2019 ezkeroztik “Itsasoa hemen hasten da lelopean” kanpaina bat egiten ari gara Euskal Herriko herri askotan zehar itsaso naiz ibaietako hondakinen kopurua murrizteko asmoz.
Kanpaina horren barruan hainbat jarduera egiten ari gara: sensibilizazio kanpainak, hondakin bilketak ( ibaia, erreka naiz itsas bazterrean) eta neurri zehatzak proposatu.
Andoainen hainbat urtetan ibai garbiketak antolatu ditugu kanpaina honi hasiera eman aurretik eta kasu honetan neurri zehatzen proposamenean zentratu nahi genuke.
Proposamena zubietako eta barandetako behealdetan saretxo metalikoak ezartzea, hondakinak ibaira erortzea ekidin eta ibaia zein itsasoa babesteko.
Gogoratu behar dugu 2022ko martxoan eskaera egin genuela saretxoak jartzeko Andoaingo udalari, hala nola, elkarlanerako deia luzatu genien. 2022ko uztailean hasi ziren saretxoak ezartzen Santakrutz zubiaren inguruan. Aipatu beharrean gaude erabilitako materiala (saretxoak) ezoikoa dela, ezagutzen ditugun hamarnaka adibidetan ez dugu halakorik ikusi eta zalantza handiak eragiten dizkigu nagusiki, sergurtasunari dagokionean. Edonola ere, ordundik ez da ezer gehiago ezarri, nahiz eta udalarekin harremanetan izan garen hau gauzatzeko.
Ikasturte berrian lan honi berrekingo diogu. Herriko gainerako zubien barandak babestu gabe daude. Eta Makaldegiko inguru guztian ez da irtenbiderik gauzatu gaur gaurkoz.
Horiek izango dira gure helburuak irailetik aurrera.
Gogoratu itsasoa Andoainen ere hasten dela. Oria eta Leitzaran ibaiak babesteko saretxo metalikoak!
0 comentarios:
Publicar un comentario