Ostegunean, uztailaren 26an argazkian (Aiurri aldizkariko twiterren argitaratua https://twitter.com/Aiurri/status/1022515858776760322 ) ikus daitekenez isurketa gertatu zen Leitzaran ibaian, zehazki Renfeko trenbideko zubiaren parean. Isurketak berehala zuritu zuen ibaiko ura. Une hartan ez zirudien uretako hornodunengan (arrainak nagusiki) eraginik izaten ari zenik.

Guk jakin bezain pronto 112 deitu genuen.

Hala ere irakurle maitea, ingurumenarekiko edo bizi garen herriarekiko sentiberatasunik baduzu, halako kasuetan honako hau egitea gomendatzen dizugu:
1- Deitu 112ra, ikuskariak aktibatzeko bide azkarrena da.
2- Azalpena eman. Beraiek, zer atzeman duzun galdetuko dizute, kolorea, usaina edo/eta hildako arrain edo antzerakorik, baita kokapen zehatza ere. Kasu hauetan normalean ez dute izena galdetzen.
3- Norbait azaltzen den itxaroteko aukera baduzu, hobe baina ezin baduzu, garrantzitsuena eginda dago.
4- Nahi baduzu, deitu guri ere, 688662532ra. Guk deia berretsiko dugu eta gaiari jarraipena egiten saiatuko gara, zer gertatu den jakiteko Gure email helbidea ere erabili dezakezue biolur@yahoo.es .
0 comentarios:
Publicar un comentario