitartean.

Eta ezin ahaztu, hainbat aldiz, mila eratara
salatu dugun ingurumenari, paisaiari
eta nekazal munduko bizitzari eragiten dion neurtu ezinezko kaltea.

Abiadura Handiko Linearen aurrean, egunero milaka jendek erabiltzen duten tren
sarearen hobekuntza eta eguneratzea bultzatzen dugu, Tren sare hau
gehiegitan ahazten dute bere arduradunak – AHTaren arduradun berdinak – ondorioz jende asko betiko tren sarea erabili
ezinik geratzen da egunero irisgarritasun arazoengatik, ordutegiak egokitzen ez
direlako e.a.
Horren adibide gisa zati honetan kaltetuak
dauden herrietako geltokiak izan daitezke: Andoaingo
erdiguneko geltokia berritzen ari dira eta beste biak (Andoain geltokia eta Zizurkil- Billabona) berrikuntzen premian daude, irisgarritasunaren
ikuspegitik bereziki. Beste hainbeste gertatzen da tren edo konboiekin ere: geltoki
zaharkituak, oinarrizko zerbitzurik gabe, irisgarritasun arazo handiekin
(arazo fisikoak dituzten pertsonak nekez igo daitezke trenera). Arazo guzti
hauek eta beste hainbat erraz konpon daitezke AHT ekiten gastatzen ari diren
diruaren zati batekin.


Eguzki 2012ko apirilaren 3an.

Argazkiaren iturria: Aiztondoko aht-aren aurkako taldeak, lehenengo harriaren ekitaldian.

jueves, 7 de abril de 2011

Aht-rako diru GEHIAGO ez! / No MAS dinero para el T.A.V.

Andoaingo Eguzki taldeak pasaden asteetan AHT-a (Abiadura Haundiko Trena) bezelako proiektuetan xahutzen den dirutza salatu du. Alde batetik guztion oinarrizko zerbitzuetan murrizketak ematen ari dira; osasuna, hezkuntza, etxebizitza eta pentsioak. Bestalde Andoaingo herrian gabezi batzuk salatu ditugu, hala nola, komon publikoen falta, orain Zumea Plazan egiten ari dira baina Nafarroa Plazan behar dira, Zumea Plazan iturri bat eta ikusita biltzen den ume kopurua parkean, bestelako parke bat, egokituagoa.


Nafarroa Plazan komun publikoak orain!

Arlo orokorrean ikusi dugu nola AHT-a 2011 urte honetan 275 milioi euro garestitu den, kasualki osasungintzatik 260 milioi murriztu direlarik, larunbatetan 46 osasun zentru itxi dituztelarik. Hezkuntza irakasleen soldata murrizketaz gain, ordezkapenak gutxitu egin dira hezkuntzari zuzenki eraginez. Gazteek gero eta zailagoa dute etxebizitza bat eskuratzea eta gainera 67 urterarte igo dute derrigorrezko adina jubilatzeko.



Hezkuntzan murrizketarik ez!



Osasunarekin ez da jolasten!


Bien bitartean AHT-rako ez daukate mugarik. Proiektu bat gutxiengo baten onurarako izango dena, guztien diru publikoarekin egiten ari dira, guztien oinarrizko zerbitzuen kontura.

Hori guztia salatzen dugu eta AHT-a lehenbailehen geldiaraztea eskatzen dugu, hala nola, bertako dirua benetan guztiok behar dugun ekipazioetara bideratu dadila.



Pankarta erraldoia Aht-aren aurka txurrerian.


NO MAS DINERO PARA EL T.A.V.

El grupo ecologista Eguzki de Andoain ha denunciado las pasadas semanas el dineral que se va a gastar en el T.A.V. ( Tren de Alta Velocidad). Por un lado se están dando recortes en los servicios esenciales como: sanidad, educación, vivienda y pensiones. Por otro lado queremos denunciar unas deficiencias dentro de Andoain, así como la falta de baños públicos, aunque ahora los están haciendo en la Plaza Zumea, faltan en la Plaza Nafarroa, en la Plaza Zumea se necesita un grifo, incluso viendo la cantidad de niños y niñas que se junta en el parque, uno mas adecuado.



¡ Un parque en condiciones en la Plaza Zumea!

En el ámbito general hemos visto como en el 2011 el T.A.V. se ha encarecido 275 millones de euros, casualmente coincide con el recorte de 260 millones de euros de sanidad y los 46 centros médicos que cierran los sábados. En educación se ha recortado el salario del profesorado y las sustituciones han disminuido notablemente afectando directamente en el servicio. Los y las jóvenes cada día lo tienen peor para acceder a una vivienda y ademas han retrasado la edad de jubilación a los 67 años.



¡ No mas recortes en educación!



¡ No a la reforma de las pensiones!


Aun y todo para el T.A.V. no tienen ningún límie. Un proyecto que va a veneficiar a unos pocos lo están haciendo con el dinero publico de todos y todas, a cuenta de los servicios básicos de todos y todas.
Denunciamos todo eso y pedimos la inmediata paralización del T.A.V. así como el dinero invertido sea redirigido a las prestaciones que necesitamo

s.