Amasamendirako Premier ESPF Ipar Haizea enpresak bultzatzen duen egitasmoa eolikoak sortu duen kezka eta egonezinaren ondorioz Amasa- Billabonan egiten ari diren lanketen artean, Amasemandi aste hau ospatuko dute martxoaren 23 eta 27a bitartean. Hona kartela :
Honakoa eta EAEko beste hainbat kokalekutan aurkezten edo martxan jartzen saiatzen ari dira beste hainbat egitasmo, haize energiaz naiz eguzkiarenaz baliatzeko, Energia Berriztagarrien Plan Sektoriala oraindik indarrean egon gabe. Ondorioz, perritxikuak baina ugariago sortu diren egitasmoak edo Araban aurrera eramaten ari direnak (Labrazakoa eta Azazetakoa bereziki), Eusko Jaurlaritzaren erabateko arduragabekeria dira. Hau da, Eusko Jaurlaritzak beste jarrera eta eraki batzuk hartu balitu, lehenik gizartean, herritarroi egitasmo horien inguruan ezbaidatzeko aukera emango liguke eta are garrantzitsuagoa, energiaren naiz energia berriztagarriei buruz eta ez alderantziz orain gertatzen ari den bezala.






0 comentarios:
Publicar un comentario