Beste behin ere, Andoainen ibai bat aparrez zikinduta
agertu da. Gaurkoan Leitzaran ibaiari egokitu zaio. Aparra batez ere Garaiko
Errotako presan (Olagain Auzoan) ikusi ahal izan dugu baina ez daukagu
informaziorik gorago ere ikusi ote zitekeen ziurtatzeko.
Egia esate aldera ezin dugu ziurtatu isurketa bat egon
denik, presen inguruan inongo isurketarik gabe ere sortu ohi baita aparra (apar
horren zergatia ez dago oso garbi) kopuru txikitan baina kasu honetan aparra nahikoa
ugariago zen.
Eguzkikook egoera honen berri eman badugu ere, ez da izango gai
honen inguruan gehiago jakiteko aukerarik, izan ere URAko ikuskariak, egungo
konfinamendu egoeran, oso baldintza jakinetan irteten baitira ikuskapenak
egitera eta Leitzarango honek ez ditu baldintzak betetzen.
Eguzkitik uste dugu Eusko Jaurlaritzak ikuskaritzan ezarritako zerbitzu minimo horiek ez direla inola ere egokiak, helburua kutsatzaile naiz ingurumenaren erasotzaileei bidea libre uztea ez bada behintzat. Gure ustez,
naturaren zaintza beti dago zerbitzu minimoetan eta horren adierazle da hamaika
aldiz basozainen, ikuskarien edo/eta ingurumeneko ertzaintzaren lan taldeen
handitzea eta baliabideen ugaritzea eskatu izana. Beraz inola ere ez da
onargarria berez nahikoa ez diren oinarrizko
zerbitzu batzuetan are zerbitzu murritzagoak ezartzea, horretarako egoerak
eskatzen duen eta beharrezkoak diren segurtasun naiz osasun neurriak hartzen
badira behintzat.
Hilabetean bi
isurketa
Iturria: SOS Deiak
Salaketa hauetako asko herriatarren laguntzarik gabe posibl ez lirateke izango, beraz ingurumenari egindako eraso posibleen berri ematen jarraitzea eskatzen dizuegu, denon artean Euskal herria ekologiatik erikitzearen alde.
0 comentarios:
Publicar un comentario