martes, 23 de marzo de 2021

"Ez, eskerrik asko!" dokumentalaren emanaldia Basteron



Martxoaren 23an, asteartean, "Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa" dokumentala ikusgai egongo da Basteroko auditorioan 19:00tan. Amaitzean solasdirako aukera izango da egile-ekoizleekin. Musutruk izango da.

Dokumentala, 1979an Tuteran guardia zibilak hil zuen Gladys del Estalen  borroka, bere bizitza, Euskal Herriko eta mundu mailako mugimendu antinuklearraren nondik norakoa agertzeko baliatzen da, Euskal Herrian egon ziren zentral nuklear egitasmo ezberdinak nola geratu ziren azalduz, eraikitzen ari ziren Lemoiz barne.

0 comentarios:

Publicar un comentario